Hauteskunde Orokorrak -

Kanpaina

Emakumeak libre izateko botoa eskatu du EH Bilduk

EAJk esan du alderdi unionistek menpekotasuna soilik eskaintzen dutela; PSE-EEk Pedro Sanchez ikusten du presidente berri gisa; eta PPk dio herri honetan "biktimak eta borreroak" izan direla.

Hasier Arraiz Sorturen presidente eta EH Bilduren bozeramailea. Argazkia: EFE
Hasier Arraiz Sorturen presidente eta EH Bilduren bozeramailea. Argazkia: EFE
Emakumeak aske izateko botoa eskatu du Euskal Herria Bilduk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ

Joseba Agirretxea EAJren Gipuzkoako hautagaiak "euskal arrantzaleen interesak Madrilen defendatzen" jarraitzeko eta Bruselan ere aintzat hartzeko konpromisoa hartu du. Orion egindako ekitaldi batean, azpimarratu du "EAJk beste inork ez bezala defendatuko dituela euskal arrantzaleen eskaerak, beharrak eta aldarrikapenak".

Horren harira, jeltzaleak izan omen dira euskal arrantzaleen interesak Kongresuan eta Senatuan defendatu dituzten "bakarrak". "Sektoreak badaki, arazoren bat edo beharren bat badu, norengana jo behar duen, euskal diputatu eta senatari taldearengana", gaineratu du.

Joseba Egibar Gipuzkoako EAJren presidenteak esan du ?alderdi unionistek, PPk, PSOEk, Ciudadanosek eta Podemosek? menpekotasuna soilik eskaintzen diotela Euskadiri.

Bergaran egindako ekitaldi politikoan, Egibarrek EAJrentzako botoa eskatu du, ?Estatuarekin harreman politiko berri bat , aldebikotasun eraginkor batetik abiatuta eta bi nazioen, espainola eta euskalduna, arteko errespetuan oinarrituta?.

?EAJren proposamena erreala da. Zuenagatik, garrantzitsua den horrengatik bozkatzeko aukera daukazue?, azpimarratu du. Bestalde, PP, PSOE, Ciudadanos eta Podemosen jarrera kritikatu du. EH Bilduren harira, berriz, ?beren periploa azaltzen nahikoa? dutela esan du.

EH Bildu

Hasier Arraiz Sorturen presidente eta EH Bilduren bozeramaileak agerraldia egin du Gasteizen egindako hauteskunde ekitaldi batean, Espainiako Gobernuaren egoitzaren parean, Garoñako zentral nuklearraren itxiera galarazteko PPk hartu dituen neurriak salatzeko.

Hauteskunde ekitaldi horretan hainbat kidek plastikozko jantziak jarri dituzte soinean balizko alerta nuklear bati aurre egiteko, eta Iker Urbina EH Bilduren Arabako hautagaiak argi adierazi du koalizioak ez duela onartuko Garoñan "hilerri bat" egotea.

Gogor kritikatu ditu Alfonso Alonso eta Javier Maroto Arabako hautagaiak, lurraldearentzat "mehatxua" den zentral nuklear hori "irekita" edukitzeagatik.

Urbinak enpresa pribatuen, Endesaren eta Iberdrolaren, interesak defendatzea eta Garoñaren itxiera planteatzen denean "belarriak jaistea" egotzi die.

Miren Larrion EH Bilduren Gasteizko bozeramailea emakumeei zuzendu zaie Galdakaon egindako ekitaldian: ?Estatu espainiarrari agur esan behar diogu, bigarren mailako herritar bezala tratatzen gaituelako?.

?Estatua politikoki eta instituzionalki hondoratzen ari da, baina baita haren eredu soziala ere, emakumea bigarren mailako herritar izatera zigortzen duelako?, kritikatu du.

?Herri libre batean biziko diren emakume libreak izateko, abenduaren 20an EH Bilduren aldeko botoekin bete behar ditugu hautestontziak?, azpimarratu du Larrionek.

PSE-EE

Patxi Lopez PSOEren Bizkaiko zerrendaburuak ekitaldi batean parte hartu du Santurtzin, eta esan du atzoko eztabaidan "irteten ari den presidente bat" eta "sartzen ari dena, Pedro Sanchez", ikusi zituela, PSOE delako, bere esanetan, "herritarren gehiengoarentzako Gobernu alternatiba".

Lopezentzat "logikoa" izan zen eztabaida sutsua izatea "bereziki ustelkeriaz aritu zirenean", "ardurak bere gain hartu ez dituen" Gobernuko presidenteari "bere alderdia nahastuta dagoen ustelkeria kasuak banan banan gogorarazten zaizkionean".

Javier Lasarte PSEren Arabako zerrendaburuak esan du Mariano Rajoyk ez duela ezer egiten Alderdi Popularraren baitan dauden ustelkeria kasuen aurrean.

Alderdi Sozialistak Gasteizen egindako ekitaldi batean, Lasartek adierazi du Pedro Sanchezekin bart izandako eztabaidan Rajoy ?urduri, jokoz kanpo eta iparra galduta? egon zela.

Horrez gain, Rajoyk ?ikaragarrizko herentzia? utzi duela salatu du:  ?langabezia, prekarietatea eta ezberdintasun soziala?.

PP

Maria Dolores de Cospedal Alderdi Popularraren idazkari nagusiak esan du bere alderdiak ez duela ?inoiz? onartuko ETAri buruzko ?kontakizun berria? gailentzea. Horrez gain, biktimen oroimena defendatuko dutela eta gatazka honetan ?biktimak eta borreroak? izan direla aldarrikatuko dutela azpimarratu du.

PPk Bilbon egin du arratsalde honetako ekitaldi nagusia eta bertan izan da Cospedal. Bere diskurtsoan berriro kritikatu du Pedro Sanchez atzo Mariano Rajoyrekin izan zuen telebista bidezko eztabaidan izan zuen jarreragatik.

?Demagogia, gezurra, edukazio txarra, handitasuna eta harrokeria erabili zituen argudio politiko moduan eta ez zen gai izan Espainiaren etorkizunerako proposamenik egiteko, ezta Espainiaz ezer ona esateko ere?, kritikatu du.

Bestalde, Laura Garrido, Espainiako Kongresurako Arabako hautagaia elkarrizketatu dute gaur 'Faktoria'n. Aristegui/De la Serna kasuak ez direla eredugarriak aitortu du baina beste hainbat kasutan bezala PPk, pertsona horien aurkako neurriak hartuta, ondo erantzun duela esan du Garridok.

Ahal dugu

Juantxo Lopez de Uralde Ahal Duguren Arabako zerrendaburuak proposatu du hauteskunde kanpainan egindako proposamenak betetzen ez dituzten politikariak kargutik kentzea.

Gasteizen egindako ekitaldi batean, Uraldek azaldu du programa elektoralak ?herritarrekin egindako kontratuak? bezala ulertu behar direla.

Hortaz, alderdiek ?kontratu? horretan esandako betetzea ezinbestekotzat jo du. Legegintzaldiaren lehen bi urteak igarota, hauteskundeetan agindutako bete duten ala ez egiaztatzea proposatu du, eta promestutakoa betetzen ez duena kargutik kentzea.

Eduardo Maura Ahal Duguren Bizkaiko zerrendaburuak esan du ?Euskaditik eta Euskadirentzat? zuzendutako kanpaina egin nahi duela.

?Legegintzaldi berrian asko izango dugu jokoan eta, ondorioz, oso garrantzitsua da euskal herritarrok eserleku asko izatea gobernatzeko aukera duen talde parlamentarioan. Euskal herritarron interesak defendatuko dituen alderdi bakarrari milaka boto eta dozenaka eserleku emateko aukera daukagu?, azpimarratu du Maurak Gernikan egindako ekitaldi batean.

Ezker Anitza IU-Orain Batera

Jon Hernandez eta Xabier Pombo Ezker Anitza-IU Orain Baterako Gipuzkoako zerrendaburuek ?% 100ean publikoa izango den hezkuntza laikoa eta doanekoa? aldarrikatu dute.

Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian duen kanpusean egin dute ekitaldi politikoa. Ikasleekin bildu dira hezkuntza sistemarako dituzten proposamenak azaltzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Hauteskunde orokorrak Espainian EH Bildu Nafarroa Euskal sozialistak Euskadiko PP Ciudadanos Albisteak