AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

Presidenteordeen eztabaida

Presidenteordetzarako eztabaida sutsua Bidenen eta Ryanen artean

Inkesten arabera ez da garaile argirik izan. Gai guztietan bi ikuspuntu oso ezberdin azaldu dituzte Biden demokratak eta Ryan errepublikanoak.

Paul Ryan errepublikanoa eta Joe Biden demokrata. EFE
Paul Ryan errepublikanoa eta Joe Biden demokrata.
Paul Ryan errepublikanoa eta Joe Biden demokrata. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak Paul Ryan aurkari errepublikanoarekiko aldea ezarri nahi izan du presidenteordetzarako eztabaida sutsuan. Ekonomiako gaiak eta Siriarekiko eta Iranekiko harremanak izan dira besteak beste hizpide.

Biden agresibo azaldu da eta ez du aurkaria mozteko eta barre egiteko erreparorik izan.

Ryanek egoera ekonomikoari eutsi dio eta estatubatuarrek "zerbait hobea" merezi dutela defendatu du, Obamaren politikek "ekonomiaren berreskuratzearekin" zerikusirik ez dutela argudiatuta.

Eztabaidaren unerik mamitsuenetakoaren protagonista izan da Ryan, izan ere, euren aurrekontuen planean aurreikusitako zergen % 20ko murrizketa "zein arlotan" egingo duen galdetu dio moderatzaileak. Kongresista errepublikanoak "dirudunekin hasiko direla eta Kongresuan plan bat egingo dutela" esan du, baina moderatzaileak zehatzago izateko eskatu dio eta Bidenek, aldi berean, aurkariak esaten zuena "itzultzeko" eskatu du.

Atzerriko politiken inguruan hitz egin den lehen eztabaida izan da. Libiaz hitz egiten hasi dira, irailaren 11an Bengasin gertatu zen atentatua dela eta, bertan Chris Stevens enbaxadorea hil baitzuten.

Siriaren inguruan, hautagaitza errepublikanoa AEBtako tropak bertara bidaltzeko prest ote dagoen ala ez galdetu dio Bidenek Ryani, eta azken honek hasiera batean "ezekoa" eman duen arren, ondoren, "soilik AEBetako interes nazionalean baldin badago egingo dutela" adierazi du.

Bidenen iritziz, Sirian esku hartzeak "erregio gerra" eragingo luke. Ryanek, ordea, atzerri politika Nazio Batuen "esku uztea" egotzi dio Obamaren Gobernuari. Obamaren kanpainak joan den astean Romneyk kendu zion protagonismoa berreskuratzeko aukera gisa ikusten zuen presidenteordeen eztabaida.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea