Euskal Derbia

AREA TXIKIA | Real Sociedad vs Osasuna

Realaren eta Osasunaren arteko EA Sports Ligako 11. jardunaldiko derbiari buruzko programa berezia. Hypermotion Ligako Malaga-Eibar partidaren laburpenak ikusteko aukera ere egongo da.

Nire blogean ikusteko esteka
Nire webgunean ikusteko esteka
1 / 30 Hurrengoa
Kosner Baskoniak irabazi du Surne Bilbaoren aurkako derbia (110-91)

Kosner Baskoniak irabazi du Surne Bilbaoren aurkako derbia (110-91)

Kosner Baskoniak errekorra lortu du igande honetan Surne Bilbaoren aurkako derbian, 110-91 irabazita. Lehen zati ia perfektua jokatu du, eta lehia erabakita utzi du, 12 hiruko gauzatuz 71-46ko markagailua utzita.

Moncayola: ''Ez dakit zer gertatzen den bigarren zatietan, baina gauzak aldatu behar ditugu''

Moncayola: ''Ez dakit zer gertatzen den bigarren zatietan, baina gauzak aldatu behar ditugu''

Osasunako jokalariak Realaren aurka jasandako porrotaz (1-3) hitz egin du, EA Sports Ligako 13. jardunaldiko derbian.

Gorrotxategi: ''Buruan geneukan kanpoan hiru puntuak lortzea''

Gorrotxategi: ''Buruan geneukan kanpoan hiru puntuak lortzea''

Realeko jokalariak Osasunaren aurka lortutako garaipenaz (1-3) hitz egin du, EA Sports Ligako 13. jardunaldiko derbian.

Realak derbia irauli du Osasuna mendean hartzeko (1-3)

Realak derbia irauli du Osasuna mendean hartzeko (1-3)

Realak bost partida daramatza galdu gabe, eta Osasunak, berriz, beste horrenbeste irabazi gabe, eta sailkapeneko beheko postuetan jarraitzen du.
Lisci: ''''Kabroiagoak'' izan behar dugu zelai barruan, barrabasagoak''

Lisci: ''''Kabroiagoak'' izan behar dugu zelai barruan, barrabasagoak''

Osasunako entrenatzaileak Realaren aurka Sadarren jokatuko duten derbiaz hitz egin du, EA Sports Ligako 13. jardunaldian.

EA Sports Ligako 17. jardunaldiko Osasuna-Alaves derbia abenduaren 20an jokatuko da, 18:30ean

EA Sports Ligako 17. jardunaldiko Osasuna-Alaves derbia abenduaren 20an jokatuko da, 18:30ean

Bestalde, Realak Levanteri egingo dio bisita larunbatean ere, abenduaren 20an, baina norgehiagoka 16:15ean hasiko da. Bestalde, Athleticek Espanyol hartuko du San Mamesen abenduaren 22an, astelehenean, 21:00etan.
Maite Zubieta: ''Pena bat izan da, baina Anoetan puntu bat lortzea garrantzitsua da''

Maite Zubieta: ''Pena bat izan da, baina Anoetan puntu bat lortzea garrantzitsua da''

Athleticeko jokalariak F Moeve Ligako 11. jardunaldian Realaren aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du.

Realak eta Athleticek bana berdindu dute Anoetan, derbi oso lehiatuan

Realak eta Athleticek bana berdindu dute Anoetan, derbi oso lehiatuan

Txuri-urdinek eta zuri-gorriek bana egin dute, F Moeve Ligako 11. jardunaldiko derbian. Agotek aurretik jarri du Athletic, 66. minutuan, eta Eizagirrek egin du berdinketaren gola, penaltiz, luzapenean.
Ane Camposentzat oso berezia izango da Anoetako derbia

Ane Camposentzat oso berezia izango da Anoetako derbia

Golegile zuri-gorriarentzat oso berezia izan zen Eibarren aurkako norgehiagoka, eta berezia ere izango da Anoetakoa. Bi taldeetan aritua delako aurrelari getariarra. Gainera, armaginen kontra, bere lehen gola egin zuen elastiko zuri-gorriarekin.

EA Sports Ligako 15. jardunaldiko Alaves-Reala partida abenduaren 6an 16:15ean jokatuko da

EA Sports Ligako 15. jardunaldiko Alaves-Reala partida abenduaren 6an 16:15ean jokatuko da

Mendizorrotzan jokatuko den derbia Athletic-Atletico Madril partidaren egun berean izanen da. Osasunak abenduaren 8an jokatuko du, astelehenez, Levanteren aurka, Sadarren.
Jon Martin: ''Konfiantza askorekin etorri gara''

Jon Martin: ''Konfiantza askorekin etorri gara''

Realeko jokalariak EA Sports Ligako 11. jardunaldian Athleticen aurkako derbian lortutako garaipenaz (3-2) hitz egin du.

Gorosabel: ''Emaitza gogorra da guretzat''

Gorosabel: ''Emaitza gogorra da guretzat''

Athleticeko jokalariak EA Sports Ligako 11. jardunaldian Realaren aurkako derbian jasotako porrotaz (3-2) hitz egin du.

Realak mendean hartu du Athletic derbi frenetikoan (3-2)

Realak mendean hartu du Athletic derbi frenetikoan (3-2)

Braisek eta Guedesek bi aldiz aurreratu dute talde txuri-urdina, baina Guruzetak eta Navarrok markagailua berdindu dute. Gorrotxategik sartu du garaipenaren gola.
Reala-Athletic derbia: Asier Gozategi eta Francis Diez musikarien pronostikoak

Reala-Athletic derbia: Asier Gozategi eta Francis Diez musikarien pronostikoak

Derbiaren astea berezia izaten da alde batean zein bestean. Modu askotara eta protagonista askorekin jorra daitezke partidaren aurreko egunak. Guk kulturatik egin dugu, Asier Gozategi eta Francis Diez elkartuta horretarako.

Valverde: ''Derbietan karga emozional handia dago, eta horrekin jokatzen jakin behar da''

Valverde: ''Derbietan karga emozional handia dago, eta horrekin jokatzen jakin behar da''

Athleticeko entrenatzaileak larunbat honetan, EA Sports Ligako 11. jardunaldian, Realaren aurka Anoetan jokatuko duten derbiaz hitz egin du.

Igor Zubeldia, Athleticen aurkako derbiaz: ''Irabaztera atera behar dugu''

Igor Zubeldia, Athleticen aurkako derbiaz: ''Irabaztera atera behar dugu''

Igor Zubeldia Realeko jokalariak larunbat honetan Athleticen aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du prentsaurrekoan. Taldea atzealdean hobeto ikusten duela azpimarratu du, irabaztera irten behar dutela nabarmentzeaz gain. 

Moeve F Ligako Reala-Athletic derbia Anoetan jokatuko dute, azaroaren 16an, igandez, 12:00etan

Moeve F Ligako Reala-Athletic derbia Anoetan jokatuko dute, azaroaren 16an, igandez, 12:00etan

2025-2026 denboraldiko Moeve F Ligako hamaikagarren jardunaldiko partidetako bat da. Egun horretan bertan, azaroaren 16an, Eibar Espanyolen aurka arituko da, Ipuruan, 18:30ean.
EA Sports Ligako Osasuna-Reala derbia azaroaren 22an jokatuko dute, larunbatez, 18:30ean

EA Sports Ligako Osasuna-Reala derbia azaroaren 22an jokatuko dute, larunbatez, 18:30ean

Txapelketako hamahirugarren jardunaldian izango da. Egun berean, beste bi partida hauek ere jokatuko dituzte. Alaves-Celta, 14:00etan, eta Bartzelona-Athletic, 16:15ean.
Ainhoa Moraza: ''Eibarren aurka, pazientzia izan beharko dugu, baloia alde batetik bestera mugitu''

Ainhoa Moraza: ''Eibarren aurka, pazientzia izan beharko dugu, baloia alde batetik bestera mugitu''

Igandean, Ipuruan, Eibarrek eta Realak 2025-2026 denboraldiko Moeve F Ligako aurreneko euskal derbia jokatuko dute; partida EITBn izango da ikusgai, 12:00etatik, eitb.eus-en eta ETB2n. Ainhoa Morazak neurketa izan du hizpide, Zubietan. 

Ane Etxezarreta, Eibar-Reala derbiaz: ''Nahi eta behar duguna da gure jokoa egin''

Ane Etxezarreta, Eibar-Reala derbiaz: ''Nahi eta behar duguna da gure jokoa egin''

Igandean, Ipuruan, Moeve F Ligan, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago. Neurketa EITBn izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB2n, 12:00etatik aurrera. Ane Etxezarreta Eibarko jokalari eta Realeko futbolari ohiak derbia izan du hizpide. 

Kutxabank Araskik mendean hartu du Lointek Gernika denboraldiko lehen euskal derbian (58-55)

Kutxabank Araskik mendean hartu du Lointek Gernika denboraldiko lehen euskal derbian (58-55)

Partida oso parekatuan, Made Urietaren taldeak 58-55 garaitu du Lointek Gernika Bizkaia Mendizorrotzako kiroldegian jokatu den bigarren jardunaldiko euskal derbian.
Lointek Gernikak irabazi du Euskal Kopa, Kutxabank Araski 50-58 menderatuta

Lointek Gernikak irabazi du Euskal Kopa, Kutxabank Araski 50-58 menderatuta

Lointek Gernika Bizkaiak 50-58 irabazi dio Kutxabank Araskiri Euskal Kopako finalean. Hasieran Arabako taldea agintzen hasi eta atsedenaldira 8 puntuko abantailarekin heldu arren, bigarren zatian Gernikako taldeak buelta eman dio markagailuari, eta garaipena lortu du.

Eibar-Reala Moeve F Ligako derbia urriaren 19an jokatuko dute, igandez, 12:00etan

Eibar-Reala Moeve F Ligako derbia urriaren 19an jokatuko dute, igandez, 12:00etan

Ipuruan izango da, jokoan den 2025-26 denboraldiko Moeve F Ligako zortzigarren jardunaldian. Oraingoz, lau partida jokatuta, Eibar hamabosgarren postuan dabil sailkapenean, eta Reala hirugarren tokian da, hamar puntu dituela, partidarik galdu gabe.
Eibarrek Sanse gainditu du Ipuruako derbian (2-1)

Eibarrek Sanse gainditu du Ipuruako derbian (2-1)

Baldak bere atean sartutako gol batek eta Bautistaren beste batek bideratu dute armaginen garaipena, txuri-urdinek Mikel Rodriguezen gol ikusgarri batekin erantzun dutelarik.
Tenaglia: ''Irabazle justuak gara''

Tenaglia: ''Irabazle justuak gara''

Alaveseko jokalariak EA Sports Ligako 4. jardunaldian Athleticen aurkako derbian lortutako garaipenaz (0-1) hitz egin du.

Izeta: ''Ez dugu gure partidurik onena egin''

Izeta: ''Ez dugu gure partidurik onena egin''

Athleticeko jokalariak EA Sports Ligako 4. jardunaldian Alavesen aurkako derbian jasandako porrotaz (0-1) hitz egin du.

Alavesek San Mamesen irabazi du berriz 20 urteren ondoren (0-1)

Alavesek San Mamesen irabazi du berriz 20 urteren ondoren (0-1)

Golik eta aukerarik gabeko lehen zatiaren ostean, babazorroek hiru puntuak lortu dituzte Berenguerrek bere atean sartutako golari esker.
Coudet: ''Irabazteko asmoarekin joango gara San Mamesera''

Coudet: ''Irabazteko asmoarekin joango gara San Mamesera''

Historikoki, San Mames zelai zaila da Deportivo Alavesentzat. Eduardo Coudet jakitun da estatistika ez dela bere taldearen aldekoa, baina "estatistikak hausteko daude. San Mamesera irabazteko asmoarekin joango gara", adierazi du talde babazorroko entrenatzaileak.

Eibarrek estreinakoz irabazi du EH Kopa

Eibarrek 1-0 menderatu du Reala Dulantzin jokatu den Euskal Herria Kopako finalean, Malen Urangak sartutako golari esker. Partida lehiatua izan da, eta talde txuri-urdinak estu hartu ditu armaginak, baina Eibarrek ondo kudeatu du lehen zatian lortutako abantaila.

Athletic, Reala, Osasuna eta Alaves taldeen denboraldiaurreko partida guztiak

Athletic, Reala, Osasuna eta Alaves taldeen denboraldiaurreko partida guztiak

EA Sports Ligako euskal taldeek abuztuaren 17an hasiko den denboraldia prestatzeko neurketak jokatuko dituzte uztailean eta abuztuan.
Unai García: ''Gure eskuan izan dugu. Gutxi falta izan da''

Unai García: ''Gure eskuan izan dugu. Gutxi falta izan da''

Unai Garcia Osasunako jokalariak Ligako azken jardunaldian Alavesen aurka berdindu ondoren (1-1) Europatik kanpo geratu izanaz hitz egin du. Gutxi falta izan zaiela esan du, baina ezin izan dutela lortu.

Osasuna Europatik gol bakarrera geratu da Alavesen aurka (1-1)

Osasuna Europatik gol bakarrera geratu da Alavesen aurka (1-1)

Carlos Vicentek penaltiz sartutako golak eta Raul Garcia de Harok sartutakoak puntuak banatu, eta gorritxoak Europako lehiaketa batean lehiatu ezinik utzi dituzte, Rayoren berdinketaren eta Celtaren garaipenaren ondoren.
Baskoniak play-offerako txartela lortu du Bilbao Basket menderatuta derbian (100-97)

Baskoniak play-offerako txartela lortu du Bilbao Basket menderatuta derbian (100-97)

Baskoniak eta Bilbao Basketek lehia parekatua izan dute Endesa Ligako azken-aurreko partidan. Gasteizko taldeak aurrea hartu du, baina Bilbokoak buelta eman dio partidari hirugarren laurdenean. Azkenean, Baskoniak partida irauli eta play-offerako txartela lortu du (100-97).

Guevara: ''Golaren jokaldian zorte apur bat falta izan zaigu''

Guevara: ''Golaren jokaldian zorte apur bat falta izan zaigu''

Ander Guevara Alavesen jokalariak Athleticen aurka jasandako porrotaz (1-0) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako 35. jardunaldiko derbian.

Olabarrieta: ''3 puntuak oso garrantzitsuak ziren gure helburua lortzeko''

Olabarrieta: ''3 puntuak oso garrantzitsuak ziren gure helburua lortzeko''

Aingeru Olabarrieta Athleticen jokalariak Alavesen aurka lortutako garaipenaz (1-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 35. jardunaldian San Mamesen jokatu den derbian.

Facundo Garces, Alaves: ''Partida ona egitera goaz Bilbora''

Facundo Garces, Alaves: ''Partida ona egitera goaz Bilbora''

Facundo Garces Alaveseko jokalariak igandean Athleticen aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du ostegun honetan, prentsaurrean.

Gorosabel: ''Atea hutsean uztea eta lortutako puntua baloratu behar dira''

Gorosabel: ''Atea hutsean uztea eta lortutako puntua baloratu behar dira''

Andoni Gorosabel Athleticen jokalariak Realaren aurkako derbian lortutako berdinketaz hitz egin du, Reale Arenan jokatutako EA Sports Ligako 34. jardunaldian.

Jon Martin: ''Defentsan eta erasoan zer falta zaigun begiratu behar dugu''

Jon Martin: ''Defentsan eta erasoan zer falta zaigun begiratu behar dugu''

Jon Martin Realaren jokalariak Athleticen aurkako derbian lortutako berdinketaz hitz egin du, Reale Arenan jokatutako EA Sports Ligako 34. jardunaldian.

Realak eta Athleticek ez diote elkarri minik egin Reale Arenako derbian (0-0)

Realak eta Athleticek ez diote elkarri minik egin Reale Arenako derbian (0-0)

Txuri-urdinek arrisku aukera gehiago sortu dituzte, baina bi defentsak oso sendo egon dira eta azkenean puntuak banatu dituzte.
Nork irabaziko du Reale Arenan jokatuko den euskal derbia, Realak ala Athleticek?

Nork irabaziko du Reale Arenan jokatuko den euskal derbia, Realak ala Athleticek?

Bi taldeetako zaleek euren pronostikoak eman dizkigute gaueko euskal derbiari begira.

1 / 30 Hurrengoa