Politika -

zaldibar, 2 urte hondamenditik

Zaldibarren gertatutakoaren ardura bere gain ez hartzea egotzi dio Podemos Ahal Duguk Eusko Jaurlaritzari

Euskadiko Podemosek bideo bat zabaldu du sare sozialetan, "egia" eta "justizia" aldarrikatzeko "ingurumen hondamendi handienetako bat" izan zenaren aurrean.

Zaldibarko zabortegia. Artxiboko argazkia: EITB Media
Zaldibarko zabortegia. Artxiboko argazkia: EITB Media
Zaldibarko zabortegia. Artxiboko argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pilar Garrido Euskadiko Podemoseko koordinatzaile nagusiak kritikatu duenez, Zaldibarko hondamenditik bi urtera "Eusko Jaurlaritzak bere ardura gain hartu gabe jarraitzen du, Europak kudeaketa negargarria ikertzen duen bitartean". Hala, EH Bilduk eta Euskadiko PPk egindako salaketei batu zaie.

Zaldibarko luiziaren bigarren urteurrenean, Podemosek bideo bat grabatu du adierazteko "ingurumen hondamendi handienetako bat" gertatu zela orduan, eta "egia eta justizia" eskatu ditu.

Bideoan, Podemosek gogora ekarri du zabalik dagoela oraindik bi ikerketa judizialetako bat, ingurumen deliturik izan zen argitzeko abiatutakoa, eta "negargarri" gisa izendatu du Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa.

"Hondakin politika aldatzea zor diegu Joaquin eta Albertori", lurrak estalitako bi langileei, aldarrikatu du Podemosek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza albisteak EH Bildu Nafarroa Euskadiko PP bideoak Gaurko titularrak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Zaldibar albisteak Durangaldea Salaketak Ingurumena albisteak Euskadiko kutsadura gaur Harri-jausiak