EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

14:51

EAE-ko Hauteskundeak 2020

U12

Bilera politikoak komunikabideen aurrean, gogoeta-egunean

Agentziak | Erredakzioa

Hautagai guztiek goizaren zati bat aprobetxatu dute kazetariekin hitzordu berri bat egiteko. Horretarako, ekitaldi politikoak edo kolaboratzaileekin batzarrak egin dituzte.

1:32
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Lehendakarigai gehienek lantaldeekin eta kolaboratzaileekin batzar politikoak egin dituzte larunbat honetan. Hitzorduetara prentsa grafikoa gonbidatu dute hausnarketa-egunean.

Mendira joateko, familiarekin jateko edo beste jarduera klasiko batzuk egiteko baliatzen dute politikariek gogoeta-eguna: kanpainan alde batera utzitako liburua irakurtzeko, zinemara joateko, musika entzuteko edo arratsaldean adiskideekin egoteko, guztia komunikabideen begiradatik urrun.

Orain jarduera horietako batzuk mantentzen dituzte, baina hautagai guztiek goizaren zati bat aprobetxatu dute kazetariekin hitzordu berri bat egiteko. Horretarako, ekitaldi politikoak edo kolaboratzaileekin batzarrak egin dituzte.

Iñigo Urkullu lehendakarigai jeltzalea Ajuria Enetik Arabako EAJren egoitzara oinez joan da, kanpainako arduradun eta boluntarioekin biltzeko, egindako lanagatik eskerrak emateko.

Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaiak paseo bat eman eta kafe bat hartu du Jasone Agirre Bizkaiko zerrendaburuarekin batera Durangon (Bizkaia). Iriartek familiarekin pasako du eguna ondoren.

Koalizioak jakitera eman duenez, bi hautagaiek goiza elkartzeko aprobetxatu dute, eta “kanpainan zehar gertatutakoak elkarri kontatzeko”.

“Goierrin gertatzen ari denarekin eta COVID agerraldiarekin kezkaturik gaude. Kanpaina guztia izandakoaz gain, horrek ere egun berezia izatea egin du. Horregatik, euren burua asko zaintzeko eskatu nahi diegu herritarrei. Une oro laguntzeko prest gaude”, adierazi du Iriartek.

Bestalde, Miren Gorrotxategi hautagaiak eta Elkarrekin Podemos-Iuko kanpaina taldeak osteratxoa egin dute mendian, Urkiolan, Durangotik ez oso urrun.

Idoia Mendia sozialistak ekitaldi politiko batean parte hartu du eguerdian, Bilbon; izan ere, Harrobi plazan lehen elkarte sozialista sortu zuten duela 134 urte.

Plazan, alderdikideek, besteak beste, Patxi Lopez lehendakari eta diputatuak, Alfonso Gil Bilboko alkateordeak, Ekain Rico batzarkideak eta Begoña Gil PSE-EEko Politika Instituzional idazkariak lore eskaintza egin dute, 1886ko uztailaren 11 historikoa gogora ekartzen duen plakan.

Carlos Iturgaiz PP+Ciudadanos koalizioaren lehendakarigaia bere alderdiaren Getxoko egoitzara hurbildu da goizean, alderdikideekin biltzeko.

Horrela, Iturgaizek gogoeta-eguna atseden hartzeko eta senideekin egoteko aprobetxatu du, baita azken asteetan koalizioaren ikuskatzaileek eta eskudunek egindako lana eskertzeko ere. “PPren Getxoko egoitzan egin dut, karpetekin lanean ari ziren dagoeneko”, adierazi du lehendakarigaiak.

Azkenik, Joserra Becerra Equo Berdeakeko hautagaia Erriberako merkatura eta Zazpikaleetara hurbildu da hausnarketa-egunean, asteko erosketak egiteko, eta ondoren familiarekin igaroko du eguna.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena