Politika -

MAKROINKESTA

EiTB Focus: EAJk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak EAEn, 7 ordezkari lortuta

EiTB taldeko hedabideek 14:00etan argitaratuko dute gaur zortziko hauteskunde orokorren inguruko inkesta.

EiTB Focus
EiTB Focus
EiTB Focus

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk irabaziko lituzke azaroaren 10eko hauteskunde orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoan, botoen % 32,6 eskuratuta, apirileko bozetan baino puntu bat gehiago. Emaitza horiekin, zazpi eserleku izango lituzkete jeltzaleek Madrilgo Kongresuan. EH Bilduk ere gora egingo luke, eta, EAEko lau ordezkariei eusteaz gain, Nafarroan bat eskuratuko luke.

Datorren igandeko hauteskundeei buruz egindako EiTB Focus inkestak utzitako datu batzuk dira. 14:00etatik aurrera zabalduko da inkesta, osorik, EiTBko hedabide guztietan.

EAEko eta Nafarroako boto-emaileei, besteak beste, boto-asmoari buruz eta ordezkari politikoen inguruan duten iritziari buruz galdetu zaie. Urriaren 28tik 30era egin zen galdeketa EAEko herritarren artean, eta urriaren 25ean Foru Erkidegokoen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSOE PP Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskunde orokorrak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Euskadiko Ciudadanos Nafarroako Ciudadanos Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Podemos Ahal Dugu Nafarroa EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde Orokorrak Emaitzak Navarra Suma