Gizartea -

COP26

Aurreikusitako isuriak erdira jaistea eskatu du NBEk, orain arteko konpromisoak ez direlako nahikoak

Glagowen COP26 bilera hasteko bost egun falta direnean, mende honetan gure planetaren tenperatura 2,7 ºC handituko dela ohartarazi dute Nazio Batuek.

Herrialdeek iragarritako neurriak ez dira nahikoak larrialdi klimatikoari aurre egiteko. EFE
Herrialdeek iragarritako neurriak ez dira nahikoak larrialdi klimatikoari aurre egiteko. EFE
Herrialdeek iragarritako neurriak ez dira nahikoak larrialdi klimatikoari aurre egiteko. EFE

AGENTZIAk | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NBEk ohartarazi du Lur planeta 2,7 ºC berotu litekeela mende honetan, eta orain arte Estatuek iragarritako konpromiso berriak ez direla nahikoak larrialdi klimatikoari aurre egiteko.

2021eko "Isuri Arrakalaren Txostena" argitaratu du gaur NBEk, Glasgowen (Eskozia) Klima Aldaketarei buruzko goi-bilera (COP26) egiteko bost egun falta direnean. Ikerketa horren ondorioen arabera, gure planeta 2,7 gradu berotu liteke mende honetan, 1,5 graduko helburutik urrun.

"Berotzea 1,5 gradura mugatu ahal izateko, 8 urteko epea dugu berotegi efektuko gasen isuriak erdira jaisteko", azpimarratu du Inger Andersen Ingurumenerako NBEren Programako (PNUMA) zuzendariak.

NBEren ikerketaren arabera, Estatuek aurreikusitako isuri murrizketak eta orain arte hartutako konpromisoak ez dira nahikoak Parisko Ituneko (2015) helburuak betetzeko, hau da, igoera 2 graduz azpikoa izateko (igoera 1,5ekoa izatea ezarri zuten helburu egokiena bezala).

Helburu hori lortzeko, isuriak are gehiago murriztu beharko lituzkete herrialdeek. Zehatzago esanda, estatuek beste 28 gigatona karbono dioxidoko murrizketa egin beharko lukete. Aurten, mundu osoko isuriak 60 gigatonakoak izango direla aurreikusten dute Nazio Batuek.

Agertoki horren aurrean, Europar Batasunak eta munduko 49 herrialdek karbono neutraltasuna lortzeko hartu duten konpromisoa beteko balitz, planetaren berotzea 0,5 gradutan jaitsiko litzatekeela. 

Alabaina, Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi du herrialdeek egun aurkeztu dituzten planak "oso anbiguoak" direla. 

Horrez gain, metano isurketak –berotegi efektua eragiten duten gasen artean bigarrena- gehiago murriztu behar direla, egungo konpromisoarekin nahiko ez delako. 

Bestalde, egungo gas-isurketak zenbatekoak diren eta Lurraren berotzea gelditzeko egin beharko liratekeen murrizketak alderatzen ditu NBEren ikerketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa NBE Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lurra Larrialdi klimatikoa NBEren klimari buruzko goi-bilera Euskal Herriko kutsadura