Gizartea -

Fridays for future

Gazteriak gidatu du klima-aldaketaren aurkako lehen mundu greba

Euskal Herriko hiriburuetan manifestazio jendetsuak egin dira, klima larrialdiari erantzuteko premiazko neurriak eskatzeko. Mundu osoan izan dira protestak.

Jendetza batu da Bilbon, grebaren harira deitutako elkarretaratzean. Argazkia: EFE
Klima aldaketaren aurkako protesta, Bilbon.
Klima-aldaketaren aurkako manifestazio jendetsuak egin dituzte euskal hiriburuetan

1:36

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Klimaren aldeko Mundu Greba burutu da ostiral honetan, gobernuei larrialdi klimatikoari aurre egiteko neurri eraginkorrak eskatzeko. Grebak klimaren aldeko asteari eman dio amaiera, eta milaka elkarretaratze eta manifestazio egin dira mundu osoan, baita Euskal Herrian ere. Guztira, 114 herrialdetako 1.500 bat hiritan izan dira mobilizazioak.

Euskal Herrian, dozenaka gizarte-eragilek, sindikatuk, alderdi politikok eta erakundek egin dute bat klimaren aldeko mobilizazioekin. Greta Thunberg gazte suediarra eta beste 50 bat ekologista gazte izan ziren mundu mailako greba deitu zutenak larrialdi klimatikoaren aurrean irtenbideak eskatzeko, eta Fridays for Future mugimenduak bere egin du protesta ekitaldia.

Euskal hiriburuetan, Larrialdi Klimatikoaren aurkako Aliantzak eta ekologista talde eta sindikatu batzuek antolatu dituzte ekitaldiak egun osorako.

Hala, Bilbon bi mila ikasle inguru bildu dira udaletxearen aurrean, 11:00etan, eta manifestazioa egingo dute Abandoibarran, 19:00etan.

Larrialdi Klimatikoaren Aliantzako kideek hedabideei azaldu dietenez, "larrialdi klimatikoan murgilduta gaude"; horren ondorioz, "etorkizun errealista baten testuinguruan neurri errealak eta eraginkorrak behar ditugu", 2040 eta 2050 urteetan abian jarritako neurriek ez dute "inolako eraginik" izango. "Gure etorkizunagatik beldur gara, hartu ditzatela neurriak behingoz", esan dute.

Laura Luengo Bizkaiko Ikasleen Sindikatuko bozeramailearen esanetan, "erabateko hondamendi ekologiko bati aurre egin behar diogu", eta hondamendi horrek "izen-abizenak ditu: multinazionaletako jabeak eta politikariak, besteak beste". Horrenbestez, "sistema gure planeta suntsitzen ari dela" esan du.

BIDEOA | Klima aldaketaren aurkako protestek erantzun zabala izan dute euskal hiriburuetan

Euskal ikasle gehienek klimaren alde deitutako mobilizazioekin bat egin dute goizean
Euskal ikasle gehienek klimaren alde deitutako mobilizazioekin bat egin dute goizean
Euskal ikasle gehienek klimaren alde deitutako mobilizazioekin bat egin dute goizean

1:34

LAB sindikatuak, bere aldetik, bi orduko lanuztea egin du (11:00etatik 13:00etara). Tarte horretan, LABeko egoitzak itxi dituzte.

BIDEOA | Javier Bardem Donostiako ikasleekin izan da, klimaren aldeko manifestazioan

Javier Bardem Donostiako ikasleekin izan da, klimaren aldeko manifestazioan
Javier Bardem Donostiako ikasleekin izan da, klimaren aldeko manifestazioan
Javier Bardem Donostiako ikasleekin izan da, klimaren aldeko manifestazioan

Klima aldaketak haurrak kolpatzen ditu gogorren

Grebaren harira, Save The Children gobernuz kanpoko erakundeak ohartarazi du klima aldaketaren eraginez gertatzen diren bost heriotza, gaixotasun edo lesioetatik lau haurrek pairatzen dute. 

Erakundearen arabera, klima aldaketak bortitzen kolpatzen dituen 10 herrialdeetan 600 milioi ume bizi dira. Save The Childrenek klima aldaketaren ondorio behinenak zerrendatu ditu. Hala nola, kutsadurak umetoki barneko hazkundea atzeratzen du eta jaiotzean pisu txikiarekin du lotura; horrek guztiak garapen kognitiboa txikitzen du.

Lehorteek elikagai eskasia dakarte, eta horiekin, desnutrizioa, malnutrizioa edota behartutako migrazioak areagotzen dira. Uholdeen eraginez, edateko uraren hornidura zaildu egiten da, eta malaria edo beherakoa areagotzen dira. Tifoiek, ekaitz tropikalek eta zikloiek eskolak, ospitaleak eta etxebizitzak suntsitzen dituzte, eta hortaz, umeak eta euren familiak arrisku bizian geratzen dira.

BIDEOA | Mundu osoan entzun da larrialdi klimatikoari aurre egitea eskatu duten gazteen ahotsa

Mundu osoan entzun da larrialdi klimatikoari aurre egitea eskatu duten gazteen ahotsa
Mundu osoan entzun da larrialdi klimatikoari aurre egitea eskatu duten gazteen ahotsa
Mundu osoan entzun da larrialdi klimatikoari aurre egitea eskatu duten gazteen ahotsa

1:04
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Bilboko albisteak Donostiako informazioa Iruñea gaur Grebak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Manifestazioak gaur Gazteak azken ordukoa Euskadiko kutsadura gaur Larrialdi klimatikoa