Suteak

1 / 30 Hurrengoa
Gorka Vacas, basozaina: ''Harrituta eta lur jota gelditu ginen Leongo suteetan zegoen panorama ikusita''

Gorka Vacas, basozaina: ''Harrituta eta lur jota gelditu ginen Leongo suteetan zegoen panorama ikusita''

Gorka Vacas Bizkaiko basozain elkarteko kidea Leon aldean izan da udan, suteak itzaltzen laguntzen Euskal Herritik joandako 39 lagunekin batera. Dioenez, herritarrak hunkituta zeuden eta kexu ziren kudeaketa txarragatik, baina oso eskertuta zeuden, laguntzera joan zirelako.

Hiru hildako eta 30 zauritu baino gehiago Hanburgoko ospitale batean izandako sutean

Hiru hildako eta 30 zauritu baino gehiago Hanburgoko ospitale batean izandako sutean

Marienkrankenhaus ospitaleko unitate geriatrikoan piztu da sutea, beheko solairuan. Zaurituetako bat oso larri dago, 18 larri eta gainerakoak arin. Gaixo gehienak nagusiak dira, eta horrek ebakuazio lanak zaildu ditu. Sutearen jatorria ikertzen ari da Polizia.

Bi pertsona atxilotu dituzte Tolosan, edukiontziak erretzen ari zirenean

Lau kiskali dira guztira, eta gertu aparkatuta zegoen auto batek kalteak izan ditu.
Donostiako Zarautz hiribidean aparkatutako furgoneta batek su hartu du

Donostiako Zarautz hiribidean aparkatutako furgoneta batek su hartu du

Zarautz hiribidean aparkatuta zegoen furgoneta batek su hartu du eta bi ibilgailu kiskali dira. Suhiltzaileek 09:00ak aldera itzali dute sutea.

Sutea piztu da Mallabiko palet fabrika batean, baina kontrolpean dago

Suhiltzaileek sutea kontrolpean dutela adierzi dute, eta une honetan ura dabiltza erabiltzen, berriro piztu ez dadin. Ez da inor zauritu.
Metro Bilbaok berriz ireki ditu San Mameseko metro-geltokirako sarbideak

Metro Bilbaok berriz ireki ditu San Mameseko metro-geltokirako sarbideak

Eguerdian itxi behar izan dituzte, eskailera mekaniko batean izandako matxura elektriko batek eragindako keagatik.
 

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du zenbait pertsonak lo egiteko erabiltzen zuten pabiloi bati su emateagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du zenbait pertsonak lo egiteko erabiltzen zuten pabiloi bati su emateagatik

Ertzaintzak 33 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, erabiltzen ez zen industria-pabiloi batean sute bat nahita piztea egotzita. Gaua igarotzen ari zen bertan, hainbat pertsonaren ondoan, eta liskarra izan zuen horietako batzuekin. Biktimetako bik osasun-laguntza jaso behar izan zuten.

Gasteizko etxe batean sutea piztu da eta hiru lagun artatu dituzte, kea arnastu dutelako

Intoxikatuetako bi ospitalera eraman dituzte. Sua Barrancal kaleko etxebizitza batean hasi da, hirugarren solairuan.
85, 83 eta 82 urteko hiru emakume ospitalera eraman dituzte kea arnasteagatik, Iruñean

85, 83 eta 82 urteko hiru emakume ospitalera eraman dituzte kea arnasteagatik, Iruñean

Belateko Monasterioaren zeharkaleko 2. zenbakiko bosgarren solairuan dagoen etxebizitza bateko sukaldeari eta ke-kanpaiari kalte egin die suak, eta ke ugari sortu du.
Sugar eta ke-laino handiak Oionen izandako sutean

Sugar eta ke-laino handiak Oionen izandako sutean

Sutea izan da gaur goizaldean El Puntido industrialdeko enpresa batean. Kalte material handiak eragin ditu, baina ez da inor zauritu.

Sutea izan da Oiongo enpresa batean, baina ez da inor zauritu

Sutea izan da Oiongo enpresa batean, baina ez da inor zauritu

Gasolio eta hondakin biltegietan piztu da sua, eta lantegiaren aurrealdeak jasan ditu kalte handienak. Sua itzalita dago, eta ez da inguruko enpresa edo etxebizitzetara zabaldu.
Sugar eta ke-laino handiak Oionen izandako sutean

Sugar eta ke-laino handiak Oionen izandako sutean

Sutea izan da gaur goizaldean El Puntido industrialdeko enpresa batean. Kalte material handiak eragin ditu, baina ez da inor zauritu. @NueveCuatroUnok utzitako irudiak.

Aerosorgailu batean izandako sutea ikertzen ari dira Nafarroan

Aerosorgailu batean izandako sutea ikertzen ari dira Nafarroan

Nafarroa Garaiko Tebas-Muru Artederreta udalerriko parke eoliko bateko aerosorgailuetako baten errotorean larunbatean izandako sutea ikertzen ari da Guardia Zibila.

Amatatu dute Berriatua eta Mendexa artean piztutako baso-sutea

06:50 aldera izan dute gertakariaren berri, eta 10:30erako itzalita zuten suhiltzaileek. Talde bat geratu da bertan, zaintza-lanetan.
Hainbat zaborrontzi erre dira Bilboko erdigunean

Hainbat zaborrontzi erre dira Bilboko erdigunean

Sutea 16:00ak aldera piztu da Mesedeetako kaian, Bilborock parean. Bilboko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du sutearen nondik norakoak argitzeko, eta ez dute baztertzen sutea nahita piztu izana.

Irango Bandar Abbas hiriko portuan piztutako sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute suhiltzaileek

Irango Bandar Abbas hiriko portuan piztutako sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute suhiltzaileek

Dolu eguna izango dute biharkoa, 28 pertsona hil baitziren larunbatean Shahid Rajai portuan gertatutako leherketan.

Sei bat ibilgailu kiskali dira Bilbon, furgoneta batean piztutako sute baten ondorioz

Sei bat ibilgailu kiskali dira Bilbon, furgoneta batean piztutako sute baten ondorioz

Sua furgonetan piztu da, igandeko 07:25ean, San Ignazio auzoko Urbieta kalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutearen jatorria argitzeko.

Emakume bat ospitaleratu dute Iruñean, sute batean kea arnasteagastik

16:00ak aldera piztu da sua Milagrosa auzoko etxebizitza batean. Handik ordubetera lortu dute suhiltzaileek sutea itzaltzea eta eraikin osoa aireztatu dute ondoren.
Funeseko Virto elikagai-enpresako langileak irtenerazi dituzte sute baten ondorioz

Funeseko Virto elikagai-enpresako langileak irtenerazi dituzte sute baten ondorioz

Sutea 14:00etan piztu da bateriak kargatzeko gelan, baina ez da gainerako instalazioetara zabaldu. Sua dagoeneko itzali dute, baina suhiltzaileak lanean ari dira sua berriz piztu ez dadin.

Etxean suteak piztea eragozteko gomendioak

Etxean suteak piztea eragozteko gomendioak

Xarles Sainz de Aja Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze zerbitzuko ofizialarekin hitz egin dugu, etxean suteak piztea eragotzi eta larrialdi egoeretan nola jokatu bertatik bertara jakiteko.

Hamar ibilgailu erre dira Gasteizen, hainbat edukiontzik su hartu baitute

Hamar ibilgailu erre dira Gasteizen, hainbat edukiontzik su hartu baitute

Sua goizaldeko ordu bata aldera piztu da, Judimendi inguruan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Hamar edukiontzi kiskali eta hamar ibilgailu erre dira Gasteizen

Hamar edukiontzi kiskali eta hamar ibilgailu erre dira Gasteizen

Sua goizaldeko ordu bata aldera piztu da, Judimendi inguruan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Suteak kaltetutako Salburuako zubia bota eta berriren berri egingo dute; milioi bat euro kostako da

Suteak kaltetutako Salburuako zubia bota eta berriren berri egingo dute; milioi bat euro kostako da

Martxoaren 18an Gasteizko auzo horretan piztutako suteak kalte larriak eragin ditu zubian, eta, Udalaren arabera, eraistea da segurtasuna bermatzeko "aukera bakarra".
Sute batek baserri bat kiskali du, Arrigorriagan

Sute batek baserri bat kiskali du, Arrigorriagan

Suhiltzaileek sua itzaltzeko lan egin dute gau osoan, baina suak teilatua kolapsatzea eragin du eta eraikina ia erabat kiskali da. Ez da inor zauritu.

Sute batek baserri bat kiskali du Arrigorriagan

Sute batek baserri bat kiskali du Arrigorriagan

Suhiltzaileek sua itzaltzeko lan egin dute gau osoan, baina suak teilatua kolapsatzea eragin du eta eraikina ia erabat kiskali da. Ez da inor zauritu.
Hainbat ibilgailu erre dira Leitzan izandako bi sutetan

Hainbat ibilgailu erre dira Leitzan izandako bi sutetan

Lehen ikerketen arabera, baliteke suteak nahita piztutakoak izatea. Inor ez da zauritu.

Bi haur zauritu dira Baionan, zirku ikuskizun bat hasi aurretik izandako sutean

8 urteko neskato bat eta 5 urteko mutiko bat Baionako ospitalera eraman dituzte, zaurituta. 16:30eko azken funtzioa hasi baino lehentxeago gertatu da istripua.
Sute batek bost motor eta ordezko piezak saltzen zituen denda baten aurrealdea kiskali ditu Bilbon

Sute batek bost motor eta ordezko piezak saltzen zituen denda baten aurrealdea kiskali ditu Bilbon

Dendako bezeroen motorrak ziren kiskali direnak.
Sutea piztu da bart Baztanen, Iñarbil aldean, Maxaborro baso inguruan

Sutea piztu da bart Baztanen, Iñarbil aldean, Maxaborro baso inguruan

04:00etan eman dute sutearen abisua, eta hainbat foku piztuta aurkitu dituzte suhiltzaileek. Inguruko borda batean lotan zeuden bi lagun atera dituzte erreskate taldeek.

Gasteizen su hartu zuen birziklatze plantak egiturazko kalteak ditu eta eraistea aztertzen ari dira

Gasteizen su hartu zuen birziklatze plantak egiturazko kalteak ditu eta eraistea aztertzen ari dira

Sutean jasandako tenperatura altuen ondorioz, Gasteizko Onaindiako birziklatze planta eraitsi beharko dute ziurrenik. Bost urtean jasaten duen bigarren sutea da, eta dagoeneko hobekuntza-neurriak aztertzen ari da, ezbehar gehiago saihesteko.

Bi suhiltzaile hil dira eta bat larri dago, Madrilen auto elektriko batek su hartu ostean

Bi suhiltzaile hil dira eta bat larri dago, Madrilen auto elektriko batek su hartu ostean

Bere eraikineko garajera sartzen ari zen bizilagun batek ibilgailuaren kontrola galdu du eta talka izan du. Une horretan, autoak su hartu du, eta, bizilagunen arabera, leherketa bat izan da.

Lehen zantzuen arabera, Gasteizko birziklatze-lantegiko sutea ustekabekoa izan da

Lehen zantzuen arabera, Gasteizko birziklatze-lantegiko sutea "ustekabekoa" izan da

Onaindia enpresa zabarkeriaz jardun duen ikertuko ote den galdetuta, Gasteizko Segurtasun zinegotziak erantzun du "jarduera mota hori Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen ingurumen-adierazpen batean araututa" dagoela, eta, beraz, "haiek zehaztu beharko dituzte" inguruabarrok.
Gasteizko birziklatze-lantegian piztutako sutea ''egunean zehar'' itzaliko dute suhiltzaileek

Gasteizko birziklatze-lantegian piztutako sutea ''egunean zehar'' itzaliko dute suhiltzaileek

Onaindia lantegitik bertatik egindako adierazpenetan, Cesar Fernandez de Landa Gasteizko Udaleko Segurtasun zinegotziak azaldu du sua "latente" dagoela, eta, hortaz, pilatutako hondakin guztiak "apurka-apurka" atera behar dituztela, ingurua epeldu eta garrak amatatzeko.

''Leiho guztiak itxi behar izan ditugu, ke-lainotza zegoelako''

''Leiho guztiak itxi behar izan ditugu, ke-lainotza zegoelako''

Sute handia 21:15 aldera piztu da Onaindia birziklatze-lantegian, Artapadura kalean. Sugarrak birziklatze-lantegitik haratago zabaldu dira, pneumatikoak dituen tailer batera, eta, beraz, suhiltzaileek leihoak ixtea eta kanpoan zabaldutako arropa jasotzea gomendatu dute.

Kontrolpean hartu dute Gasteizko birziklatze-lantegi batean piztutako sutea

Kontrolpean hartu dute Gasteizko birziklatze-lantegi batean piztutako sutea

Sutea 21:15 aldera piztu da Onaindia birziklatze-lantegian, Artapadura kalean, eta inguruko kaleak moztu behar izan dituzte.
Sute handia piztu da Gasteizko birziklatze-enpresa batean

Sute handia piztu da Gasteizko birziklatze-enpresa batean

Garrek kalte handiak eragin dituzte Onaindia lantegiko instalazioetan eta  ondoan dagoen tailer batean (pneumatikoak ditu bilduta). Sutea kontrolpean hartzea lortu badute ere, oraindik ez dago amatatuta, inondik inora ere.

Furgoneta batek su hartu du, eta, ondorioz, zazpi ibilgailu kiskali dira, Gueñesen

Furgoneta batek su hartu du, eta, ondorioz, zazpi ibilgailu kiskali dira, Gueñesen

Guztira, zazpi ibilgailu kiskali dira eta hiruk kalteak izan dituzte Gueñesen (Bizkaia).

17 Tesla kiskali dituen sutea ikertzen ari dira Erroman

17 Tesla kiskali dituen sutea ikertzen ari dira Erroman

Oraingoz, agintariek ez dakite kontzesionarioko sutea nahita piztutako izan den ala ez. Teslaren ibilgailuek erasoak jasan dituzte Elon Musk kontseilari delegatuak Donald Trumpen administrazio estatubatuarrarekin bat egin zuenetik.

Zazpi pertsona artatu dituzte eta eraikin bat erortzeko arriskuan dago Zornotzan, sute baten ondorioz

Zazpi pertsona artatu dituzte eta eraikin bat erortzeko arriskuan dago Zornotzan, sute baten ondorioz

09:45 aldera piztu da sua, eta eraikina jendez hustu badute ere, zazpi pertsona artatu behar izan dituzte. Horietako lau, gainera, ospitalera eraman dituzte.
Lau pertsona ospitalera eraman dituzte kea arnasteagatik Zornotzan izandako sute batean

Lau pertsona ospitalera eraman dituzte kea arnasteagatik Zornotzan izandako sute batean

Sutea 09:45ean piztu da Zornotzako Luis Urrengoetxea kaleko etxebizitza batean, eta erortzeko arriskuan dago eraikina. Zazpi pertsona artatu behar izan dituzte; horietako lau, gainera, ospitalera eraman dituzte.

1 / 30 Hurrengoa

  • Klima-aldaketa

    Klima-aldaketa

    Munduko klima-aldaketari buruzko azken orduko albiste guztiak, eitb.eus atarian