Politika -

Elkarrizketa

Estebanen hitzetan, Garridok "ez du neutraltasun itxurarik gorde"

EAJko bozeramaileak "epaile iritzi-emaileak" kritikatu ditu. EAEANk tabernak berriz zabaltzeko erabakia hartu ondoren, epailetzan "kontrapisurik" ez dagoela deitoratu du jeltzaleak.

Aitor Esteban bozeramaile jeltzalea Diputatuen Kongresuan. Irudia: Radio Euskadi
Aitor Esteban bozeramaile jeltzalea Diputatuen Kongresuan. Irudia: Radio Euskadi
Aitor Esteban bozeramaile jeltzalea Diputatuen Kongresuan. Irudia: Radio Euskadi

Radio Euskadi | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) ostalaritza berriro zabaldu izanaren eta Luis Garrido epailearen adierazpenen aurka egin du Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak Radio Euskadiko Boulevard Informativo irratsaioan. Zentzu horretan, "gobernuek erabakiak filtro eta kontrapisuen bidez hartu behar dituzte, epaileek ez", deitoratu du jeltzaleak.

Estebanen hitzetan, Garridok "ez du neutraltasun itxurarik gorde". "Epaile iritzi-emaileak", kritikatu ditu. Garridok bere WhatsAppean erabilitako 'No More Lockdown' Van Morrisonen abestia "negazionisten ereserkia" da, beraz, ez da "lelokeria" bat, erantsi duenez. EAJren batzokiak berriz irekitzeari buruz, "legaltasunak baimentzen duelako daude zabalik, eta kontrol zorrotzekin", azaldu du.

"LABIk ez du erabaki judizialik urratuko", esan du bozeramaile jeltzaleak, "neurriak eskumenen arabera hartuko ditu".

"LABIk ez du erabaki judizialik urratuko"

"Euskadin gauzak modu ezberdinean egiten dira", adierazi du Aitor Estebanek, EAJko kargudunek txertoen banaketan eta murrizketetan egindako irregulartasunei garrantzia kenduz. Ondoren, EH Bilduren aurka egin du: "ez dute irmotasun bera aplikatzen. EH Bilduren Anoetako zinegotziak murrizketak behin baino gehiagotan urratu ditu, gainerakoei eskatzen dieten bizkortasuna non dago?".

Bestalde, Pablo Iglesias Espainiako presidenteordeak Estatuaren "normaltasun demokratikoa" zalantzan jarri du azken orduetan, eta horrek polemika eragin du. Estebanen esanetan, "Espainia zartatu dezente dituen demokrazia da: errege emeritua, PPren ustelkeria eta Polizia legez kanpo erabiltzea, errepresioa eta preso politikoak Katalunian, zigor kodea ezbaian… onartu eta konpontzeagatik ez da ezer gertatzen".

Azkenik, Defentsa ministroak egindako adierazpenak hizpide izan ditu Estebanek. Espainiako Armadaren larrialdietarako taldea (UME) Joaquin Beltran langilearen gorpua Zaldibarko zabortegian aurkitzeko gai izango litzatekeela esan zuen ministroak. "Ezin zen jende gehiago bertaratu, luizi gehiago gertatzeko arriskua zegoelako", azaldu du Aitor Estebanek. "Esan zuena adieraztea, zertara dator?".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Osakidetza berriak EAJ-PNV Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Espainia Alderdi politikoak Gaixotasunak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Zientzia albisteak Medikuntza albisteak Medikuen albisteak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako ospitalea Jatetxeak Erizaintza albisteak Sendagaiak albisteak Tabernak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa 2024ko EAEko hauteskundeen emaitzak Alarma egoera Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa Lehen Arretako zentroak