Gizartea -

KORONABIRUSA

579 kasu atzeman dituzte EAEn, pandemia hasi zenetik PCR gehien egin dituzten egunean

Zehazki, azken orduetan baieztatutako kasu berrietako 252 Bizkaian atzeman dituzte, 188 Gipuzkoan eta 131 Araban. Nafarroak, berriz, 228 kasu positibo eta hildako bat zenbatu ditu.

Pertsona batzuk kalean, maskarilarekin. Argazkia: EFE
Pertsona batzuk kalean, maskarilarekin.
Pertsona batzuk kalean, maskarilarekin. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn, 579 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Gaitza atzemateko 11.125 PCR proba egin zituzten atzo, pandemia hasi zenetik test gehien egin zituzten eguna, alegia.

Horrela, % 5,2ra igo da asteazkenean egindako PCR probetan atzemandako positiboen ehunekoa.

Zehazki, Euskadin baieztatutako kasu berrietako 252 Bizkaian atzeman dituzte, 188 Gipuzkoan eta 131 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren zortzi pertsonak eman dute positibo azken orduetan egindako PCR probetan.

Araban, kutsatu gehienak (114) Gasteizen atzeman dituzte. Bizkaian, berriz, askoz zabalduago dago gaitza: Bilbon, adibidez, 68 kasu baieztatu dituzte, Barakaldon 36, Basaurin 26 eta Durangon zein Portugaleten 15. Gipuzkoako egoerari dagokionez, Donostian 54 kutsatu zenbatu dituzte, Hernanin 12 eta Pasaian zein Bergaran 10.

Koronabirusak Euskadin eragindako egoera epidemiologikoari buruzko bilakaera esteka honetan dago eskuragarri. Azken orduetan herriz herri atzemandako positibo berriak ageri dira bertan, bai eta pandemia hasi zenetik zenbatutako kasu guztiak eta adin-taldeen araberako sailkapena ere.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun 55 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera. Une honetan, COVID-19a duten 320 pertsona daude gela arruntetan; horietako 49 azken orduetan ospitaleratu dituzte.

0,87 da gaurko R0 indizea (atzo 0,86 zen).

Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 324 emakumeak dira eta 255 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte; batez ere, 40 eta 49 urte bitartean (101 kasu).

COVID-19a duten 55 pertsonak 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta 61ek, berriz, 20 eta 29 urte bitartean. Halaber, azken orduetan atzemandako 51 kasutan, gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, positibo eman duten 69 pertsonak 30 eta 39 urte bitartean dituzte, 97k 50 eta 59 urte bitartean, 64k 60 eta 69 urte bitartean eta beste 81ek 70 urtetik gora.

 Nafarroan 228 kasu positibo eta hildako bat izan dira

Nafarroak 228 kasu positibo berri erregistratu zituen asteazkenean, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, osasun sistema publikoan 2.893 PCR proba egin ostean. Kasu berrien kopuruak behera egin du aurreko egunekin alderatuta, 300 inguru izan baitziren.

Atzo, gaixotasun horrekin lotutako 18 ospitaleratze berri izan ziren Nafarroako ospitaleetan, horietako bat zainketa intentsiboetako unitatean. Gainera, COVID-19a zuen 70 urteko emakume bat hil zen. Ondorioz, guztira 550 dira hildakoak.

Zonaldez zonalde aztertuta, Iruñan eta Iruñerrian positiboen % 56 daude, Tuteran % 9 eta Lizarran % 10.

Adin-tarteen araberako kasuen banaketari dagokionez, talde handiena 45 eta 59 urte artekoa da (% 27), eta ondoren 15 eta 29 urte artekoa (% 24). Ondoren, 15 urtetik beherakoak daude (% 19), 30 eta 44 urte artekoak (% 16), 60 eta 75 urte artekoak (% 7) eta, azkenik, 75 urtetik gorakoak (% 6). Kasu berrien batez besteko adina 38,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 gizonezkoak dira eta % 49 emakumezkoak.

Nafarroako ospitale-sarean 150 pertsona daude ospitaleratuta (aurreko egunean baino bost gehiago) COVID-19arekin; horietako 14 zainketa intentsiboetako unitatetan daude, eta beste 28 etxean. Gainerakoak, 108 paziente, gela arruntetan daude.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia pilatuari dagokionez, atzoko kasuak gehituz gero, 13.950 dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Bilboko azken albisteak Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Ermua Eibar bideoak Eusko Jaurlaritza Tolosa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Zarautz berriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Ordizia Albisteak Medikuak Getaria Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Osasunbidea