Itxi

Bilbo

Espetxe-politika

Milaka lagun bildu dira Bilbon 'Parot doktrina'ren aplikazioaren aurka

Erredakzioa

Gernikako Akordioaren sinatzaileek deituta, milaka lagun bildu dira Bizkaiko hiriburuan "Salbuespen neurriak indargabetu. Konponbide garaia da" lelopean.

01:19
Milaka lagun bildu dira Bilbon 'Parot doktrinaren' aurka

Milaka lagun manifestatu dira larunbat honetan Bilbon ETAko presoei aplikatutako 'Parot doktrina'ri Auzitegi Konstituzionalak emandako abala errefusatzeko. Gernikako Akordioaren sinatzaileek deitutako martxa izan da, ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek, Alternatiba, Abertzaleen Batasuna, hainbat sindikatu nazionalistek eta ETAko presoen kolektibo batzuk, besteak beste.

17:30ak pasata, Casilla plazan hasi da manifestazioa eta martxa bitartean, ETAren presoentzako amnistiaren aldeko oihuak izan dira entzungai. "Salbuespen neurriak indargabetu. Konponbide garaia da" izan da leloa eta ETAko preso ohiak, presoen senitartekoak eta manifestazioa deitu duten alderdi politikoen buruzagiak izan dira bertan.

Martxan parte hartu dutenen artean, Rufi Etxeberria, Joseba Permach eta Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko buruzagiak, Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatua eta Peio Urizar EAko idazkari nagusia, besteak beste, daude. Manifestazioa Bilboko Udaletxearen aurrealdean amaitu da.

Kazetariei egindako adierazpenetan "euskal gatazkaren konpontzeko urratsak emateko" eskatu dio Errekondok Gobernuari. Halaber, "euskal preso politikoen kolektiboarekin hitz egiten hasteko" eskatu dio, "salbuespenezko neurriak atzera utzita eta talde honen izaera politikoa aitortuta".

Idatzi bat irakurri dute

Manifestazioa Bilboko Udaletxeko eskaileretan bukatu da. Bertan Jone Artola Etxerateko kideak (eta 'Parot Doktrina' aplikatu dioten Joseba Artolaren arreba dena) eta Isabel Castrok (ESK) idatzi bat irakurri dute. Honen arabera, Gernikako Akordioko sinatzaileek Auzitegi Konstituzionalaren erabakia "argi eta garbi" ukatu dute, "euskal preso politikoen espetxealdia luzatzen baimentzen duelako".

Martxa deitu dutenen arabera, Konstituzionaleko erabakiak "giza eskubide oinarrizkoenak urratzen ditu, ezarritako espetxe-zigorra bete ostean presoak kartzelan mantentzen baitu, askatasunaren funtsezko eskubideari atea itxiz". Ondorioz, Auzitegi Konstituzionaleko erabakia "herri honen bake desioen aurka doa". "Euskal Herrian zabaldutako eszenatoki berri honen aurrean Estatuko botereek duten asmoa agerian geratu da", gaineratu dute.

Milaka lagun manifestatu dira larunbat honetan Bilbon ETAko presoei aplikatutako 'Parot doktrina'ri Auzitegi Konstituzionalak emandako abala errefusatzeko. Gernikako Akordioaren sinatzaileek deitutako martxa izan da, ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek, Alternatiba, Abertzaleen Batasuna, hainbat sindikatu nazionalistek eta ETAko presoen kolektibo batzuk, besteak beste. 17:30ak pasata, Casilla plazan hasi da manifestazioa eta martxa bitartean, ETAren presoentzako amnistiaren aldeko oihuak izan dira entzungai. "Salbuespen neurriak indargabetu. Konponbide garaia da" izan da leloa eta ETAko preso ohiak, presoen senitartekoak eta manifestazioa deitu duten alderdi politikoen buruzagiak izan dira bertan. Martxan parte hartu dutenen artean, Rufi Etxeberria, Joseba Permach eta Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko buruzagiak, Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatua eta Peio Urizar EAko idazkari nagusia, besteak beste, daude. Manifestazioa Bilboko Udaletxearen aurrealdean amaitu da. Kazetariei egindako adierazpenetan "euskal gatazkaren konpontzeko urratsak emateko" eskatu dio Errekondok Gobernuari. Halaber, "euskal preso politikoen kolektiboarekin hitz egiten hasteko" eskatu dio, "salbuespenezko neurriak atzera utzita eta talde honen izaera politikoa aitortuta". Idatzi bat irakurri duteManifestazioa Bilboko Udaletxeko eskaileretan bukatu da. Bertan Jone Artola Etxerateko kideak (eta 'Parot Doktrina' aplikatu dioten Joseba Artolaren arreba dena) eta Isabel Castrok (ESK) idatzi bat irakurri dute. Honen arabera, Gernikako Akordioko sinatzaileek Auzitegi Konstituzionalaren erabakia "argi eta garbi" ukatu dute, "euskal preso politikoen espetxealdia luzatzen baimentzen duelako".Martxa deitu dutenen arabera, Konstituzionaleko erabakiak "giza eskubide oinarrizkoenak urratzen ditu, ezarritako espetxe-zigorra bete ostean presoak kartzelan mantentzen baitu, askatasunaren funtsezko eskubideari atea itxiz". Ondorioz, Auzitegi Konstituzionaleko erabakia "herri honen bake desioen aurka doa". "Euskal Herrian zabaldutako eszenatoki berri honen aurrean Estatuko botereek duten asmoa agerian geratu da", gaineratu dute.