Gizartea -

Koronabirusa

151 pertsona daude covid-19arekin EAEko ZIUetan, apiriletik kopururik handiena

Iazko apiriletik ez zeuden hainbeste pertsona EAEko zaintza intentsiboetako unitateetan covid-19arekin ingresatuta. Azken orduetan, gainera, beste 88 pertsona gehiago ospitaleratu dituzte.

ZIU bateko irudia. Argazkia: EFE
ZIU bateko irudia.
Bikoteak eta familia osoak ospitaleratu behar izan dituzte azken asteetan covidagatik

1:23

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko zaintza intentsiboetako unitateetan 151 pertsona daude covid-19arekin ingresatuta, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak emandako datuen arabera. Aurreko larunbatean 120 ziren ZIUn ingresatutakoak, beraz, orain dela astebete baino 31 gaixo larri gehiago daude.

Bigarren olatuko ZIUko okupazio daturik txarrena azaroaren 15ekoa zen, zaintza intentsiboetan 146 pertsona zeudenean. Beraz, 2020ko apirilera jo behar dugu gaurkoa bezalako kopuru bat topatzeko.

Azken orduetan, gainera, beste 88 pertsona ospitaleratu dituzte covid-19arekin autonomia erkidegoan.

Ostiralean 14.057 proba diagnostiko (PCR eta antigeno) egin dira, eta horietatik 1.090 koronabirus kasu positibo erregistratu dira.

Bizkaian 608 zenbatu dituzte; Gipuzkoan, 301, eta Araban, 161. Atzemandako 20 positibo EAEtik kanpokoak dira.

Positibo tasa % 5etik gora jarraitzen du autonomia erkidegoan: % 7,3koa da.

Eusko Jaurlaritzak astelehenean eguneratuko ditu udalerrietako kasuen eta R0 indizearen inguruko informazioa.

% 5,6ko positibo tasa Nafarroan

Nafarroako Foru Erkidegoan, 196 covid-19 positibo erregistratu dira, aurreko egunean baino 54 gutxiago. Positibo tasa ere murriztu da, % 5,6an kokatuz.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba EAE albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zientzia Osasun albisteak Sendagileen albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak albisteak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak COVID kasuak Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa Lehen Arretako zentroak