Publizitatea
Itxi

2021/05/19

08:52

Gizartea

MOBILIZAZIOAK

Manifestazioa egingo dute Donostian Palestina, Kolonbia, Sahara eta Kurdistanen alde

EITB MEDIA

Hainbat sindikatuk manifestazioa deitu dute igande honetan, maiatzak 23, Gipuzkoako hiriburuan. Mobilizazioa Donostiako Boulevardetik abiatuko da, 12:30ean.

  • Palestinaren aldeko mobilizazioa Donostian.

    Palestinaren aldeko mobilizazioa Donostian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

ELA, LAB, CCOO Euskadi, UGT Euskadi, ESK, STEILAS, EHNE Bizkaia, Etxalde eta Hiru sindikatuek manifestazioa deitu dute igande honetan, maiatzak 23, Donostian, Palestina, Kolonbia, Sahara eta Kurdistan herrialdeei elkartasuna adierazteko.

Mobilizazioa 12:30ean hasiko da, Donostiako Boulevardetik. Antolatzaileek azaldu dutenez, "gatazka ezberdinak" izan arren, "paralelismo handiak dituzte euren artean".

"Estatu heteropatriarkalen, klasisten, arrazisten eta militarizatuen aurrean gaude, eta indarkeria eta gatazka erabiltzen dituzte arma gisa kapitalaren interesak defendatzeko", azaldu dute.

Israelen eta Palestinaren arteko gatazkari dagokionez, "Israelek herri palestinarraren aurkako gerra eta kolonizazio makineria guztiarekin jarraitzen du" eta "Jerusalemen 600 pertsona baino gehiago zauritu dituen indarkeriari Gazaren aurkako enegarren eraso militarra gehitu zaio", salatu dute.

Horrez gain, "bere egitura errepresiboaren barruan", Israelek kartzelan ditu langile humanitarioak, "besteak beste, Juana Ruiz Health World Committees Palestinako osasun erakundean Proiektuen koordinatzaile gisa lan egiten duena". "Gazan 200 pertsona baino gehiago hil dituzte, eta, zoritxarrez, kopuru makabroak gora egingo du", gaineratu dute.

Bestalde, Kolonbian "Ivan Duqueren gobernuak herria sarraskitzen jarraitzen du", horien hitzetan. Apirilaren 28az geroztik, "47 pertsona hil dira ustez indar publikoaren ekintzen ondorioz; 16 pertsona genero indarkeriaren biktima izan dira indar publikoen eskuetan; 32 pertsonari begietako lesioak eragin dizkiete eta 32 suzko armekin zauritu dituzte; giza eskubideen 67 defendatzaileri eraso diete; 1.291 pertsona atxilotu dituzte legez kanpoko prozedura arbitrarioen bidez, eta tortura nahiz tratu ankerrak jasan dituzte; eta 548 pertsona desagertu dira gizartearen protestetan".

Halaber, salatu dutenez, "Mendebaldeko Sahara gerra egoeran dago 2020ko azaroaren 13an, Marokok 1991tik indarrean dagoen su-etenerako akordioa nahita urratuz Guerguerateko zerrenda inbaditu zuenetik".

Sindikatuek "elkartasun internazionalista" helarazi diete "bizitzaren, bakearen eta demokraziaren alde eta herriek demokrazian aske bizitzeko duten eskubidearen alde borrokan ari diren herriei".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;