Politika -

HERIOTZA

Joseba Arregi Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia hil da

Arregi (1946-2021) EAJko politikari garrantzitsua izan zen bi hamarkadaz, baina alderdia utzi zuen, desadostasunengatik. Ibilbide politikoa amaitu ostean, sailburu ohia Soziologia irakaslea izan zen EHUn 2011ra arte.

Joseba Arregi, Jaurlaritzako sailburu ohia, elkarrizketa batean. Artxiboko argazkia: Radio Euskadi
Joseba Arregi, Jaurlaritzako sailburu ohia, elkarrizketa batean. Artxiboko argazkia: Radio Euskadi
Joseba Arregi sailburu ohia hil da

2:08

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Arregi Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia hil da, 75 urte zituela, haren senideek EITB Mediari jakinarazi diotenez.

Arregi (1946-2021) EAJko politikari garrantzitsua izan zen bi hamarkadaz, eta kargu garrantzitsuak izan zituen Jaurlaritzan. Alabaina, alderdia utzi zuen, desadostasunengatik.

Arregi apaiza izan zen, eta Teologia ikasketak egin zituen, 1982an Euskararen Aholku Batzordeko presidente izan aurretik.

Orduan hasi zuen bere ibilbidea erakundeetan, eta EAJn sartu zen. Hala, bederatzi hilabete soilik iraun zuen Carlos Garaikoetxearen bigarren gobernuan parte hartu zuen.

Dena den, 1987tik 1995era izan zituen ardura garrantzitsuenak, Kultura sailburu eta Jose Antonio Ardanza lehendakariaren Eusko Jaurlaritzako bozeramaile izan zenean.

Ordutik 2001era arte, EAJren legebiltzarkide izan zen. Ondoren, politikatik aldentzen hasi zen, eta alderdia utzi zuen 2004an, desadostasunengatik.

Arregi ezker abertzalearekin akordioak egitearen aurka zegoen, eta gogor kritikatu zuen Lizarrako Akordioa, besteak beste.

Ibilbide politikoa amaitu ostean, sailburu ohia Soziologia irakaslea izan zen EHUn 2011ra arte. Irakaskuntza utzi zuenean, zenbait hedabidetan politikaz hitz egiten eta idazten jarraitu zuen.

2014an, ETB1eko 6 Argazkitan saioan parte hartu zuen, eta ikusleek politikari eta idazlearen ibilbidea hobeto ezagutzeko aukera izan zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak Zarautz Eguneko albisteak Kultura Andoain Albisteak Jende ospetsua