Politika -

KORONABIRUSA

Txertaketa masiboa martxan jartzeko eskatu dio Otegik Jaurlaritzari

EH Bilduko koordinatzaileak txertoak ez gordetzeko deia egin du, gaur gaurkoz koronabirusaren aurkako "erantzun" eraginkor bakarra txertoa dela uste baitu, eta ez alarma-egoera.

Txertaketa masiboa martxan jartzeko eskatu dio Otegik Jaurlaritzari. Artxiboko irudia. EITB MEDIA
Txertaketa masiboa martxan jartzeko eskatu dio Otegik Jaurlaritzari
Txertaketa masiboa martxan jartzeko eskatu dio Otegik Jaurlaritzari. Artxiboko irudia. EITB MEDIA

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak koronabirusaren aurkako txertaketa "masiboa" bultzatzeko eta euskal herritarrak emozionalki erreskatatzeko eskatu dio Jaurlaritzari, "nekatuta" eta "nahastuta" baitaude.

Pandamiaren aurrean EAEren eta Nafarroaren jarrera zein izan den errepasatu eta balantzea egiteko agerraldi telematikoa egin du Otegik asteazken honetan, eta Nafarroa ez bezala, EAE txerto gutxien jartzen dituen autonomia erkidegoa dela kritikatu du.

Era berean, "txertoak ez gordetzeko" eskatu dio Jaurlaritzari, gaur gaurkoz koronabirusaren aurkako "erantzun" eraginkor bakarra txertoa delako; izan ere, alarma egoerak beharrezkoak direla iritzi dio, baina pandemia ez dutela konpontzen uste du.

Otegiren arabera, herritarrak "nekatuta" eta "nahastuta" daude neurri murriztaileen ondorioz, "ez baitakite zer egin". Hori dela eta, herritarren "erreskate emozionala" eskatu die arduradun politikoei.

"Jendeari konfiantza eman behar zaio, ez zaizkio datuak ezkutatu behar eta ez dira adin txikikoak bezala tratatu behar", azaldu du buruzagi abertzaleak, eta EAEk, "munduan eskumen gehien dituen erkidegoetako bat kontsideratzen denak neurriak hartzeko tresnarik ez izatea" kritikatu du.

Amaitzeko, bere txertaketa-ziurtagiria erakutsi du, eta adierazi du arduradun politikoek, jendeari txertoa jarri behar zaiola esateaz gain, beraiek egin behar dutela, tokatzen zaienean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi berriak Politika albisteak Osakidetza berriak Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak EH Bildu Nafarroa Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Zientzia albisteak Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizainak azken ordukoa Botikak albisteak Txertoak albisteak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa Koronabirus-agerraldiak Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak albisteak Nafarroako Osasun Zerbitzua