2025/26 EA Sports Liga

1 / 30 Hurrengoa
Real Madrilek erraz irabazi du San Mamesen, Athletic ahul baten aurrean (0-3)

Real Madrilek erraz irabazi du San Mamesen, Athletic ahul baten aurrean (0-3)

Talde zuri-gorriak borondatea jarri du, baina Xabi Alonsok zuzentzen duen taldea jaun eta jabe izan da neurketa osoan zehar.
Nahuel Tenagliak Alavesen jarraituko du datozen hiru denboraldietan

Nahuel Tenagliak Alavesen jarraituko du datozen hiru denboraldietan

Tenaglia jokalari argentinarrak 130 norgehiagoka jokatu ditu, 2022ko otsailean Gasteizera iritsi zenez gero.
Valverde: ''Aste polita da, gozatzeko eta lehiatzeko''

Valverde: ''Aste polita da, gozatzeko eta lehiatzeko''

Entrenatzaile zuri-gorriak Iñaki Williamsen eta Robert Navarroren bajak baieztatu ditu. Biak "Gabonak baino lehen" berriro jokatzea espero du Valverdek. Gainera, Mikel Vesgaren egoera fisikoari buruz "zalantzaren bat" duela esan du.

Osasuna-Athletic urtarrilaren 3an jokatuko da Sadarren

Osasuna-Athletic urtarrilaren 3an jokatuko da Sadarren

LaLigak ofizialki baieztatu du partiduaren ordutegia, urtarrilaren 3an, 16:15ean.
Realak porrota jaso du Vila-realen aurka neurketako azken minutuan (2-3)

Realak porrota jaso du Vila-realen aurka neurketako azken minutuan (2-3)

Bukaera estu baino estuagoan, 0-2ko markagailua irauli ondoren, talde txuri-urdinak urpekari horiaren aurka galdu egin du 95. minutuan.
Levante menderatuta, Athleticek garaipena lortu du etxetik kanpo hiru hilabete geroago (0-2)

Levante menderatuta, Athleticek garaipena lortu du etxetik kanpo hiru hilabete geroago (0-2)

Talde zuri-gorria bikain aritu da lehen zatian, eta garaipena bideratuta utzi du Robert Navarrok eta Nico Williamsek sartutako golei esker.
Alavesek porrot egin du Bartzelonan, irabazten hasi bada ere (3-1)

Alavesek porrot egin du Bartzelonan, irabazten hasi bada ere (3-1)

Pablo Ibañezek lehen minutua bete baino lehen sartu du gola Alavesentzat. Alabaina, Hansi Flicken taldeak emaitza irauli du, Lamine Yamalek eta Dani Olmok sartutako golei esker.
Osasunak puntu bat berreskuratu du Mallorcan neurketaren amaieran (2-2)

Osasunak puntu bat berreskuratu du Mallorcan neurketaren amaieran (2-2)

Boyomok 92. minutuan egindako golari esker puntu bat urratu dute gorritxoek Mallorcan (2-2), eta aldapan gora jarrai zaion partida bati buelta emateko gaitasuna izan du Alessio Lisciren taldeak, etxekoek bi goleko aldea izan baitute bigarren zatiaren hasieran.
Valverde: ''Puntuak lortzeko nolabaiteko presioa dugu''

Valverde: ''Puntuak lortzeko nolabaiteko presioa dugu''

Athleticeko entrenatzaileak Levanteren aurka jokatuko duten EA Ligako 14. jardunaldiko partidaz hitz egin du.

Lisci: ''Partida garrantzitsua da, eta dena eman behar dugu zelaian''

Lisci: ''Partida garrantzitsua da, eta dena eman behar dugu zelaian''

Osasunak Jagoba Arrasateren Mallorca izango du aurkari larunbatean. Alessio Liscik adierazi du taldeak ahaztu egin behar dituela sailkapena eta etxetik kanpoko bolada txarra, neurketari behar bezala heltzeko.   

Sergio Francisco: ''Elkarren aurka jokatu dugun partida bakoitzean puntuak borrokatzeko gai izan gara''

Sergio Francisco: ''Elkarren aurka jokatu dugun partida bakoitzean puntuak borrokatzeko gai izan gara''

Realeko entrenatzaileak igandean Vila-realen aurka EA Sports Ligako 14. jardunaldian jokatuko duten partidaz hitz egin du.

Mikel Oyarzabalek giharretako lesioa du ezker hankako iskiotibialetan

Mikel Oyarzabalek giharretako lesioa du ezker hankako iskiotibialetan

Realak jakinarazi duenez, Mikel Oyarzabalek hilabete inguruko baja izango du ezker hankako iskiotibialetan duen lesioagatik.
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak

2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak

EA Sports Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Moncayola: ''Ez dakit zer gertatzen den bigarren zatietan, baina gauzak aldatu behar ditugu''

Moncayola: ''Ez dakit zer gertatzen den bigarren zatietan, baina gauzak aldatu behar ditugu''

Osasunako jokalariak Realaren aurka jasandako porrotaz (1-3) hitz egin du, EA Sports Ligako 13. jardunaldiko derbian.

Gorrotxategi: ''Buruan geneukan kanpoan hiru puntuak lortzea''

Gorrotxategi: ''Buruan geneukan kanpoan hiru puntuak lortzea''

Realeko jokalariak Osasunaren aurka lortutako garaipenaz (1-3) hitz egin du, EA Sports Ligako 13. jardunaldiko derbian.

Realak derbia irauli du Osasuna mendean hartzeko (1-3)

Realak derbia irauli du Osasuna mendean hartzeko (1-3)

Realak bost partida daramatza galdu gabe, eta Osasunak, berriz, beste horrenbeste irabazi gabe, eta sailkapeneko beheko postuetan jarraitzen du.
Ruiz de Galarreta: ''4 eta 0eko markagailua gogorra da, baina altxatu behar gara''

Ruiz de Galarreta: ''4 eta 0eko markagailua gogorra da, baina altxatu behar gara''

Athleticek 4-0eko emaitzarekin galdu du Bartzelonaren aurka, Spotify Camp Nou estadio berrituan. Valverderen taldeak 35 minutu baino gehiago jokatu ditu jokalari bat gutxiagorekin, Oihan Sancet kaleratu baitute.

Athleticek ez du zapuztu Barçaren itzulera Spotify Camp Noura (4-0)

Athleticek ez du zapuztu Barçaren itzulera Spotify Camp Noura (4-0)

Hansi Flicken taldea nagusi izan da, eta Athleticek ez du esperotako maila eman. Lewandowski, Fermin eta Ferran Torres (2) izan dira golegileak. Bigarren zatian, epaileak Oihan Sancet kanporatu du, Fermini falta gogorra egin eta gero.
Pacheco: ''Kosta egin zaigu aukerak egitea, eta penaltiak partida erabaki du''

Pacheco: ''Kosta egin zaigu aukerak egitea, eta penaltiak partida erabaki du''

Alaveseko jokalaria Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 13. jardunaldiko partidan Celtaren aurka jasotako porrotaz (0-1) aritu da.

Alavesek porrota jaso du Celtaren aurka etxean (0-1)

Alavesek porrota jaso du Celtaren aurka etxean (0-1)

Chacho Coudeten taldearen bigarren porrota izan da Mendizorrotzan. Iago Aspas Vigoko kapitainak sartu du partidako gol bakarra, penaltiz.
Jendetza bildu da Iruñean Osasuna-Reala derbiaz gozatzeko

Jendetza bildu da Iruñean Osasuna-Reala derbiaz gozatzeko

Osasunak eta Realak derbia jokatuko dute Sadarren, EA Sports Ligako 13. jardunaldian. Goizetik bildu dira zaleak Iruñean, partidaren aurreko giroaz gozatzeko.

Sergio Francisco: ''Etxetik kanpoko bolada txarra eteteko aukera moduan ikusten dut Sadarreko partida''

Sergio Francisco: ''Etxetik kanpoko bolada txarra eteteko aukera moduan ikusten dut Sadarreko partida''

Realak Osasunaren aurka jokatuko du larunbat honetan. Igor Zubeldia eta Yangel Herrera, besteak beste, baja izango dira. Sergio Francisco entrenatzailearentzat lehen derbia izango da Sadarren, eta gogotsu agertu da. 

Coudet, taldearen egoeraz: ''Sentsazioa puntu-kopurua baino hobea da''

Coudet, taldearen egoeraz: ''Sentsazioa puntu-kopurua baino hobea da''

Alavesek Celtaren bisita jasoko du asteburu honetan Mendizorrotzan, Chacho Coudeten taldea izandakoa. Prentsaurrekoan, talde galiziarrari dion maitasunaz hitz egin du, babazorroen egoera aztertzeaz gain. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz). 

EA Sports Ligako 17. jardunaldiko Osasuna-Alaves derbia abenduaren 20an jokatuko da, 18:30ean

EA Sports Ligako 17. jardunaldiko Osasuna-Alaves derbia abenduaren 20an jokatuko da, 18:30ean

Bestalde, Realak Levanteri egingo dio bisita larunbatean ere, abenduaren 20an, baina norgehiagoka 16:15ean hasiko da. Bestalde, Athleticek Espanyol hartuko du San Mamesen abenduaren 22an, astelehenean, 21:00etan.
Lekue, Barçaren kontrako partidaz: ''Partidaren plana amaierara arte bete behar dugu''

Lekue, Barçaren kontrako partidaz: ''Partidaren plana amaierara arte bete behar dugu''

Iñigo Lekue Athleticeko jokalariak prentsaurrean hitz egin du asteburuan Bartzelonaren aurka jokatuko duten ligako partidaz. Nola sentitzen den ere kontatu du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).

Denis Suarez: ''Partida berezia da Celtako harrobian hazi nintzelako, baina guk irabazi behar dugu''

Denis Suarez: ''Partida berezia da Celtako harrobian hazi nintzelako, baina guk irabazi behar dugu''

Alavesek Celta hartuko du larunbat honetan Mendizorrotzan. Talde babazorroko erdilari galiziarrak "gogo handiz" egingo dio aurre neurketari, eta norgehiagoka "oso garrantzitsutzat" jo du.

Athletic protagonista izango da Spotify Camp Nou Bartzelonaren zelai berriaren estreinako partidan

Athletic protagonista izango da Spotify Camp Nou Bartzelonaren zelai berriaren estreinako partidan

Ligako norgehiagoka 45.401 ikusleko edukiera partzialarekin jokatuko da. Zelai birmoldatuko lehen proba azaroaren 7an egin zuten, gizonezkoen lehen taldearen entrenamendu saio batek 23.000 pertsona bildu zituenean.
Martin Herrera, Antonio Siveraz: ''Siverak konfiantza ikaragarria ematen dio taldeari''

Martin Herrera, Antonio Siveraz: ''Siverak konfiantza ikaragarria ematen dio taldeari''

Martin Herrera Alaveseko atezaina izan zen, 2001ean Liverpoolen aurkako UEFAko final historikoa jokatu zuen. Gaur egun, Gasteizen bizi da egungo taldeaz hitz egin du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).

Barcelona-Osasuna partida abenduaren 13an jokatuko da 18:30etan eta Alaves-R. Madril partida 14ean 21:00etan

Barcelona-Osasuna partida abenduaren 13an jokatuko da 18:30etan eta Alaves-R. Madril partida 14ean 21:00etan

EA Sports Ligako 16. Jardunaldia abenduaren 12an hasiko da Realaren eta Gironaren arteko partidarekin, eta abenduaren 15ean amaituko da Rayo Vallecano eta Betisen arteko partidarekin.
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 12. jardunaldiko golak eta laburpenak

2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 12. jardunaldiko golak eta laburpenak

EA Sports Ligako 12. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Galarreta: ''Ez gaude ohituta bolada txarretara, eta heltzen direnean gogorra izaten da''

Galarreta: ''Ez gaude ohituta bolada txarretara, eta heltzen direnean gogorra izaten da''

Iñigo Ruiz de Galarreta pozik agertu da Athleticek garaipena lortu duelako Oviedoren aurkako partidan, eta orain arteko bolada txarrari amaiera eman diolako talde zuri-gorriak.

Nico Williamsek amaiera eman dio Athleticen bolada txarrari (1-0)

Nico Williamsek amaiera eman dio Athleticen bolada txarrari (1-0)

Nico Williamsek sartutako gol ikusgarri bati esker irabazi du talde zuri-gorriak. VAReko epaileak baliorik gabe utzi du Colombattok Oviedorentzat egindako gola. Selton gazteak debuta egin du San Mamesen.
Osasuna jaitsiera postuetatik gertuago Sevillan galdu eta gero (1-0)

Osasuna jaitsiera postuetatik gertuago Sevillan galdu eta gero (1-0)

Ruben Vargasek penaltiz sartu du Sevillari garaipena eman dion gola, eta gorritxoak sailkapenean gero eta okerrago daude.
Alavesek porrota jaso du Gironaren aurka (1-0)

Alavesek porrota jaso du Gironaren aurka (1-0)

Lehen zatian, Michelen taldea izan da nagusi, eta 1-0ekoa egin du, Tsygankoven burukada batekin. Bigarren zatian, berriz, talde babazorroak berdinketa lortzeko abaguneak izan ditu, baina ez du saririk lortu.
Valverde: ''Oviedori irabazteko beharra daukagu, bolada txarrari amaiera emateko''

Valverde: ''Oviedori irabazteko beharra daukagu, bolada txarrari amaiera emateko''

Ligako azken bi partidak galdu ostean, Ernesto Valverdek onartu du Athleticek garaipena lehenbailehen lortzeko beharra daukala, bolada txarra eteteko, eta, ildo horretan, Oviedoren aurkako neurketa "inflexio-puntua" izango dela espero du.

Oyarzabal: ''Beste puntu bat, geldialdia, eta dinamika positibo honetan jarraitzen saiatuko gara''

Oyarzabal: ''Beste puntu bat, geldialdia, eta dinamika positibo honetan jarraitzen saiatuko gara''

Talde txuri-urdineko kapitainak 89. minutuan penaltiz sartutako golari esker, Realak puntu bat bereganatu du, azken unean, Elxi egindako bisitan.

Azken unean berdinketa lortu du Realak Elxeren aurka (1-1)

Azken unean berdinketa lortu du Realak Elxeren aurka (1-1)

Mikel Oyarzabalek 89. minutuan penaltiz sartutako golari esker, talde txuri-urdinak urrezko puntua lortu du Elxen.
Coudet: ''Emaitzak alde ez baditu ere, Gironak oso ondo jokatzen du''

Coudet: ''Emaitzak alde ez baditu ere, Gironak oso ondo jokatzen du''

Alavesek Gironaren etxean jokatuko du larunbatean. Chacho Coudet ez da fidatzen Kataluniako taldearen bolada txarraz, sailkapenean azkena bada ere, eta norgehiagoka zaila izango dela aurreikusi du.

Lisci: ''Etxetik kanpo buru gehiagorekin jokatu behar da, eta ez horrenbeste bihotzarekin''

Lisci: ''Etxetik kanpo buru gehiagorekin jokatu behar da, eta ez horrenbeste bihotzarekin''

Alessio Liscik adierazi du Osasunarentzat garrantzitsua dela Sevillaren aurkako partidan punturen bat lortzea, ligako etenaldira lasaiago heltzeko.

Sergio Franciscok Elxen irabaztea espero du, etxetik kanpo ''bolada txarrari amaiera emateko''

Sergio Franciscok Elxen irabaztea espero du, etxetik kanpo ''bolada txarrari amaiera emateko''

Reala hiru garaipen jarraian lortzetik eta euskal derbia luzapenean irabaztetik dator, eta astea "jarrera positiboarekin" eta "energia ezberdinarekin" igaro da, Sergio Franciscok prentsaurrekoan onartu duenez.

1 / 30 Hurrengoa