EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Urriak 21

Abian da kanpainarik estuena

Euskal alderdi guztiek hauteskunde kanpainari ekin diote gauerdian. Urriaren 21ean herritarren konfiantza bereganatzeko lehen mezuek krisia eta Euskadiren nortasun politikoa izan dute ardatz.

Urriaren 21eko hauteskunde kanpaina abian da gauerditik
Abian da hauteskunde kanpaina
Abian da hauteskunde-kanpaina

04:07

Iñigo Herce

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehen aldiz ETAren mehatxurik gabe, eta duela lau urte ez bezala euskal alderdi guztiak aurkezteko aukera dutela, gauerdian hasi da urriaren 21eko hauteskundeen kanpaina. Hauteskunde historikoak izango dira hurrengoak, lehen aldiz ETAren indarkeria ez baita tartean izango. Baina krisialdi ekonomikoaren larritasunak alderdi guztien estrategia, mezu eta diskurtsoak bereganatuko ditu. Gainera, Katalunian dagoen giro politikoak bete-betean ekarri ditu euskal politikara independentziaren eta Espainiar Estatuan Euskadik izan behar duen lekuari buruzko eztabaidak.

EAJk ekonomia hartu du bere kanpainaurreko  ardatz nagusi gisa, eta azken hamarkadetan euskal administrazioan egindako kudeaketaren balioa azpimarratu nahi izan du. Baina kanpainako lehen ekitaldi ofizialean Iñigo Urkullu lehendakarigaiak . Euskadirentzako estatus politiko berri baten beharra izan du ahotan. Bere ustez, Euskadi "Europako nazio" bilakatuko lukeen estatus politiko berri bat lortzea "lor daiteke". Jeltzalearen esanetan, halere, hori lortzeko bide bakarra "alderdi guztien arteko negoziazioa da", baita "euskaldunen erabaki aske eta demokratikoa".

Donostian egindako ekitaldian, Iñigo Urkulluk ziurtatu du Euskadik "une erabakigarria" bizi duela. Jokoan, "krisialditik ateratzea, bertan jausi direnei laguntzea eta zerbitzu publikoak mantentzea" dago, Urkulluren aburuz. "Euskadiren hurrengo 30 urteak ditugu jokoan", gaineratu du.

Euskadiko Alderdi Sozialistak ezkerreko profila sakondu nahi du, baita Lakuan agintean izan den Legegintzaldia ere. Patxi Lopez lehendakarigaiak Gasteizen egindako ekitaldian adierazi du hurrengo hauteskundeetan hiritarrek "iraganeko haserrealdira" itzuli edo "murrizketen politikan" sartzea dutela jokoan. Lopezek bere agintaldiko bi lorpen nagusiak nabarmendu ditu: ETA-ren indarkeriaren amaiera, batetik, eta lehen aldiz gobernu sozialista bat osatu izana, bestetik. Bi lorpen horiei esker, Euskadi "beste herri bat da jada".

"Proiektu independentistak, edo Euskadi guztion artean eraikitzea. Horixe dago jokoan", esan du Lopezek.

PPk Bilbon jarri du abian kanpaina, Antonio Basagoiti buru izan duen ekitaldian. Independentziaren aurkako hesi gisa aurkeztu nahi dute popularrek boto-emaileen aurrean. Horregatik, Basagoitik argi utzi nahi izan du urriaren 21eko bozketetan "bi boto-paper bakarrik daudela : EAJk ordezkatzen duen independentziarena, edo Espainiaren barruko lasaitasunarena, hau da, PPrena ". Basagoitiren ustez, hurrengo hauteskundeak  "erabakigarriak " izango dira. Horregatik, hautesleria mobilizatzera deitu du: "Zu gabe, eurek irabaziko dute" zioen kartela erakutsi dute kanpaina hasierako ekitaldian.

Lehen aldiz aurkeztuko den Euskal Herria Bildu koalizioa lau alderdik osatzen dute (Eusko Alkartasunak, Aralarrek, Alternatibak, eta ezker abertzale historikoak), baina inkestek bigarren indarra izateko aukera duela diote. Gasteizen egindako kanpaina hasierako ekitaldi nagusian, Laura Mintegi hautagaiak esan du "Euskal Herria Europan estatu librea" bat izateko helburua dutela. Hala, EH Bilduren proiektu politikoa "independentzia eta justizia sozialean oinarritutako gizartea" lortzea da, Mintegiren esanetan.

Ezker Batua-Berdeak alderdia duela lau urte Legebiltzarrean eserleku bat lortu zuen Ezker Batua beraren oinordekoa da. Raquel Modubar lehendakarigaiak Bilbon eman dio hasiera kanpainari, eta bertan esan du "EAJ, PSOE edo PP alderdiei botoa ematea merkatuak, bankuak, finean, lapurretan ari direnak" babestea dela.

Union, Progreso y Democraciak ustekabea eman zuen 2009ko hauteskundeetan, ezker abertzalerik gabeko Legebiltzarrean eserlekua lortu baitzuen. Orduko lorpena errepikatzeko, muturreko diskurtsua egin ohi du Gorka Maneiro hautagaiak, hizkuntza politikaren alorrean edota Kontzertu Ekonomikoa ezabatzeko beharra azpimarratzerakoan, besteak beste. PP edota PSE-EErekin gogaituta daudenen botoak eskuratzeko asmoz, Gasteizen egindako ekitaldian Maneirok adierazi du UPyD dela "alderdi nazional bakarra", eta Euskadi "Espainian etorkizuna" duela aldarrikatu du.

Ezker Anitza-IU, Ezker Batutik banatutako alderdiak, Mikel Arana izango du aurpegi ezagunena hauteskundeetarako lehian. Bilbon egindako agerraldian, Aranak bere hitza eman du "eskuinarekin –EAJ eta Alderdi Popularrarekin-- itunik ez duela egingo    testuingurua eta egoera edozein dela ere".

Equo-Berdeak Euskal Ekolojistak alderdia lehen aldiz aurkeztuko da euskal hauteskundeetara. Bere ildo politikoari eutsiz, animalien eskubideak defendatuko dituela aldarrikatu du kanpaina hasieran, piztiek inolako torturarik jasan ez dezaten. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea