Gizartea -

Koronabirusa

Jaurlaritzak 10 pertsonako muga eta zirkulazio librea proposatu du Gabonetarako

Era berean, gaueko mugikortasuna hilaren 24an eta 31n 01:00 arte luzatzearen eta egun horietan gehienez 10 pertsona elkartzea baimentzearen alde egitea adostu du.

LABI batzordearen bilera bat. Argazkia: EITB
LABI batzordearen bilera bat. Argazkia: EITB
Jaurlaritzak 10 pertsonako muga eta zirkulazio librea proposatu du Gabonetarako

4:20

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Gabonetan konfinamendu permitrala, bai EAErena bai udalerriena, kentzearen alde egin du, eta proposamen horixe eramango du Espainiako Osasuneko Lurralde arteko Kontseilura asteazkenean. Era berean, gaueko mugikortasuna hilaren 24an eta 31n 01:00 arte luzatzearen eta egun horietan gehienez 10 pertsona elkartzea baimentzearen alde egin du.

Gaurko bileran, LABIren Aholku Batzordeak Gabonetarako prebentzio-neurriak adostu ditu, eta horiek Espainiako Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluari helaraziko dizkiote, Jaurlaritzaren nahia baita erkidegoak ados jartzea. Horren harira, Jaurlaritzak "oinarrizko akordio gisa" onartzea nahi du, eta gero erkidegoak ardura daitezela egoera epidemiologikoaren arabera egokitzeaz.

Lurralde arteko batzar horretan aztertu beharreko proposamena dela berretsi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, eta hor hitz egiten denaren arabera, LABIk hilaren 9an berrikusiko dituela neurriak. Hala, sailburuak esan du "onena guztion artean adostasun bat lortzea" dela, bestela "egoera ulertezinak" sor daitezkeelako erkidego mugakideen artean.

EUSKO JAURLARITZAREN PROPOSAMENA GABONETARAKO:

- Prebentzioa. Maskara, distantzia, eskuen higienea, aireztapena handitzea, kontaktuen kopurua murriztea, eta bakarkako isolamendua COVID19-arekin bateragarriak diren sintomak izanez gero.

- Erosketak. Behar diren erosketen zerrenda ahalik eta aurrerapen handienarekin planifikatzea eta aurreratzea. Denborak murriztea eta merkataritza-guneetan pertsonen pìlaketak saihestea.

- Mugikortasuna. Joan-etorriak eta bidaiak murriztea, ezinbestekoa ez den guztian. 

- Ospakizunak. Elkarrekin bizi ez diren pertsonen arteko bilkurak ahal den guztia murriztea edo ez egitea. Familia-ospakizunetan prebentzio-neurriak planifikatzea, pertsona kopuruari, distantziari, aireztapenari edo keinu afektiboak saihesteari dagokienez.

- Jende pilaketak. Mota guztietako pilaketak saihestea, bai kanpoan, bai barruan, eta bereziki espazio itxietan edo gaizki aireztatutakoetan. 

- Gaueko jarduera mugatzea. Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen mugari eustea, 22:00etatik 06:00etara. Abenduaren 24an eta 31n muga hori 01:00ak arte zabaltzea. Luzapen horren helburua ohiko etxebizitzara joateko aukera errazteko baino ez da izango. Mugikortasun hori ez da baimenduko bestelako topaketa edo jaietarako, ez kalean, ez lokal pribatuetan.

- Jarduerak etetea. EAEn indarrean dagoen mugari eustea, 21:00ak arte hain zuzen ere.

- Pertsonen gehienezko kopuruak mugatzea. Bizikideak edo 6 pertsona, eta abenduaren 24, 25 eta 31ko eta urtarrilaren 1 eta 6ko ospakizunetarako gehienez 10 pertsonako taldeak baimentzea.

- Bilera edo ospakizun sozialak. Enpresen, ikasleen eta kirol-kluben bazkariak ez egitea. Egiten badira, gehienez ere sei pertsonako taldeetan egitea.

- Gabonetako ekitaldiak, pertsona asko biltzen dituztenak. Ekitaldi hauek bertan behera uztea: Gabon gaueko edo Errege bezperako kantu-taldeak; kanpaikadak, Santo Tomas edo antzeko jaiak; San Silvestre edo tankerako kirol-probak; kabalgatak edo mugimenduan egiten diren ekitaldiak, Olentzero eta Mari Domingirena, besteak beste.

Abenduaren 9an berrikusiko dituzte neurriak

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak orain arteko neurri murriztaileei eustea erabaki du, baina abenduaren 9ko batzarrean aztergai izango dituzte.

Sagarduik LABIren bileraren ostean Lehendakaritzan eman duen prentsaurrekoan azpimarratu duenez, "ondo goaz, baina ez gaude ondo"; horregatik, neurriak zorrotz zaintzearen garrantzia aipatu du.

Hori horrela, indarrean jarraituko du EAEn eta udalerrietan pertsonak sartzeko eta irteteko mugak; gaueko ordutegian 22:00etan zirkulatzeko mugak; jarduera sozioekonomikoak 21:00etara mugatzeak edo ostalaritza-establezimenduak ixteak, besteak beste.

Aldaketa txiki bat egin dute, hala ere, merkataritzari begira, eta 150 metro koadrotik gorako saltokietan % 60koa izango da gehienezko edukiera, eta % 75ekoa hortik beherakoetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Basauri Erandio Herriak eta Hiriak Getxo Santurtzi Sestao Sopela Azken albisteak Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Barakaldo Ermua Eibar Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gaixotasunak Laudio Hondarribia Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Orio Agurain Lekeitio Durango Trapagaran Pasaia Zumarraga Azkoitia Zumaia Ordizia Urnieta Astigarraga Oñati Balmaseda Beasain Deba Albisteak Osasun albisteak Medikuak Zalla Elorrio Abadiño Berango Gueñes Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea LABI Euskadi