Angel Alcalde Taxoareko zuzendaria, Patxi Puñal harrobiko futboleko zuzendari teknikoa eta Felix Vergara talentuko kudeaketako arduraduna izan dira aurkezpenean, ostegunean.
Max saria eramateko sei aukera zeuzkaten euskal arte eszenikoek bart, Gayarren egin den Max sarien banaketa ekitaldian. Ignacio Aranguren eta Vicente Galbete Navarro Villoslada Iruñeko institutuko antzerki irakasleek soilik lortu dute golardoa.
Max arte eszenikoen Espainiako sariak banatuko dituzte gaur Iruñeako Gayarre antzokian. Euskal antzerkiaren ordezkariek sei izendapen irabazteko bidean egongo dira bertan.
Mikel Fernandezek lorpen handia erdietsi zuen joan den larunbatean Iruñean, bere jaioterrian. Muay Thai modalitateko munduko txapelketa bat Europan egin den lehen aldian, garaipena lortu du.
Egungo presidenteak 2014an hartu zuen kargua, eta, beste behin gailenduz gero, laugarren agintaldia izango luke. Aurreko hiruretan, ez zuen aurkaririk izan, eta baliteke oraingoan ere ez izatea. Hauteskundeak udazkenean egingo omen dituzte.
Natalia Huarte nafar aktoreak gidatuko du Espainiako arte eszenikoen sarien gala, astelehenean, eta María Álvarez, Ana Berrade, Ángel García Moreno, Javier Ibáñez, Marta Juániz, Ane Sagüés, Joli Pascualena, Oier Zúñiga, Gorka Urbizu eta Aurora Beltran ere arituko dira.
200 langile inguruk protesta egin dute BSHk Eskirozen duen lantegiaren aurrean, eta zuzendariari sartzea galarazi diete. Bien bitartean, langileen ordezkaritza bat Bruselan bilduta dago Industria komisarioarekin eta Enplegu komisarioarekin, enpresaren etorkizunaz hitz egiteko.
Asteartea asteko egunik beroena izango da, batez ere barnealdean. Hala ere, asteazkenetik aurrera aldaketa egongo da, tenperaturak behera egingo baitu. Horrela, aste bukaera epela izango dugu.
Langileek jai-kutsua eman nahi izan diote protesta-ekitaldi horri, eta, hala, Bosch eta Balay ikurrak dituzten oihal zuriz estalitako hiru zezen gurdi eraman dituzte udaletxe plazara. Gainera, txaranga batek sanferminetako musika jo eta txupinazoa bota dute plazan.
Quique Dominguez Helvetia Anaitasunako entrenatzaileak kluba "triste" utzi du Zilarrezko Ohorezko Mailara jaitsi ondoren, baina "harro" Iruñean bost urtez egindako bide "ederragatik" (adierazpenak gaztelaniaz).
7:30etik aurrera elkarretaratzea egin dute San Lorentzo kaleko 17. atariaren aurrean, Polizia Nazionalak bikotea etxetik botatzea galarazteko. Ia hiru ordu geroago, eta istilurik izan gabe, Poliziak alde egin du.
Hainbat herri eta hiritan egin dituzte atxiloketak. Euskal Herrian Gasteizen, Bilbon, Basaurin, Zornotzan, Irunen eta Iruñean izan dira. Horrez gainera, Santander, Logroño, Zaragoza eta Gironako Figeresera ere zabaldu da operazioa.
Ertzaintzak eta Polizia Nazionalak operazioa abiatu dute, elkarlanean, Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Logroñon (Errioxa), Santanderren (Kantabria) eta Bartzelonan (Katalunia) emakumeak sexualki esplotatzen zituen sare bat desegiteko. 19 pertsona atxilotu eta 34 emakume askatu dituzte.
Deialdia LOMLOEk bultzatutako gaitasunetan oinarritutako proben eredu berriarekin egingo den lehena da. Ekainaren 5a bitartean egingo dira azterketak. Aldaketa metodologikoak dakartza probak, eta, memorizazioaren ordez, analisia eta aplikazio praktikoa lehenetsiko dira. 17.000 ikasle daude deituta.
Garesko Aldaz Anaiak aroztegiko langileak goizeko lehen orduan hasi dira sanferminetako entzierroetarako hesia muntatzen. Datozen asteetan 800 zutoin eta 2700 ohol inguru jarriko dituzte ibilbidean zehar.
Azken jardunaldian irabazi arren, aurkari zuzenen emaitzek ez diote mesederik egin, eta ezin izan dio mailari eutsi, Plenitude Liga azken postuan amaitu du eta.
Iturrama eta Ermitagaña auzoen artean dagoen etxabe batean lagunekin lo egiten ari zen 14 urteko neska bati sexu-erasoa egin izana leporatu diote. Fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdia ezarri diote, ihes egiteko arriskua dagoelako.
Larunbat honetan inauguratu da Caritasen tonbola solidarioa Iruñean, iruindarrentzat oso hitzordu esanguratsua dena, sanferminak hasteko hilabete bakarrik falta dela gogorarazten dielako. Iaz bildutako diruari esker, zaurgarritasun egoeran zeuden 10.800 pertsonari lagundu zien elkarteak Nafarroan.
Aurreikuspenen arabera, urtean 50.000 lagunek baino gehiagok erabiliko dute. 14 hilabeteko lanen ondoren, herritarrek espaloi zabala eta 1.190 metroko bidegorri berria dute erabilgarri, Belosoko aldapako biribilgunea eta Nafarroa Behereko etorbidea lotzen dituena.
Sanferminetako mahaiak bost hautagaitza aukeratu ditu: AFAN Alzheimerra eta bestelako dementziak dituzten pertsonen eta haien senideen Nafarroako elkartea, Iruñeko Gaiteroen Elkartea, Alberto Gurrea Sanz jota kantaria, Juan Jose Martinena historialaria eta Yala Nafarroa Palestinarekin elkartea.
Leganesetik iritsi da Osasunara; Madrilgo taldearekin, ekainaren 30era arte du kontratua. Eskuin alboko atzelari frantziarrak 15 milioi euroko etete klausula izango du; 2024-25 denboraldian, 36 partida jokatu ditu.
Gerra Zibilean hildako hainbat biktimei omenaldia egin diete bertan. Errekuperatutako gorpuzkiak eraman dituzte eta propio eraikitako panteoi batean egongo dira aurrerantzean. Gaurko urratsa Foru Gobernuak eta Iruñeko Udalak 2013an hartutako konpromisoaren parte da.
Unai Garcia Osasunako jokalariak Ligako azken jardunaldian Alavesen aurka berdindu ondoren (1-1) Europatik kanpo geratu izanaz hitz egin du. Gutxi falta izan zaiela esan du, baina ezin izan dutela lortu.
Carlos Vicentek penaltiz sartutako golak eta Raul Garcia de Harok sartutakoak puntuak banatu, eta gorritxoak Europako lehiaketa batean lehiatu ezinik utzi dituzte, Rayoren berdinketaren eta Celtaren garaipenaren ondoren.
Foru Gobernuak eta Iruñeko Udalak Israelgo selekzioak 18 urtez azpiko Emakumezkoen Europako Softbol Txapelketan parte hartzea arbuiatu ostean, Maria Chivitek iragarri du Tel Avivekin merkataritza-harremanak aztertzeko agindu diola Exekutiboari.
25 urte eta gero, Unai Garciak agur esan dio Osasunari, prentsaurreko batean. Klubari, taldekideei eta familiari eskerrak emateaz gain, etorkizunari begira ilusionatuta dagoela azpimarratu du. (Jatorrizko adierazpenak, euskaraz).
Sandra Nadal Vital artista iruindarraren lana da aurtengo sanferminak iragarriko dituena. Artistak "egunerokotasuna" islatu nahi izan zuela azpimarratu du eta "betikoari buelta bat eman behar" zitzaiola goraipatu du.
Aimar Oroz Osasunako jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Espanyolen aurka garaipena bereganatu ostean (2-0). Europa Ligara zein Konferentzia Ligara sailkatzeko aukerak ditu talde gorritxoak. Azken jardunaldian derbia jokatuko du Alavesen kontra Mendizorrotzan.
Babazorroak matematikoki salbatuta daude eta hurrengo denboraldian ere Lehen Mailan izango dira; gorritxoek, aldiz, Europa Ligara edo Konferentzia Ligara sailkatzea izango dute jokoan. Egun berean, Real Madril-Reala jokatuko da, 16:15ean. Athletic-Barça norgehiagoka, hilaren 25ean, 21:00etan.
Coviteko kideak Sarek antolatutako martxa batean sartu dira Iruñean, eta adierazi dute presoak ez direla "preso politikoak", "preso hiltzaileak" baizik, eta ez dutela onartuko preso politikotzat jotzen dituztenen "bake eta bizikidetza leziorik".