Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Gipuzkoako zortzi udalerri handik 2.000 kasutik gorako intzidentzia dute

Arrasate, Azpeitia, Bergara, Deba, Eibar, Eskoriatza, Lazkao eta Villabona dira. Agurainen (Araba) behera egin du intzidentziak baina oraindik 2.500 kasu inguru biltzen ditu.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

ANE SANTESTEBAN | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean bitan eguneratuko da aurrerantzean, astelehen eta ostegunetan)

Intzidentziak hazten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), covid-19ak herriz herri izan duen eragina neurtzeko erabiltzen duten semaforoaren arabera. 251 udalerritatik 227 udalerri dira, handi zein txiki, 150 kasu baino gehiagoko tasa dutenak (ostegunean baino 7 gehiago).

Bizkaian dago intzidentzia-tasarik txikiena (600 kasu 100.000 biztanleko), eta, ondoren, Araban (900 kasu) eta Gipuzkoan (1.400 kasu). Azken honetan nabarmentzekoa da zortzi udalerrik 2.000 kasuko langa gainditzen dutela.

Arabak gorri jarraitzen du, eta intzidentzia 1.000 kasutik gertu dago (978 kasu), Gasteizen (973 kasu) eta Amurrion (929) bezala. 3 herri gehiago gehitu dira eremu gorrira eta guztira 44 dira.

Agurainen intzidentziak behera egin badu ere, oraindik 2465ean kokatzen da. Udalerri txikien artean, Asparrena nabarmentzen da, 4.393 kasuko intzidentzia-tasarekin. Atzo 9 positibo berri zenbatu ziren.

Bizkaian ere hazi egin da intzidentzia 100.000 biztanleko, 488 kasutik 601 kasura. Ez da, baina zerrendara udalerri berririk batu eta, hortaz, guztira 98 udalerrik jarraitzen dute eremu gorrian.

Bilbon 171 positibo berri izan ziren atzo, eta intzidentzia 513 kasukoa da 100.000 biztanleko (ostegunean 376koa zen). Ermua eta Ondarroa dira oraindik ere eragin handiena duten herriak, 100.000 biztanleko 1.500 kasu baino gehiago baitituzte biek.

Gipuzkoak lurralde zigortuena da, eta dagoeneko 1.400 kasuko langa gainditu du 100.000 biztanleko. 5.000 biztanletik gorako herri guztiek eremu kritikoan jarraitzen dute, eta horietatik zortzik 2.000 kasuren muga gainditzen dute: Arrasatek (2.803), Azpeitiak (2.897), Bergarak (2.267), Debak (2.218), Eibarrek (2.041), Eskoriatzak (3.022), Lazkaok (2.077) eta Villabonak (2112).

Covid-19aren semaforoa Europar Batasunak (EB) onartutako kolore-maparen egokitzapena da, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa jasotzen du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa Osasun-larrialdi egoera amaitu da EAEn