Gizartea -

KORONABIRUSA

Intzidentzia tasak gorako bidean jarraitzen du EAEn, eta 326 kasutan kokatu da

Azken 24 orduetan 491 kasu berri erregistratu dira, eta positibo tasa % 7,5era jaitsi da. ZIUetan 95 gaixo daude covid-19arekin.

Osasun langileak Txagorritxun. Argazkia: EFE
Osasun langileak Txagorritxun.
Osasun langileak Txagorritxun. Argazkia: EFE

M.D. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken 14 egunetako intzidentzia tasa metatuak igotzen jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan, eta igande honetan 100.000 biztanleko 326,63koa da.

Positibo tasak, ordea, behera egin du aurreko egunetako datuarekin alderatuta. Igandean % 7,5ekoa da, eta azken bi egunetan % 9tik gora kokatu da. Ospitaleratzeek, bestalde, gora egin dute. 53 pertsona ospitaleratu dituzte azken egunean, eta ZIUetan 95 gaixo daude covid-19arekin.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, 6.508 proba diagnostiko egin dira larunbatean guztira (4.620 PCR eta 1.888 antigeno), hau da, ostiralean egindako kopuruaren antzekoa. 491 positibo berri atzeman dira, aurreko eguna baino 33 gutxiago. Positibo tasa % 7,5ekoa izan da.

Lurraldeka, kutsatze berrien artean 87 Araban erregistratu dira, 202 Bizkaian eta 197 Gipuzkoan. Beste 5 autonomia erkidegotik kanpokoak dira.

Positibo tasak behera egin duen arren, ospitaleratze berrien kopuruak gorako bidean jarraitzen du.

Azken egunean 53 pertsona ospitaleratu dituzte, ostiralean baino bost gehiago, eta zaintza intentsiboetako unitateetan 95 gaixo daude covid-19arekin (bi gehiago). Martxo erdialdetik kopururik altuena da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Hezkuntza sistemako albisteak Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak