Itxi

2021/08/03

17:56

Gizartea

Erasoa

Zornotzako jipoiarekin ustez zerikusia duten 18 urteko gazte bat eta beste adingabe bat atxilotu dituzte

Eriz Lotina | EITB Media

Guztira, hamabi pertsona atxilotu dituzte dagoeneko, horietako sei adingabeak. Ikerketak irekita jarraitzen du.

  • Ertzaintzaren auto bat. Irudia: EiTB Media

    Ertzaintzaren auto bat. Irudia: EiTB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zornotzan (Bizkaia) izandako jipoiarekin erlazionatutako beste bi lagun atxilotu dituzte astearte honetan: bata Bilbon atxilotu dute, eta 18 urteko gazte bat da; bestea, adingabe bat, Barakaldon atxilotu dute. Guztira, hamabi pertsona atxilotu dituzte dagoeneko, horietako sei adingabeak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Ikerketak irekita jarraitzen du.

Barakaldon atxilotutako adingabea Fiskaltzaren esku jarri dute; asteazkenean ere egoera horretan bertan izango da.

Igandean, Guardia Zibilak 18 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Medina de Pomarren (Burgos), uztailaren 25ean Zornotzan mutil bati egindako eraso basatian parte hartu izana egotzita. Ertzaintzaren esku utzi zuten astelehen arratsalderako, eta Durangoko epaitegira eraman zuten. Epaileak Basauriko espetxera bidali zuen.

Azaldu dutenaren arabera, espetxeratua Koala Anaiak talde oldarkorraren kideetako bat da. Talde horrek jipoitu zuen Lemoako 23 urteko mutila, eta biktima oso larri dago ordutik Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo).

Aurretik, Ertaintzak beste 9 pertsona atxilotu ditu, 5 adin txikiko tartean. Adingabeak Fiskaltzaren esku utzi dituzte, eta adin nagusikoetako hiru kartzelan sartu dituzte, eta laugarrena aske utzi dute, astelehenero epaitegian agertzeko betebeharrarekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;