Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Laudio gorritik atera da, eta Elorrio, Lekeitio, Ondarroa eta Andoain sartu

Semaforoa gorrian dago EAEn, bai eta hiru lurraldeetan ere. Gainera, 5.000 biztanletik gorako 58 udalerri ere gorrian daude, tartean hiru hiriburuak.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

Olatz Prat | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Intzidentzia-mapa gorriz tindatu da EAEn. Lau udalerri kolore gorriko herrien zerrenda luzera gehitu dira, eta Laudio da EAE osoan datuak hobetu dituen udalerri bakarra, eremu latzenetik ateratzea lortu du hark, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.

Arabak (453 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian mantentzen da, Gasteiz eta Amurrio bezelaxe. Araban eta EAEn datuak hobetu dituen herri bakarra Laudio da, eta gorritik irtenda, laranjara pasa da. Laranjan da Agurain ere.

Horrenbestez, ez dago udalerri handirik eremu horian edo berdean Araban.

Bizkaia ere (527 kasu 100.000 biztanleko) atzo sartu zen eremu gorrian eta bertan jarraitzen du, Bilbok bezala. Gaur hiru herri batu dira gorriz margotutako herrien zerrendara: Elorrio, Lekeitio eta Ondarroa. Beraz semaforoa gorri dago Abadiño, Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Durango, Elorrio, Erandio, Galdakao, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zallan.  

Eremu laranjara honakoak igo dira: Etxabarri, Gernika-Lumo eta Markina-Xemein.

Horiz mantentzen dira Derio eta Ermua eta ez dago udalerririk eremu berdean.

Gipuzkoa (674 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, eta gaurtik baita Andoain ere. 

Eremu latzenean jarraitzen dute Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Deba, Donostia, Eibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarragak. 

Eremu horitik laranjara pasa dira Arexabaleta, Azpeitia eta Bergara, eta bertan irauten dute Elgoibar eta Errenteriak.

Horiari eusten, berriz, Legazpi eta Usurbil.

Horrenbestez, ez dago udalerririk eremu berdean.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian?