Gizartea -

KORONABIRUSA

281 koronabirus kasu atzeman dituzte Euskadin, azken bi hilabeteetako kopururik txikiena

Zainketa intentsiboetako unitateetan, aldiz, bi paziente gehiago daude (71). Guztira, 4.561 proba egin dituzte azken orduetan, eta positibotasun-tasa hiru puntu baino gehago jaitsi da, % 6,2ra arte.

Jende ugari Donostian. Artxboko argazkia: EFE
Jende ugari Donostian. Artxboko argazkia: EFE
Jende ugari Donostian. Artxboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik 281 koronabirus kasu berri baieztatu ditu larunbat honetan, hau da, aurreko egunean baino 212 gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak igande honetan zabaldutako datuen arabera. Hain zuzen ere, duela bi hilabetetik izan den kopururik txikiena da.

Azken orduetan, gaitza atzemateko 4.561 proba diagnostiko egin dituzte (bezperan baino 585 gutxiago). Ildo horretatik, positibotasun-tasa hiru puntu baino gehagoko beherakada izan du, % 6,2ra jaitsi baita (aurreko egunean % 9,6ra iritsi zen; 5.146 proba egin zituzten eta 493 positibo atzeman zituzten).

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 43 kasu berri baieztatu dituzte Araban, 144 Bizkaian eta 86 Gipuzkoan. Halaber, beste zortzi positibo atzeman dituzte, EAEtik kanpo bizi diren pertsonen artean.

Gauzak horrela, EAEko hiru lurraldeetan behera egin dute positiboek, ostiraleko datuekin alderatuta. Hain zezen ere, Gipuzkoak 62 positibo gutxiago zenbatu ditu larunbat honetan, Bizkaiak 116 gutxiago eta Arabak 22 gutxiago. Euskaditik kanpo bizi diren pertsonen artean, berriz, ostiralean baino 12 positibo gutxiago izan dira.

Alabaina, EAEko ospitaleetan gora egin dute koronabirusarekin lotutako ospitaleratzeekazken orduetan. Hala, ospitaleetako gela arruntetan 35 pertsona ospitaleratu zituzten larunbatean. Zainketa intentsiboetako unitateetan, aldiz, 71 dira une honetan koronabirusa duten pazienteak, ostiralean baino bi gehiago. Horrenbestez, bost egunez behera egin ostean, koronabirusa duten gaixoek gora egin dute ZIUetan.

54 kasu atzeman dituzte Nafarroan

Larunbat honetan, 54 covid-19 kasu berri zenbatu dituzte Nafarroan, Osasun Sailaren behin-behineko datuen arabera. Hala, Foru Erkidegoak azken egunotako joera hautsi eta ekainaren 28tik erregistratu den zifrarik baxuena lortu du.

Bezperako datuekin alderatuta ere, jaitsiera handia izan da kutsatzeetan; izan ere, ostiralean baino 59 positibo gutxiago zenbatu dira larunbatean. Hala ere, aipatzekoa da jai egunetan proba diagnostiko gutxiago egiten direla, eta horrek kutsatze berrien zenbatekoan eragin dezakeela.

Gaixo bakarra ospitaleratu dute, Zaintza Intentsiboen Unitatean, azken 24 orduetan. Orotara, 80 covid-19 paziente daude Nafarroako erietxeetan, horietako 25 ZIUn.

Larunbatean zehar, 1.367 dosi jarri dituzte txertaketa guneetan. Hala, Foru Erkidegoak 915.674 txerto jarri ditu dagoeneko.

Azken orduotan 747 diagnostiko proba egin dituzte osasun langileek, eta positibotasun tasa % 7,2koa da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo berriak Donostia bideoak Iruñea Euskal hiriburuak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak