Hauteskunde Orokorrak -

Kanpainaren 11. eguna

PP: 'Ortuzarrek eta Otegik ministro izan nahi dute, independentzia lortzeko'

Energia enpresa publiko bat sortzea nahi du EPk. Estrategia energetikoa industrialera lotu nahi du EAJk. Sanchezek 'bermeak' eskaintzen dituela uste du PSEk. 'Zubiak eraikitzen' dituela dio EH Bilduk.

PPren ekitaldia Donostian / Argazkia: EFE.
PPren ekitaldia Donostian.
PPren ekitaldia Donostian / Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juantxo Lopez de Uralde Equoko liderrak eta Kongresurako Elkarrekin Podemosen Arabako zerrendaburuak Lurraren Egunean defendatu duenez, klima aldaketaren ondorioak "arintzeko aurrekaririk gabeko" neurriak hartu behar dira. Neurriok Horizonte Berdea Planen bildu ditu koalizioak, eta horien baitan dago energia enpresa publiko baten sorrera.

Azaldu duenez, "munduko toki askotan planetari omenaldia egiten zaion egun honetan, Lurra gure etxetzat eta amatzat aitortzen den egun honetan", Elkarrekin Podemosek ehun urteko mahasti bat aukeratu du hauteskunde ekitaldia egiteko, Lapuebla de Labarcan (Araba).

Arrasaten (Gipuzkoa) egindako ekitaldian, Rafael Sainz de Rozas Kongresurako Gipuzkoako zerrendako bigarrenak Madrilen edozein gobernurekin "salerosten" dutenak kritikatu ditu, "inbertsio baten edo 'hau nirea da' esanez eskatzen dutena ematearen truke".

Klima aldaketaren eraginaz ohartarazi du Elkarrekin Podemosek lurraren egunean
Klima aldaketaren eraginaz ohartarazi du Elkarrekin Podemosek lurraren egunean
Klima aldaketaren eraginaz ohartarazi du Elkarrekin Podemosek lurraren egunean

1:09

Mikel Legarda Kongresurako EAJren Arabako hautagaiak automobilgintza sektorean "pixkanakako aldaketa bat" bultzatzea defendatu du, "estrategia energetikoa industrialarekin lotzeko". Esan duenez, emisioak gutxitzeko bidea "lurralde bakoitzeko errealitate ekonomiko eta industrialak" kontuan izatea da. "Euskadin eta Araban, automobilgintzaren garrantzia erabakigarria da. Alarma soziala besterik sortzen ez duten zunda-baloietatik ihes egin behar duen trantsizio ordenatua eta zuhurra bultzatzen dugu", esan du, Gasteizeko Michelinen instalazioetan egindako ekitaldi batean.

Almudena Otaola Senaturako hautagaiak, bestalde, azken aurrekontuen negoziaketetan lortutako akordioa nabamendu du, Euskadiko eta Arabako industriaren lehiakortasunerako "onuragarria den akordioa".

Aitor Esteban Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua Benidormen (Alacant) egindako ekitaldiko protagonista izan da. Bere alderdiak, hauteskundeen ondorengo hitzarmenak egitean "autogobernua eta eskubide sozialen defentsa lehenetsiko dituela" adierazi du. 

Automozio sektorerako trantsizio ordenatua proposatu du EAJk
Automozio sektorerako trantsizio ordenatua proposatu du EAJk
Automozio sektorerako trantsizio ordenatua proposatu du EAJk

1:02

Isabel Celaa Hezkuntza eta Lanbide Heziketa ministroak eta Kongresurako PSE-EEren Arabako zerrendaburuak Pedro Sanchezen gobernuak "herrialdea Ongizate Estatuaren blindajera, susperraldi sozialera eta erregenerazio demokratikora bideratu duela" defendatu du. Esan duenez, "kontuak bat datoz", PSOE "gizarte politika hobea emaitza duen politika fiskal" baten alde dagoelako. Politika horren arabera, herritar bakoitzak "bere ahalmenaren arabera" eman behar du, eta "bere beharren arabera" jaso.

Laudion (Araba) egindako ekitaldi batean, Sanchezen gobernuak herritarrei "bermeak" eskaintzen dizkiela esan du Celaak, "bere lan egiteko modua erakutsi duelako, politika berriz duin eginez, erregenerazio demokratikoaren eta susperraldi sozialaren bitartez".

Donostian egindako ekitaldian, Odon Elorza Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak esan du apirilaren 28an "inor ezin dela etxean geratu, etorkizuna ala atzera egitea jokoan daudelako". "Pandemia ultrak Casado eta Rivera infektatu dituela" gaineratu du. 

Gutxieneko soldata 1.128 eurora arte igotzen jarraituko dutela esan du Celaak
Gutxieneko soldata 1.128 eurora arte igotzen jarraituko dutela esan du Celaak
Gutxieneko soldata 1.128 eurora arte igotzen jarraituko dutela esan du Celaak

0:57

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan duenez, "zubiak eraikitzen, nahiak bateratzen eta indarrak batzen" dituen ezker baten parte da koalizioa, "kentzeko eta zatitzeko taula besterik erabiltzen ez duten beste ezkerren" aurrean. "Beren buruak gobernatzeko gai ez direnean, beste ezer gobernatzeko nahia izateko zailtasunak dituzten ezkerrak", esan du.

Portugaleten, Bizkaia Zubiaren aurrean egindako ekitaldian, Otegik larunbatean Aberri Egunean Iruñean "milaka eta milaka pertsona" bildu zituen manifestazioa gogoratu du, eta ohartarazi du horrek erakusten duela "eraikitzen ari garen olatu feminista, independentista, aurrerakoia eta errepublikanoa gorpuzten doala".

"Zubi are handiagoa eraiki dugu Katalunia, Galizia, Kanariak, Asturias eta Aragoiko ezkerreko subiranistekin, Espainiar estatuan ematen ari den inboluzio antidemokratikoari aurre egiteko", salatu du.

Zubiak eraikitzen dituen ezkerra dela aldarrikatu du EH Bilduk
 Zubiak eraikitzen dituen ezkerra dela aldarrikatu du EH Bilduk
Zubiak eraikitzen dituen ezkerra dela aldarrikatu du EH Bilduk

0:51

Euskadiko PPko presidente Alfonso Alonsoren arabera, PSOEk kanpaina honetan "gardentasunik gabe jokatu du, itxurak egiten, Bildurekin itaundu duela ezkutatzen", baina hauteskunde eztabaidetan "benetako" Pedro Sanchez sozialista agertuko da, eta jendeak dagoena ikusiko du.

Donostian egindako hauteskunde gosarian, Iñigo Arcauz Kongresurako PPren Gipuzkoako zerrendaburuarekin batera, Alonsok esan du Sanchezek hauteskundeak apirilaren 28an deitu zituela "bere burua prozesioen atzean ezkutatu nahi zuelako aste betean zehar, eta eztabaida eta agerpen publikoak murriztu nahi zituelako". Hala ere, "zulotik aterako dugu, eta gaur eta bihar telebistan aurpegia eman beharko du, eztabaidak garrantzitsuak baitira hauteskundeetara begira kartak ikusteko" adierazi du. 

Getxon (Bizkaia) egindako ekitaldi batean, Raquel Gonzalez Bizkaiko PPko presidenteak eta Senaturako hautagaiak Andoni Ortuzarrek (EAJ) eta Arnaldo Otegik (EH Bildu) "Sanchezen sailik gabeko ministro izan nahi dutela" esan du, "Euskal Herriaren independentzia lortzeko".

Foruen aldeko defentsa egin du Iñigo Arcauz Kongresurako PPren zerrendaburuak
Foruen aldeko defentsa egin du Iñigo Arcauz Kongresurako PPren zerrendaburuak
Foruen aldeko defentsa egin du Iñigo Arcauz Kongresurako PPren zerrendaburuak

0:56
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSOE PP Europako hauteskundeak Hauteskunde orokorrak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Hauteskunde Orokorrak Emaitzak