AEBko hauteskundeak 2020: Azaroak 3, legegintzarako hauteskundeak AEBn | EITB Hauteskundeak AEB

Muturreko tenperatura baxuak direla-eta, Kapitolioaren barruan hartu du kargua bigarrenez Donald Trump presidenteak. Botere eskualdaketa lasaia eta protokolarioa izan da, eta bere lehen diskurtsoan, esan du gaur Estatu Batuen urrezkoa aroa hasi dela.
Gonbidatuen artean ikusi ditugu Elon Musk, Sundar Pichaik (Alphabet), Mark Zuckerberg (Meta), Barron Donald Trumpen seme gazteena, ea Italiako eta Argentinako presidente eta Txinako presidenteordea. Inbestidura ekitaldia "show" bihurtu du Trumpek.
Gaur, hilak 20, Washingtonen espero daitezkeenaz mintzatu zaigu Mikel Reparaz EITB Mediako nazioarteko burua. Hotz bolada dute AEBko hiriburuan, eta, hala, ekitaldi asko eraikin barruan egingo dituzte.
Donald Trump AEBko presidente hautatuaren gobernuak agiririk gabeko migratzaileak atxilotzeko zentro handi gisa erabiliko luke esparru hori, deportazio masiboak egiteko planarekin aurrera eginez.
Floridako fiskal ohia izendatu du Donald Trumpek Estatu Batuetako Fiskaltza Nagusia zuzentzeko. Matt Gaetzek uko egin ostean dator erabaki berria, Gaetzek adin txikiko batekin ustez izandako sexu harremanak direla eta.
Joe Biden AEBko presidentea Donald Trumpekin bildu da Etxe Zurian, eta azaroaren 5eko hauteskundeetan lortutako garaipenagatik zorionduz hasi du bilera.
Joe Biden AEBko presidenteak onartu du demokratek hauteskundeetan "borroka" galdu zutela asteartean, Donald Trump buru duten errepublikanoen aurrean, eta eskualdatze "ordenatua" agindu dio, datorren urtarrilaren 20an agintea ezustekorik gabe hartu ahal izateko.
Presidente hautetsiak immigrazioaren, ekonomiaren, gatazka internazionalen eta abortuaren inguruan zer egingo duen azaldu du, besteak beste.
Imanol Pradales lehendakariaren esanetan, Donald Trumpen garaipenak mundu mailako ordena berria ekarriko du, eta egoera horren aurrean "demokrazia eta Europako proiektua indartu behar" direla azpimarratu du.
EAEko PPren presidentearen ustez, AEBko presidente hautetsiak iragarri dituen muga-zergek kalte egingo diote Euskadiri, baita esku-hartzearen kontra duen jarrera eta migrazioaren aurka duen politika ere.
"Hauteskunde hauen emaitzak onartu" behar dituztela ziurtatu du Harrisek, "printzipio demokratikoa delako hauteskundeak galtzen ditugunean, porrota onartzea". Aldi berean, "boterearen eskualdatzea baketsua izan dadin" lan egingo duela azpimarratu du.
© EITB - 2026 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.




