Politika -

EH Bilduren bigarren biltzarra

Otegik "herri honentzako erabateko burujabetza" eskatu du, "Ebrotik Adurrera"

"Baikortasuna, bizipoza eta konfiantza" sortzen duen "ezkerreko alternatiba" bat zuzendu nahi du koalizioak, Urkulluren Gobernuaren "eredu gris, agortu eta tristearen" aurrean.

EH Bilduren bigarren biltzarra Barakaldoko (Bizkaia) BECen. Argazkia: EFE
EH Bilduren bigarren biltzarra Barakaldoko (Bizkaia) BECen.
EH Bilduren bigarren biltzarra Barakaldoko (Bizkaia) BECen. Argazkia: EFE

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak "ezkerraren batasuna ezinbesteko" ikusten du, eta "herri honentzako erabateko burujabetza" eskatu du, "Ebrotik Adurrera". "Baikortasuna, bizipoza eta konfiantza" sortzen duen "ezkerreko alternatiba" bat zuzendu nahi du koalizioak, Iñigo Urkulluren Eusko Jaurlaritzak ordezkatzen duen "eredu gris, agortu eta tristearen" aurrean.

Koalizioak bigarren biltzarra egin du Barakaldoko BECen. Otegi berriro izendatu dute koordinatzaile nagusi, % 88,49ko babesarekin. Arnaldo Otegik 10 urteko ibilbidearen balantzea egin du: "Euskal Herria Bilduk ezkerreko sentsibilitate ezberdinak biltzeko esparrua osatu du".

Koordinatzaile nagusiaren ahotan, totalitarismoaren aurrerakadari eta askatasunen murrizketari aurre egiteko "ezkerraren batasuna posible da", "jendearen ongizatea bermatzeko" eta eskubideak errespetatzeko.

EH Bildu, 10 urte alternatiba izateko bidea jorratzen
EH Bildu, 10 urte alternatiba izateko bidea jorratzen
EH Bildu, 10 urte alternatiba izateko bidea jorratzen

2:03

Otegiren esanetan, pandemiak begi-bistan utzi du "oinarrizko eskubide eta beharrizanekin espekulatzerik ez dagoela: osasuna, hezkuntza, zaintza eta ingurumena". Horiek bermatzeko eginbeharra betetzea exijitu behar zaie administrazio publikoei, erantsi duenez.

"Totalitarismoa klase ertainak proletarizatzeko beldurraren gainean eraikitzen da"

"Totalitarismoa klase ertainak proletarizatzeko beldurraren gainean eraikitzen da" eta "orain kontserbadoreek eta erreakzionarioek euren iraultza egin nahi dute askatasunaren izenean", gogoeta egin du.

"Autoritarismoa askatasunaren defendatzaile mozorrotu da orain", baina eskatzen duten askatasun hori "diruarekin erosten da, ez da askatasuna, pribilegioa baizik", ohartarazi du. Horren aurrean, "langileriak borrokatu zuen askatasuna", aldarrikatu du.

"Ultraeskuinak askatasun kontzeptua bereganatzea ezin dugu onartu" eta "ezkerrak bere kontakizuna berreskuratu behar du", azpimarratu du.

Azkenik, Kolonbiako indarkeria gogora ekarri du Otegik hitzaldian. "FARC gerrillaren buruzagiak hiltzeari utzi eta bake akordioak bete", eskatu du.

"Autoritarismoa askatasunaren defendatzaile mozorrotu da orain"

EH Bilduko biltzarrean, Arnaldo Otegi proposatu zuen zuzendaritzak, ezker abertzalearen gehiengo argi batekin. Aurkako % 6,65 boto jaso ditu hautagaitzak, eta 5 4,86 boto zuriak izan dira.

Otegirekin batera, Garikoitz Mujika (zuzendari nagusia), Pello Otxandiano (Programa zuzendaria) eta Larraitz Ugarte (Komunikazioa), Sonia Jacinto (Antolakuntza), Gorka Elejabarrieta (Nazioarteko Harremanak eta Politika), Ainhoa Beola (Erakunde Politika) eta Onintze Oleagak (Udal Politika) osatzen dute EH Bilduren Mahai Politiko berria.

Alderdi fundatzaile bakoitzak ere ordezkari bana du: Sortu, Eusko Alkartasuna eta Alternatiba.

Arnaldo Otegi EH Bilduren bigarren biltzarrean, Barakaldoko BECen. Argazkia: EFE

Arnaldo Otegi EH Bilduren bigarren biltzarrean, Barakaldoko BECen. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika Sortu Alderdi politikoak EH Bildu EA Eguneko albisteak Albisteak