Gizartea

EZBEHARRA

  • Suhiltzaileak sutea izan den etxebizitan lanean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

    Suhiltzaileak sutea izan den etxebizitan lanean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

Hiru lagun artatu behar izan dituzte Arrankudiagako baserri batean izandako sutean

EITB MEDIA

Suhiltzaileak lanean ari dira une honetan. Ertzaintzak BI-625 errepidea itxi du, bi noranzkoetan.

Gizartea

Istripua

Emakume bat larri zauritu da Goizuetan autoarekin pendiz batetik amilduta

Agentziak | EITB Media

81 urteko emakumeak kolpe larriak zituen, baina autotik kanpo zegoen larrialdi zerbitzuak iritsi direnean. Goizuetako mediku-taldeak artatu du aurrena, baina Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu du, eta SOS Deiaken helikoptero medikalizatu batean eraman dute ospitalera.

Gizartea

ERASOAK

Bi pertsona zauritu dituzte Gasteizen, bata lapurreta batean eta bestea borroka batean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Batetik, gizon gazte bat zauritu dute goizaldean labanaz, telefono mugikorra lapurtu ostean, eta, bestetik, emakume bat zauritu dute sabelean kristal zati batekin, borroka batean parte hartzen ari zela.

0:22

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

SATSE: ''Osasun itunak neurriak ekartzea eta etorkizunari begiratzea espero dugu'

EITB MEDIA

Amaia Mayorrek, Osakidetzan ordezkari gehien dituen sindikatuaren bozeramaileak, esan du Osasun Mahaiak ituna egitea espero duela, eta ondoren "agintariei" egokituko zaiela gauzatzea. (JATORRIZKOA GAZTELERAZ)

Inauteriak

Dianarekin lehertu da Tolosan mozorroen festa handia

EITB MEDIA

Tolosako Zaldunita eguna Dianarekin hasi da. Txarangak entzun orduko, bata, pijama eta txapinak jantzita atera dira kalera tolosarrak, eta horrekin lehertu da mozorroen festa handia.

0:39

Aratusteak

Mundakako atorrak kalez kale ibili dira gaur

EITB MEDIA

Herriko gizonak goizeko lehen orduan atera dira kalera giroa alaitzera; arratsaldean, berriz, laminak izango dira kaleak girotzeko arduradunak.

0:44

Inauteriak

Ehunka iruindar batu dira Iruinkokoa festan, euskara eta kritika ardatz

Duela sei urte jaio zen Iruinkokoa, kultur elkarteek elkarlanean sortutako festa. Koko beltzak eta koko zuriak ditu protagonista, eta horiekin batera dantzariak, bertsolariak eta musikariak ateratzen dira Alde Zaharreko kaleetara.  

Gizartea

EITB DATA

Mina arintzea, bihotza edo tentsioa eta osasun mentala zaintzea, botikak hartzeko arrazoi nagusia

EITB MEDIA

  • Sendagaien kontsumoa Euskal Autonomia Erkidegoan. Argazkia: EITB Media.

    Sendagaien kontsumoa Euskal Autonomia Erkidegoan. Argazkia: EITB Media.

Hego Euskal Herrian hamar herritarretik seik botikaren bat hartzen dute. Edozein adinetako jendeak hartzen baditu ere, kontsumoa handitu egiten da nagusitu ahala, batik bat, 55 urtetik aurrera. 75 urtetik gorakoen % 90ek hartzen dituzte botikak.

Gizartea

EITB DATA

  • Adin guztietako pertsonek hartzen dituzten osasun mentalerako botikak. Argazkia: EITB Media.

    Adin guztietako pertsonek hartzen dituzten osasun mentalerako botikak. Argazkia: EITB Media.

Osasun mentala, adin-tarte guztietan agertzen den arazoa

EITB MEDIA

Gaixotasun horiekin lotutako sendagaiak hartzen dituzten herritarren ehunekoak gora egiten du adinarekin. Hala ere, botikak kontsumitzeko arrazoia desberdina da adin bakoitzean: gazteenek antsietate eta depresiorako behar dituzte; helduenek, berriz, lo egiteko.

Gizartea

EITB DATA

  • Hego Euskal Herrian botiketan egiten den gastua. Argazkia: EITB Media.

    Hego Euskal Herrian botiketan egiten den gastua. Argazkia: EITB Media.

EAEko biztanleek batez beste 83 € ordaintzen dituzte urtean botiketan; 112 € Nafarroan

EITB MEDIA

Gastu osoa, herritarren poltsikotik ordaintzen dena eta gobernuek ordaintzen dutena, 319 eta 352 eurokoa da, hurrenez hurren, pertsonako eta urteko. Bi kasuetan, zatirik handiena estaldura publikoarekin ordaintzen da.

Gizartea

EITB DATA

  • Gizakientzako botikak egiten dituzten lantegiak Hego Euskal Herrian. Argazkia: EITB.

    Gizakientzako botikak egiten dituzten lantegiak Hego Euskal Herrian. Argazkia: EITB.

Hego Euskal Herrian gizakientzako botikak egiten dituzten 6 lantegi daude

EITB MEDIA

Farmazia enpresa horietako bat, Nafarroako Cinfa, arlo honetako munduko 25 enpresa onenen artean dago.

1:56

medikamentuak

''Jendea gero eta kontzienteagoa da sendagaiek bere tokia dutela birziklatzeko''

ANE SANTESTEBAN

Euskal herritar gehienek badakite iraungitako sendagaiak farmazietan dauden bilketa-guneetara eraman behar direla, nahiz eta baden oraindik zaborrontzira edo komunetik behera botatzen duenik. Luis Fernandez Azpiazu farmazialariaren arabera, adinekoak hurbiltzen dira gehien SIGRE puntuetara.

Mundua

Vatikanoa

  • Aita santua eta kardinal batzuk, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

    Aita santua eta kardinal batzuk, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Frantzisko aita santuak beste gau lasai bat igaro omen du, deskantsuan

agentziak | eitb media

Frantzisko "une oro argi eta bere kordean" dagoela azpimarratu du Vatikanoak.

albisteak

- Espazioa

'Blue Ghost' zunda Ilargira iritsi da

Blue Ghost espazio-zunda Ilargira iritsi da, bertako lurrazpia, gainazala eta atmosfera aztertzeko, NASAren Artemis programaren baitan, hamarkadaren amaieran Lurraren satelitean giza presentzia iraunkorra ezarri ahal izateko.

EGURALDIA

Elurbustia Iruñean, goizeko hotzarekin batera

EITB MEDIA

Aurreikusita zegoen moduan, elur-kota nabarmen jaitsi da igande honetako lehen orduetan, eta horren erakusgarri da Nafarroako hiriburuan bota duen elurra.

Gizartea

EGURALDIA

  • Gasteiz. Argazkia: Guillermo Agirre

    Gasteiz. Argazkia: Guillermo Agirre

Egun lainotsuak eta euria egiteko arriskua izango dira datorren asteko joera nagusiak

eitb media

Tenperaturak apur bat gora egingo du, asteburuko hotzaren ostean.

Gizartea

NAFARROA

  • Dantxarinean atzemandako objektuak. Argazkia: Foruzaingoa

    Dantxarinean atzemandako objektuak. Argazkia: Foruzaingoa

Lau pertsona atxilotu dituzte Dantxarinean, 17.000 euroko lapurreta egiteagatik

agentziak | eitb media

73 objektu lapurtzea egozten diete, gehienak arropa eta perfumeak.

Zinema

OSCAR SARIAK

  • Oscarrak

    Oscarrak. Argazkia: EFE

'Anora', 'Conclave' eta 'Emilia Perez' pelikulek azken lehia dute Oscar sarietan

Agentziak | EITB MEDIA

Publizitate kanpaina biziak eta zenbait kasutan Oscarretarako bidea ilundu duten eztabaidak nabarmendu dira orain arteko ekitaldietan.

Zinema

Guztia prest da Hollywooden Oscar Sarietarako

Euskal Herrian 01:00a direnean hasiko da gala, Los Angelesen 17:00ak direnean. Anora, The Brutalist, Conclave eta Emilia Perez pelikulak dira aurtengo hautagai nagusiak.

0:17

Zinema

Karla Sofia Gascon Cesar sarietan berragertu da

Frantziako zinemaren sarietan berragertu da aktorea. 'Emilia Perez' pelikula izan da aurtengo irabazle nagusia. Hamabi sarietatik zazpi eskuratu ditu, pelikula eta zuzendaritza onenarenak barne.