Itxi

Politika

Gutxieneko diru-sarrera

Diru-sarrerak bermatzeko errentan murrizketarik ez dela egongo esan du EAJk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aitor Estebanek azpimarratu du bizitzeko gutxienezko diru-sarreraren transferentziak ez duela errenta osatzeko herritarrek jasotzen duten zenbatekoa gutxitzea ekarriko.

  • Aitor Esteban EAJko diputatua.

    Aitor Esteban EAJko diputatua. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzarentzat eta Nafarroako Gobernuarentzat bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren transferentzia adostu du EAJk Espainiako Gobernuarekin.

Aitor Esteban diputatuak itunaren "balio politiko eta ekonomiko handia" azpimarratu du, eta ziurtatu du ez dela murrizketarik izango Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren bidez herritarrek jasotzen duten zenbatekoan.

"Bizitzeko gutxiengo diru-sarreraren transferentzia lortu delako inork ez du orain baino gutxiago jasoko", adierazi du Bilbon egindako agerraldi batean. "Akordio honi esker ordainketak bikoiztea saihestuko da, baina inork ez du gutxiago jasoko", agindu du.

"Gizarte Segurantzak hainbat zailtasun izango ditu gutxiengo diru-sarrerak kudeatzerakoan, baina Euskadin bidea eginda dugu, eta jada martxan gaude, eta zerbitzu berdinarekin kudeatuko ditugu laguntza horiek ere", azaldu du.

"Kudeaketa hasieratik izango da zuzena eta herritarren onerako izango da", erantsi du.  

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena