Gizartea -
KORONABIRUSA
Gasteizek ere ostalaritza itxi eta kirola taldeka egitea debekatu beharko du
Arrigorriaga, Derio, Getxo, Galdakao, Santurtzi eta Mungia (Bizkaia) eta Hernani, Lasarte eta Urnieta (Gipuzkoa) establezimenduak itxita dituzten udalerrien zerrendara gehitu dira.
A. S. | EITB MEDIA
Euskal Autonomia Erkidegoko 63 udalerrik ezingo dituzte tabernak eta jatetxeak ireki asteartetik aurrera, covid-19aren pandemiaren bilakaera dela eta. Udalerri horietan ere, ez da eskola-kiroleko entrenamendurik izango.
Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko kasu positiboen 500eko intzidentzia-tasa metatua gainditu duten udalerriak honakoak dira: Gipuzkoan, Andoain, Azpeitia, Hernani, Lasarte-Oria, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Villabona, Zumaia eta Zumarraga; Bizkaian, Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Zornotza, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Galdakao, Gernika-Lumo, Gueñes, Getxo, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Santurtzi eta Trapagaran; Araban, Gasteiz eta Agurain.
Bestalde, neurriak aplikatzeko beharra duen egoera epidemiologikoa bizi duten 5.000 biztanletik beherako udalerrien zerrendan, ondorengo udalerriak daude: Gipuzkoan, Aizarnazabal eta Zestoa; Bizkaian, Ajangiz, Arrieta, Bakio, Forua, Gamiz-Fika, Munitibar, Iurreta, Kortezubi, Laukiz, Loiu, Jatabe, Muxika, Mundaka, Gizaburuaga, Lantaron, Zamudio eta Ziortza-Bolibar; Araban, Arratzua-Ubarrundia, Berantevilla, Erriberabeitia, Iruña Oka, Bastida, Guardia, Lantziego, Legutio, Donemiliaga, Villabuena eta Zuia. Horien egoera epidemiologikoak ostalaritza ixtea eskatzen du, Gotzone Sagarduik zuzentzen duen sailaren esanetan.
Osasun Sailak zerrenda bat argitaratuko du astelehenero eta ostegunero, murrizketa berezi horiek jasango dituzten "eremu gorriko" udalerriak zeintzuk diren zehazteko. Ebazpen horiek indarrean jarraituko dute, harik eta beste ebazpen batek azken aldaketak jasotzen dituenera arte. Osasun sailburuordeari horren kontrako errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.