Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpaina

Bilboko itsasadarrean garraio publikorako ontzi bat ezartzea proposatu du PPk

EAJk "autogobernu osoa" eskatu du. EH Bilduk trantsizio ekologikorako plana aurkeztu du. Elkarrekin Podemosek Unai Rementeria "arrisku bat" dela ohartarazi du. Pedro Sanchez Donostian izan da.

Raquel Gonzalez PPren alkategaia Bilbon.
Raquel Gonzalez PPren alkategaia Bilbon.
Bilbon 'Ria Bus' zerbitzua martxan jarriko luke Raquel Gonzalez PPko alkategaiak

0:57

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ

Joseba Egibar Gipuzkoako EAJren presidenteak “autogobernua bere osotasunean” betetzeko eskatu du, Gernikako Estatutik haratago, “Estatu batek bere etorkizunaren jabe izateko behar duen guztiarekin”.

EAJk Azpeitian egin du arratsaldeko ekitaldi nagusia. Han izan dira Izaskun Bilbao Europako Parlamenturako hautagaia, Markel Olano Gipuzkoako zerrendaburua eta Amaia Etxeberria Azpeitiko alkategaia.

Europako herriek eta nazioek “erabakitzeko eskubidea” izan behar dutela aldarrikatu du Egibarrek, Euskadik Europar Batasuneko kide bilakatzeko aukera izan dezan.

“Egun ez gara Estatu bat; Estatu izan nahi duen nazioa gara, euskal gizartearen ongizatea sendotzeko tresna guztiak behar dituena”, azaldu du. Horrenbestez, enpleguari, azpiegiturei eta laguntza sozialei lotutako eskumen guztiak Euskadiren esku uztea eskatu du.

Helburu hori lortzeko EAJ “ibil daitezkeen bideetatik” joango dela ziurtatu du. “Ez dugu gure herria irteerarik gabeko kale baten sartuko”, gaineratu du.

Bestalde, Egibarrek ezker abertzalearen kontrako adierazpenak egin ditu, eta iraganean izandako indarkeriagatik “azalpenak” eman behar dituela esan dio.

Gizarteari azalpenak zor dizkiola esan dio EAJk ezker abertzaleari
Gizarteari azalpenak zor dizkiola esan dio EAJk ezker abertzaleari
Gizarteari azalpenak zor dizkiola esan dio EAJk ezker abertzaleari

1:27

EH Bildu

Miren Larrion Gasteizko alkategaiak EH Bilduk trantsizio ekologikorako prestatu duen plana aurkeztu du. Egitasmo horrek, 2040rako 20.000 enplegu “berde” sortzea du helburu eta horretarako 3.000 milioi euroko inbertsioa egingo beharko litzateke datozen hogei urteetan.  

EH Bilduk Gasteiz erdigunean egin du kanpainako ekitaldia goizean. Han izan da Miren Larrion alkategaia, eta ondoan izan du Ulrik Khol ekintzaile ekologista eta Kopenhageko udaletxeko zinegotzi ohia; izan ere, EH Bilduk Kholekin elkarlanean landu du bere proiektu energetikoa, Danimarkako hiriburuko esperientzian oinarrituta. Dokumentuari ‘Gasteizko itun berdea’ izena jarri diote.

Gobernatuz gero, datorren legegintzaldian Energia Berriztagarrien Udal Agentzia sortuko duela eta 2023rako Udalaren kontsumo elektrikoaren % 100 energia berriztagarrietan oinarrituko dela agindu du.  

Horrez gain, Koroatze eta Ariznabarra auzoetan biomasan oinarritutako lehen berogailu sistemak ezartzea proposatu du.

Halaber, 2030erako, plan horren helburua Gasteizko kontsumo elektrikoaren % 100 energia berriztagarriez bidez lortzea eta 20.000 etxebizitzaren eraberritze energetikoa gauzatzea dela azaldu du.

Gasteiz Zero Carbon 2040 egitasmoa aurkeztu du Miren Larrionek
Gasteiz Zero Carbon 2040 egitasmoa aurkeztu du Miren Larrionek
Gasteiz Zero Carbon 2040 egitasmoa aurkeztu du Miren Larrionek

1:17

Elkarrekin Podemos

Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramileak ohartarazi du euskal gizartearentzat arriskurik handiena Unai Rementeria (EAJ) bezalako pertsonek gobernatzea dela, “prekarietatearen alde dagoela argi esan baitu”.

Elkarrekin Podemosek Erandion egin du arratsaldeko ekitaldia, eta Rementariak aste honetan sare sozialetan idatzitako mezua izan du hizpide Martinezek. Bizkaiko ahaldun nagusiak eta EAJren hautagaiak ondokoa idatzi zuen: “Andoni arrain-saltzailea da Barakaldon. Goizeko 04:30ean jaikitzen da, arrandegian egoten da eta arratsaldean beste denda batean egiten du lan. Gaueko 22:00etan amaitzen du. Ez da kexatzen; ez du laguntzarik eskatzen; ideiak soilik eskatzen ditu. Horrelako jendeagatik pena merezi du saiatzeak”.  

“Ortuzar jaunak kanpaina osoa eman dezake ‘trifatxitoaz’ berbetan, baina hemen benetako arriskua Rementeria bezalako pertsonak gobernatzen egotea da”, salatu du. “Hemen, ehunka mila lagun Andoni arrain-saltzailearen antzera bizi dira, eta ez EAJko buruzagien moduan”, erantsi du.

“Hori da benetako arriskua euskal gizartearentzat: ni eta nire laguntxoak aberasten garen bitartean, zuri ez kexatzeko, isilik egoteko, laguntzarik ez eskatzeko esaten dizuten pertsonak gobernuetan egotea da benetako arriskua. Hori da EAJren eredua”, nabarmendu du.

Andoni arrain saltzailea 'EAJren politiken laburpena' dela salatu du Martinezek
Andoni arrain saltzailea 'EAJren politiken laburpena' dela salatu du Martinezek
Andoni arrain saltzailea 'EAJren politiken laburpena' dela salatu du Martinezek

0:58

PSE-EE

Gipuzkoako hautagai sozialistek Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidentearen babesa jaso dute gaur. PSE-EEk Donostian egin duen ekitaldian izan da Sanchez, Denis Itxaso Gipuzkoako zerrendaburuarekin eta Ernesto Gasco alkategaiarekin. Idoia Mendia PSE-EEko buruzagia ere bertan egon da.

Apirilaren 28ko hauteskundeetan PSOEk Estatuan izan zituen emaitzak azpimarratu ditu Sanchezek. “Emaitza horrek erakusten du Espainiako gizarteak demokrazian, justizia sozialean, zerbitzu publikoetan eta bizikidetzan aurrera egin nahi duela”.  

“Justizia soziala hezkuntza da, enplegua, etxebizitza, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, trantsizio ekologikoa, ustelkeria eza eta bizikidetza”, erantsi du. Halaber, “bizikidetzaren eta gizartearen batasunaren izpiritua hobeto irudikatzen duen alderdia” PSOE dela nabarmendu du.

Horrela, bada, datorren maiatzaren 26an “boto progresistak” mobilizatzeko deia egin du, apirilaren 28ko emaitzak errepikatzeko itxaropenarekin.

Bestalde, Idoia Mendiak adierazi du joan den hauteskundeetan Alderdi Sozialistari esker geldiarazi zituztela PP, Ciudadanos eta Vox, eta gaineratu du maiatzaren 26ko hauteskundeen ostean bere alderdiak gobernu guztietan egoteko helburua daukala.

Pedro Sanchezek euskal sozialisten kanpaina babestu du Donostian
Pedro Sanchezek euskal sozialisten kanpaina babestu du Donostian
Pedro Sanchezek euskal sozialisten kanpaina babestu du Donostian

0:59

PP

Raquel Gonzalez Alderdi Popularraren Bilboko alkategaiak Bilboko itsasadarrean garraio publikorako ontzi bat ezartzea proposatu du.

Gonzalezen iritzian, Bilboko itsasadarra “hiriko bide nagusi” bilakatu behar da. Ibaian garraiorako ontziak jarrita, errepideetan ibilgailu gutxiago izango liratekeela eta kutsadura murriztuko litzatekeela erantsi du.

“Autobide natural bat daukagu eta ez dugu aprobetxatu; Bilboko itsasadarra bilbotarren eskura jarri behar dugu. Aukera on bat baztertzen ari gara eta ezin dugu horrelakorik onartu”, adierazi du.

Ontziarentzat izena ere proposatu du: Riabus. Bilbobus konpainiak kudeatuko luke eta Barik txartelarekin ordainduko litzateke.

Ibilbideak hamar geltoki izango lituzke: Erribera, Areatza, Salbe, Deustu, Zorrotzaurre, Elorrieta, Olabeaga, Abandoibarra, Naxa eta Merced.

Bilbon 'Ria Bus' zerbitzua martxan jarriko luke Raquel Gonzalez PPko alkategaiak
Bilbon 'Ria Bus' zerbitzua martxan jarriko luke Raquel Gonzalez PPko alkategaiak
Bilbon 'Ria Bus' zerbitzua martxan jarriko luke Raquel Gonzalez PPko alkategaiak

0:57

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak