Hondarribia arraun taldea gaur, 2025eko Euskotren Liga, zein postutan sailkatu da 'Ama Guadalupekoa' ontzia? - EITB

Gaur banatu dira denboraldiko patroirik onenen sariak. Bai gizonen eta bai emakumezkoen kasuan Hondarribiko patroiei eman dizkiete, Miren Garmendia eta Joseba Amunarrizi, hain zuzen ere.
Lekeition hamar urte egon eta gero, Osertz Aldaik Hondarribiko emakumezkoen taldea entrenatuko du aurrerantzean. Arrazoiak azaldu ditu elkarrizketa honetan.
Juan Mari Etxaberen taldeak ez die inolako aukerari eman aurkariei. Hasi eta segituan atera die traineru bateko aldea Tolosaldeari eta Oriori, eta, azkenean, bi jardunaldiak zenbatuta, 17 segundoko abantailarekin eskuratu du 2025eko Kontxako Bandera.
Hondarribiak azken tokian bukatu du Euskotren Ligan, eta, ondorioz, ETE ligan aritu beharko du datorren denboraldian. Miren Garmendia patroia hunkituta azaldu da, eta taldeak egindako lana nabarmendu du, mailaz jaitsi arren.
Miren Garmendiak, Hondarribiko patroiak, ondo daki asteburu honetan zer dagoen jokoan: Euskotren Ligan jarraitzea. Erantzukizuna handia da, baina patroiak argi dauka amore ematea ez dela aukera bat.
Zuberoa Egurrola Hondarribian zebilen 2024ra arte, baina Juan Mari Etxaberen deia jaso zuen, eta Arraun Lagunak Ligako txapeldunak fitxatu egin zuen; orain arte, estropada guztietan izan da.
Iker Zabalaren traineruak seigarren bandera eskuratu du Castroko uretan. Gainera, Zierbenaren estropada kaxkarraren ostean, are liderrago dira oriotarrak.
Arraun Lagunak eta Tolosaldea faborito nagusiez gain, beste sei traineru lehiatuko dira Euskotren Ligan, bakoitza bere helburu eta ibilbidearekin.
Traineruen Kluben Elkarteak eta Euskotrenek elkar lotzen dituen babes akordioa berritu dute. Ondorioz, Euskotrenek emakumezkoen liga nagusia babesten jarraituko du, gutxienez beste lau urtez.
Hondarribia eta Zumaiako arraunlariak Kontxako Banderaren atean geratu dira, zazpi onenen artean sartzea lortu ez dutelako. Haiekin egon gara eta haien frustrazioa kontatu digute.
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrina; bigarren jardunaldian, ordea, Tolosaldea nagusitu da. Zarauzko Ikurrina jasotzeaz gain, Arraun Lagunakek Euskotren Ligako txapeldunen garaikurra ere jaso du.
Oso estropada lehiatua izan da, eta Orio eta Hondarribia txapelduna gainditzeko zorian egon dira.
Hondarribia hirugarren izan da Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinako 1. jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Hondarribia hirugarren izan da Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako 1. jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Ereportajeak, hilabete batean, ia 2.000 aldiz ikusi dute YouTuben, eta 23.000 bat aldiz Instagramen. Ikusi laburpentxo bat.
Andrea Astudilloren traineruak bere nagusitasuna erakutsi du, eta beste bandera bat eskuratu du.
Euskotren Banderako bigarren txandan, Orio, Donostiarra eta Hondarribia lehen kalean pilatu dira bigarren luzean. Epaileak bandera zuria eta urdina erakutsiz abisua eman dien arren, hiru traineruak elkarrengandik oso gertu iritsi dira helmugara.
Gipuzkoako trainerua aurkariak baino askoz gehiago izan da, eta 15 segundo atera dizkio bigarren sailkatuari.
Donostiarrek dena irabazten jarraitzen dute. Ligako zortzigarren estropadan ere nagusitu dira, eta beste garaipen bat poltsikoratu dute Boiron.
Beste behin ere, sailkapeneko liderra nagusitu da itsasoan, eta zazpigarren garaipena lortu du txapelketan, oso lehiatuta egon den ohorezko txandan.
Miren Garmendiak etorkizun oparoa ikusten dio Hondarribiako taldeari. Asko hobetzeko aukera duela uste du, eta bandera bat baino gehiago irabaztea da helburua.
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Sestaoko Bandera, Orio izan da bigarren eta Donostiarra hirugarren. Bideo honetan ikus ditzakezu estropadako unerik onenak.
Hondarribiak hirugarren postua lortu du Euskotren Ligako Bilboko banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 |
22:10 - 00:30 |
PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 06 |
16:15 - 17:30 |
HERRI KIROLAK | Kirol Herri | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 06 |
17:15 - 20:00 |
PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
00:12 - 01:20 |
AREA TXIKIA | Alaves-Reala euskal derbiari buruzko saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
08:10 - 11:30 |
ATLETISMOA | Valentziako Maratoia | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
11:30 - 12:00 |
''HELMUGA'' saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
12:00 - 14:00 |
PILOTA | EMAKUME MASTER CUP: 4 t'erdiko finalaurrekoak | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
17:05 - 20:00 |
PILOTA | Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 08 |
16:15 - 17:30 |
HERRI KIROLAK | Kirol Herri | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 08 |
17:05 - 20:00 |
PILOTA | Jaka-Iztueta vs Artola-Imaz | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 08 |
22:15 - 23:45 |
ZESTA PUNTA | Winter Series: Goitia-Lekerika vs Laduche-Zabala | /eu/kirolak/zuzenean/ |
|
Ez dago zuzenekorik |
|
Ez dago zuzenekorik |
|
Ez dago zuzenekorik |
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.

