Gizartea -

Erasoa

Zornotzako jipoia jasan zuen gazteak koman jarraitzen du eta trakeotomia behar du

Medikuek familiari aurreratu diotenez, gazteak ez du hobekuntzarik izan azken egunetan, eta "koma egoera luze doa".

Medikuak Gurutzetako Ospitalean. Argazkia: EFE.
Medikuak Gurutzetako Ospitalean.
Medikuak Gurutzetako Ospitalean. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zornotzan jipoi bortitza jaso zuen gaztearen familiak astelehen honetan adierazi duenez, biktimak koman jarraitzen du eta trakeotomia behar du.

Senideek Gurutzetako Ospitalearen atarian egin dituzte adierazpenok, Barakaldon. Medikuen arabera, gaztearen egoerak ez du hobera egin, eta "denbora luzez egongo da koman".

Gainera, asteazkenean trakeotomia bat egingo diotela aurreratu diete medikuek familiartekoei.

Senideen hitzetan, biktimak duen lesiorik "larriena" garunaren ezkerraldean dago, eta ebakuntza egin diote kaltetutako ingurua "garbitzen saiatzeko".

Dagoeneko hamar gazte atxilotu dituzte Lemoako 23 urteko gazteari emandako jipoiarekin lotuta, Koala Anaiak taldeko kideak guztiak. Hamar atxilotu horietako bost adin txikikoak dira, eta dagoeneko joan dira Fiskaltzaren aurrera. Adin nagusikoei dagokienez, epaileak espetxera bidali ditu horietako hiru, eta aske utzi du bat, astelehenero epaitegian agertzeko betebeharrarekin.

Igandean, abuztuak 1, hamargarren pertsona bat atxilotu zuen Guardia Zibilak Medina de Pomarren (Burgos). Ertzaintzaren esku utzi ostean, astelehen arratsaldean Durangoko epaileak espetxeratzeko agindua eman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Barakaldo Amorebieta-Etxano bideoak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Medikuen albisteak Gurutzetako Ospitalea albisteak Gazteak albisteak Durangaldea albisteak