Politika -

Madrilgo hauteskundeak

Tentsio handiko kanpaina bukatu da Madrilen

Alderdi politikoek hauteskunde kanpainako azken ekitaldiak egin dituzte igande honetan, maiatzaren 2an, Madrilgo Erkidegoaren Egunean. Hautagaiek botoa eskatu dute azken aldiz hainbat mitinetan.

Isabel Diaz Ayuso Alderdi Popularreko hautagaia. Argazkia: EFE
Isabel Diaz Ayuso Alderdi Popularreko hautagaia. Argazkia: EFE
Madrilgo Erkidegoko Eguneko zezenketarekin kanpaina egitea leporatu diote Ayusori

1:23

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi politikoek hauteskunde kanpainako ekitaldiak egin dituzte gaur, Madrilgo Erkidegoaren Egunez. Hautagaiek botoa eskatu dute azken aldiz hainbat mitinetan. Politikariei egindako mehatxuek tentsio handiko kanpaina markatu dute.

Isabel Diaz Ayuso PPko hautagaia hautesleei zuzendu zaie, "gobernu askea" lortzeko "azken esfortzua" eskatzeko. Ayusoren hitzetan, "Madrilek onena merezi du", eta botoa ematera joateko eskatu die, "gizonak izan dezakeen onena babesteko: askatasuna".

Angel Gabilondo PSOEko hautagaiak Vallecasen itxi du kanpaina, "askatasuna, anaitasuna eta berdintasuna" aldarrikatuz gizartea eraldatzeko. Gainera, botoa ematera jaoteko eskatu die herritarrei; izan ere, "botoa ematera joaten ez bagara, bertan jarraituko dute".

Monica Garcia Mas Paiseko ordezkariak zaintzan jarri du fokua azken mezuan, "garaipena" baino gehiago madrildarrak zaindu nahi dituela esanez. Beraiek gobernaten badute, "bizitza kalkulu politikoen aurretik jarriko dugu", gaineratu du.

"Dotorezia" izan da Edmundo Bal Ciudadanoseko hautagaiak nabarmendu duen azken indargunea. Hala, kanpaina honetan bere alderdiak "manera onak, dotorezia, tolerantzia eta zuzentasuna" erakutsi dituela nabarmendu du.

Bestalde, Pablo Iglesiasek Vicalvaro auzoan itxi du hauteskunde kanpaina, eskuineko alderdien jarrera salatuz. "Eskuinak boterea galdu duela ikusi du eta bere benetako aurpegia erakusten ari da", esan du Unidas Podemoseko ordezkariak. PPren jarrera kritikatu du gogorren, faxismoa "hutsaltzea" egotzita.

Azkenik, Vox ultraeskuineko alderdiak "zentzuzko Espainia ausarta" babesteko deia egin du, eta Pablo Iglesias "bere etxera bidaltzeko" eskatu die Rocio Monasteriok bere botoemaileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PP Espainia Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Madril Hauteskundeak Vox