Politika -

'Parot doktrina'

Londreseko Auzitegi Nagusiak Troitiño espainiaratzeko baimena eman du

24 urteko kartzela-zigorra bete zuen Espainian, baina orain 'Parot doktrina' ezarri nahi diote agintari espainiarrek.

Antton Troitiño. Artxiboko irudia.
Antton Troitiño. Artxiboko irudia.
Antton Troitiño. Artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londreseko Auzitegi Nagusiak Antton Troitiño espainiaratzeko baimena eman du ostiral honetan.

Troitiño 2012an atxilotu zuten Londresen, Espainiako Justiziak hala eskatuta. ETAko kide izateagatik 24 urteko kartzela-zigorra bete ostean, Espainiako Justiziak 'Parot doktrina' ezarri nahi dio zigorra luzatzeko.

Eskumen gutxiago dituen Londresko auzitegi batek Troitiño espainiaratzeko baimena eman zuen urte hasieran. Erabaki horren kontra, helegitea aurkeztu zuen Troitiñoren abokatuak, baina Auzitegi Nagusiak atzera bota du.

Trotiño 2011ko apirilean askatu zuten, 24 urteko kartzela-zigorra beteta. Hala ere, egun batzuk igaro ondoren, Auzitegi Nazionalak aske uzteko erabakia atzera bota zuen eta 'Parot doktrina' aplikatzeko deitu zuen.

Haren abokatuak ez du zehaztu helegitea aurkeztuko duen ala ez. Hala ere, John Tomas Auzitegi Nagusiko epaileak martxoan azaldu zuenez, Troitiñok Auzitegi Gorenaren aurrean helegitea aurkeztu dezake orain.

Epaia edozein zela ere, helegitea jartzeko aukera izango zutela nabarmendu zuen Thomasek.

Bestalde, haren abokatuak birritan eskatu du Troitiño behin-behinean aske uzteko, baina eskaera atzera bota du Britainia Handiko Justiziak, ihes egiteko arriskua dagoela ebatzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Doktrina parot albisteak Politika Presoak albisteak ETA Eguneko albisteak Albisteak Londres azken ordukoa