Gizartea -

Indarkeria matxista

Frantziak gaur utziko du Espainiaren esku Sara Pinaren ustezko hiltzaile eta senarra

41 urteko gizasemeak asteazkenean deklaratuko du Tuterako epaitegian.

Sararen hilketa matxistaren kontrako elkarretaratze bat. Argazkia: EFE
Sararen hilketa matxistaren kontrako elkarretaratze bat.
Sararen hilketa matxistaren kontrako elkarretaratze bat. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sara Pina Yeregiren senar eta ustezko hiltzailea astearte honetan utziko dute Espainiako agintarien esku (Frantzian atxilo zuten, emaztearen gorpua aurkitu ostean han aurkitu baitzuten). Madrilera helduko da, eta handik Nafarroara eramango dute.

Hori horrela, asteazkenean deklaratuko du Tuterako 2. zenbakiko Instrukzio Epaitegiko buruaren aurrean, Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.

J.M.U.A. urtarrilaren 11n atxilotu zuten Boisredon herrian (Frantzia), Tuterako epaitegiak hura atxilotzeko agindua eman ostean. Epailearen ustez, gizonak emaztea hil zuela pentsatzeko zantzuak daude. Dirudienez, emaztea hil ostean, Frantziara joan omen zen ihesi, eta Bordeletik gertu dagoen herri horretan harrapatu zuten egun gutxi batzuk geroago.

Hilketa delitua egotzita auzipetu dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Tutera Frantzia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa