Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Amurrio, Derio eta Pasaia eremu gorritik atera dira

Elgoibarren soilik egin dute okerrera datuek eta horitik laranjara pasa da.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

O.P | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Covid-19aren intzidentzia hobera doa pixkanaka EAEn. Azken orduetan hiru udalerrik lortu dute eremu gorritik ateratzea: Amurriok, Deriok eta Pasaiak, hain zuzen, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Erandio eta Portugalete laranjatik irten eta horiz ageri dira gaur. Elgoibarren soilik egin dute okerrera datuek eta horitik laranjara pasa da.

Euskadik laranjan jarraitzen du. Azken datuen arabera, EAEn metatutako intzidentzia 377 kasukoa da 100.000 biztanleko. Gaixo kritikoen kopurua ere murriztu egin da, 72 pazienteraino.

Arabak (409 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian jarraitzen du, baita Gasteiz hiriburuak ere.

Amurriok, aldiz eremu latzenetik irten du gaur eta Araban laranjaz ageri den udalerri bakarra da. Agurain eta Laudio, berriz, horiak dira, eta ez dago udalerririk ez eremu berdean.

Bizkaian (381 kasu 100.000 biztanleko) Derio eremu gorritik irten da, baita Bilbo ere, eta 12 dira eremu honetan jarraitzen duten udalerriak: Berango, Bermeo, Getxo, Gernika-Lumo, Gorliz, Güeñes, Leioa, Lekeitio,  Ondarroa, Santurtzi, Sestao eta Sopela.

Eremu laranjan, berriz, Abanto, Arrigorriaga, Barakaldo, Bilbo, Erandio, Galdakao, Mungia, Muskiz, Portugalete eta Zornotza daude.

Horian, bestalde, Abadiño, Balmaseda, Basauri, Durango, Elorrio, Ermua, Etxebarri, Markina-Xemein, Ortuella eta Trapagaran daude; gaurtik baita Erandio eta Portugalete ere. 

Ez dago herri bakar bat ere berdean.

Gipuzkoan (327 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorritik kanpo dago, baita Donostia hiriburua ere. Pasaia eremu gorritik atera denez, zazpi dira eremu horretan dauden udalerriak: Deba, Irun, Lazkao,  Mutriku, Oiartzun, eta Usurbil.

Laranjaz margotuta ageri dira Andoain, Azpeitia, Donostia, Eibar, Hernani, Hondarribia, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Ordizia, Urnieta, Villabona, Zarautz eta Zumaia. Gaurtik baita Elgoibar ere, egoera okertu eta horitik laranjara pasa baita.

Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Bergara,  Errenteria, Hernani, Oñati, Orio, Tolosa, Urretxu eta Zumarraga horian jarraitzen dute.

Ez dago udalerririk eremu berdean.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa