Gainera, talde gorritxoak 2031ra arte luzatu ahal izango du lotura profesionala. Jokalariaren etete-klausula 20 milioikoa izango da, eta 40 milioira igoko da lehen taldeko kide bada.
Osasunako jokalariak taldekideekin entrenatu ahal izan du, hilabete eta erdi baino gehiago lesionatuta eman ondoren; horrela, hurrengo astelehenean da berriz jokatzekoa, Levanteren aurkako partidan.
Horrela, Osasunak ez du Boyomo eskuragarri izanen behinpin Alavesen aurkako partidan, abenduaren 20an. Afrikako Kopa Marruekosen jokatuko da abenduaren 21etik urtarrilaren 18a arte.
Aragoiko taldeak hartu du aurrea, lehen zatiko azken jokaldian, baina, bigarren zatian, Osasunak, Raul Garciak sartutako bi golen eta Moi Gomezek, Beckerrek eta Victor Muñozek ere sartutako hiruren bidez, garaipena eskuratu du.
"Geldikako jokaldietan askoz kontzentratuago egon behar gara, partida berriro irekitzen utzi dugu baloi geldian eta bigarren jokaldietan. Ez nago pozik abantailaren kudeaketarekin, noski", azpimarrtu du gorritxoen entrenatzaileak Ebrori irabazi ondoren.
Osasunak Ebro kanporatu du, txapelketako bigarren kanporaketan, eta final zortzirenetarako sailkatu da. Raul Garcia de Harok bi gol sartu ditu, eta Moi Gomezek, Sheraldo Beckerrek eta Victor Muñozek, bana.
Kopako aurkariari buruz, Osasunako entrenatzaileak esan du "talde oso lehiakorra" dela, "oso futbolari onekin". "Oso serio hartu behar dugu, talde fisikoa eta geldikako baloietan ona delako. Ez zaude sekula eroso horrelako taldeen aurka", ohartarazi du.
Boxeolari nafarrak Christian Ledesma madrildarra garaitu du Pisu Superarineko Iberoamerikako Txapelketan. Zortzigarren rounda jokatu ostean, Amatriainek ez zuen ondo ikusten begi batetik, eta epaileak borroka gelditu du. Hala ere, epaileek berari eman diote garaipena.
Osasunak eta Realak derbia jokatuko dute Sadarren, EA Sports Ligako 13. jardunaldian. Goizetik bildu dira zaleak Iruñean, partidaren aurreko giroaz gozatzeko.
Partida abenduaren 3an jokatu behar zen, asteazkenean, Ibercaja Estadioan, eta, azkenean, egun bat lehenago jokatuko da: abenduaren 2an, asteartean, 19:00etan.
Nafarroako taldeak berdinketa eskuratu du Real Oviedo aurkari, eta, horrenbestez, estreinakoz lortu du puntu bat Sadarretik at aurtengo Ligan. Lisciren gizonak, hamaika jardunalditan hamaika puntu erdietsita, hamabosgarren postuan dabiltza sailkapenean.
Jokalari gorritxoari proba medikoak egin dizkiote Nafarroako Unibertsitatea Klinikan, asteazkenean Sant Jordi taldearen aurkako neurketaren azken txanpan min hartu ondoren.
Jokalari arazuriarrak hilabete eta erdi darama zelaietatik kanpo, ezkerreko oin-zolako faszian lesioa zeukalako; ostegun honetan taldekideekin entrenatu du.
Osasunako aurrelari kataluniarrak Sant Jordi talde xumearen aurka lortutako hat-trickak Errege Kopako hurrengo kanporaketarako sailkapena bideratu du. Budimirrek gorritxoen laugarren gola egin du, eta Kike Barjak, bosgarrena, nafarren garaipena borobiltzeko.
Osasunak 0-5 irabazi dio Mallorcako Sant Jordi taldeari; beraz, gorritxoek aurrera egin dute txapelketan. Neurketaren laburpena eta golak, bideo honetan ikusgai.
Budimirrek eta Kike Barjak gorritxoen garaipena borobildu dute Mallorcako talde apalaren aurka. Iker Benitok eta Mauro Echegoyenek, min hartuta, futbol-zelaia utzi behar izan dute.
"Kopak ilusioa izan behar du", adierazi du Osasunaren entrenatzaileak, asteartean. Asteazkenean, Nafarroako taldeak aurreneko partida jokatuko du 2025-2026 denboraldiko Errege Kopan; lehenengo kanporaketan, Ohorezko Mailako Sant Jordi izango du aurkari.
Eguesek lehen aldiz jokatuko du Errege Kopako partida bat bere zelaian, Sarrigurenen, hurrengo ostegunean, Andorraren aurka, uda honetan egindako obren ostean.
Izaskun Oses atleta nafarra munduko txapeldunorde izan zen New Delhiko Munduko Txapelketan, 1.500 metroko T13 lasterketan (ikusmen urritasuna duten atletentzako kategoria).
Mikel eta Ion Fernandez anaiak Thailandian nagusi den kiroleko izar dira. Txantrearrak, larunbatean, Iruñean izango den galako protagonistak izango dira. EITBk elkarrizketatu egin ditu.
Noaingo jokalariak, Osasunaren kapitainetako bat bera, EITBrekin hitz egin du. Barjak hizpide izan du talde gorritxoak denboraldi hasieran nola aritu den, bai eta berak Alessio Liscirekin zein rol duen ere. Indarrean duen kontratua 2026an amaituko zaio.
Javi Gracia 2018ko urtarrilaren eta 2019ko irailaren artean entrenatutako taldera bueltatuko da; Real Valladolideko entrenatzaile ohia zen Paulo Pezzolano ordezkatuko du orain.