Duela 100 urte sortu zuten SD Amorebieta futbol kluba, eta gaur bertan ekin diete mendeurreneko ospakizunei. Jaia hasteko, herriko plazatik Urritxera kalejira egin dute, eta zelaira heldutakoan mendeurreneko bandera altxatu dute.
Amorebietak, astelehenean, Julen Guerrero aurkeztu du; 1. RFEFera bueltatuta, futbolari ohia izango du entrenatzailea. Guerrerok adierazi du "gose" diren jokalarien bila dabilela kluba, eta Athleticeko Nico Williams ere izan du hizpide.
Asier Goiria, Amorebietako kirol zuzendariak Zornotzako taldea utziko duela iragarri du. Jon Larrea presidentearekin batera, agur esateko momentua iritsi dela adierazi du.
Unai Bustinza Amorebieta taldeko atzelariak onaru duenez, mailari eutsi ahal ziotela sinetsita zelairatu dira Anduvan, baina erasokorragoak izatea faltatu zaie euren helburua erdisteko.
Xabier Etxeita Amorebietako jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Espanyolen aurkako partida (0-0) amaituta. Zornotzako jokalariak bere azken-aurreko partida jokatu du Amorebietarekin, erretiroa hartuko baitu denboraldia amaituta.
Jandro Castro Amorebietako entrenatzailek premntsaurrekoa eskaini du Urritxen. Felix Garreta taldeko jokalaria koma induzituan dago, burezurreko traumatismo batengatik, etxeko istripua izan ostean, eta hari buruz mintzatu da. (adierazpenak gaztelaniaz)
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.

