Politika -

Diputatuen Kongresua

Saenz de Santamariak huts egin eta Werten aurkako botoa eman du

Gobernuko presidenteordea Diputatuen Kongresuko osoko bilkuraren protagonistetako bat izan da; izan ere, Hezkuntza ministroaren kudeaketa gaitzesteko mozioari babesa eman dio.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea Diputatuen Kongresuko osoko bilkuraren protagonistetako bat izan da; izan ere, Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroaren kudeaketa gaitzesteko mozioari babesa eman dio. Eskakizuna PSOEk aurkeztu du, eta, bozkatzeko orduan, Saenz de Santamariak, kontrako botoa eman beharrean, huts egin eta aldeko botoa eman du. Alderdi Popularrak eta UPNk ekimenaren aurkako botoa eman dute.

Werten kudeaketa gaitzesteko PSOEren bigarren saiakera izan da. PPren gehiengo absolutuak ekimena berriro bota du atzera, duela urtebete gertatu bezala.

Hezkuntza erreformagatik (LOMCE), Erasmus beken polemikagatik edo beken murrizketengatik eskatu zuten sozialistek ministroa gaitzestea.

Presidenteordearen hanka-sartzeaz aparte, bozketan PPk eta UPNk kontrako botoa eman dute, Asturias Foroa eta UPyD abstenitu egin dira; eta CiU, Ezker Anitza (IU-ICV-CHA), EAJ, ERC eta BNGko diputatuek babestu egin dute PSOEren ekimena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Politika Albisteak Alderdi Popularra Heziberri hezkuntza plana Espainia argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Hezkuntzako albisteak 2024