Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Herri denak gorrian, horiz jarri den Usurbil izan ezik

Usurbil laranjatik horira pasa da, ez baita kasurik atzeman azken orduetan han. EAEko gainerako udalerriak gorriz daude. Intzidentzia metatua 868 kasukoa da.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

Olatz Prat | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

EAE osoan Usurbil baino ez da mantentzen eremu latzenetik kanpo; han, gainera, ez dute positiborik detektatu azken orduetan eta laranjatik horira pasa da. Arabako eta Bizkaiko udalerri handi guztiak gorriz daude, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Bizkaian eta Araban udalerri guztiak daude eremu gorrian.

Arabak (646 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian jarraitzen du, baita Gasteiz hiriburuak eta Arabako beste hiru udalerriek ere (Agurain, Amurrio eta Laudio).

Horrenbestez, ez dago udalerri handirik eremu laranjan, horian edo berdean Araban.

Bizkaia ere (920 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita Bilbo eta lurraldeko udalerri guztiak ere; Bizkaian ez dago herri bakar bat ere eremu laranjan, horian edo berdean.

Gipuzkoa (826 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita hiriburua eta ia herri guztiak ere: Andoain, Arrasate, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Semaforoa horian jarri da Usurbilen, (laranjan zegoen atzo) eta gune gorritik kanpo irauten duen udalerri bakarra da.

Horrenbestez, Gipuzkoan ez dago udalerririk eremu horian edo berdean.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa