Hauteskunde Orokorrak -

Kanpainaren 13. eguna

'Inboluzioa saihesten eta Vox gelditzen duena' Sanchez dela esan du Elorzak

"Ekoizleak babesteko prezio bat ezartzea" defendatu du EPk. Trenbideen transferentzia eskatu du EAJk. Estatuaren "erasoak" gelditu nahi ditu EH Bilduk. Sanchezi Otegirekin ez itauntzea eskatu dio PPk.

Odon Elorza. Irudia: EiTB.
Odon Elorza.
Odon Elorza. Irudia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafa Sainz de Rozas Kongresurako Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako zerrendaburuak "ekoizle txikiak eta ertainak babesteko gutxieneko salneurri bat legez ezartzea" proposatu du, eta "Madrilera gure lurraldeko baloreen onena eramatea" aldarrikatu du.

Ordizian (Gipuzkoa) egindako ekitaldian, Artzain Egunean, "bizitzaren jasangarritasuna mantendu nahi duen eta tradizioa eta indar ekonomikoa batu nahi dituen herri baten pertsonalitatea" defendatu du Sainz de Rozasek, "etorkizunera begira, globalizazioen, ekonomiaren prekarizazioaren aurrean eta gure izateko modua galtzea nahi duen uniformetasunaren aurrean".

Tolosan egindako ekitaldi batean Isabel Salud Ezker Anitzako koordinatzaileak esan duenez, Elkarrekin Podemos "justizia eta berdintasun handiagoko gizarte baterako aldaketa errealaren bermea da gure herrialdean", baita PSOEk "kanpainaz kanpaina egiten dituen eta gero paperean geratzen diren promes horiek guztiak betetzeko bermea" ere.

Herritarrak "bidegurutze" baten aurrean daudela esan du Saludek, eta bide batek "eskuin muturreko bloke batek gobernatzera" eraman gaitzake, "gure herrialdea lau urtez atzera egitera eramango gaituena, konkista sozial asko galtzera eta, beraz, berdintasun gutxiagoko gizarte batera".

Zerga eta lurralde erreforma bana proposatu ditu Elkarrekin Podemosek Tolosan
Zerga eta lurralde erreforma bana proposatu ditu Elkarrekin Podemosek Tolosan
Zerga eta lurralde erreforma bana proposatu ditu Elkarrekin Podemosek Tolosan

1:14

Joseba Agirretxea Kongresurako EAJren Gipuzkoako hautagaiak euskal trenbide sarea "osatu" ahal izatea aldarrikatu du, eta "euskal erakundeen eskuetan" egitea.

Beasaingo (Gipuzkoa) Renferen geltokian egindako ekitaldian, Agirretxeak "Gipuzkoa iparraldetik hegoaldera egituratzen duen eta bidaiarien garraiorako oinarrizkoa den" Irun-Brinkola linea "Espainiar estatuaren eskuetan dagoela, Estatuaren trenbide lineen eskuetan", eta "bere transferentzia" eskatu du, "hobeto egingo genukeela uste dugulako, eta, Estatutuak dioen bezala, euskal trenbide sarea euskal erakundeen eskuetan osatu behar delako".

Barakaldon (Bizkaia), EAJren EBBko presidente Andoni Ortuzarrek Pedro Sanchezi esan dio jeltzaleez ahaztea "birzentralizaziorako, jakobinismo laranjarako bira egiten badu" edo "Euskadiren ahalmena nazio gisa" ez badu onartzen. Gainera, Sanchezi, Casadori, Riverari eta Iglesiasi "zero bat" jartzeko eskatu die euskal herritarrei, euskal herritarrak "ahazteagatik".

Iñigo Urkullu lehendakariak "Euskadi indarraz defendatzeko talde indartsu bat" eskatu du, eta esan du Madrilen EAJ "desagertzea, ez existitzea" gustatuko litzaiekeela. "Baina hemen gaude, eta hemen jarraituko dugu, Euskadiren alde egiteko helburuarekin", esan du.

Boto erabakigarria EAJrena dela dio Ortuzarrek
Boto erabakigarria EAJrena dela dio Ortuzarrek
Boto erabakigarria EAJrena dela dio Ortuzarrek

1:09

Odon Elorza Kongresurako PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburuak nabarmendu duenez, lurralde horrek "eskuin muturraren aurrerakada gelditzeko laguntza eman behar du". "40 urteko inboluzio hori saihesten duena eta Voxen aurrerakada gelditzen duena" Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta hautagai sozialista dela azpimarratu du Elorzak. "Boto erabilgarririk badago, PSOErena da", esan du.

Pasaian (Gipuzkoa) egindako ekitaldian, sozialistak hurrengo Espainiako Gobernua "botoz boto irabazteko borrokan" ari direla esan du Elorzak, "batasuna gure indarra dela eta Voxen ultraeskuinak babestutako eskuinen fronte nazionala gelditzeko benetako bermea dela jakinda".

Gasteizen egindako ekitaldian, Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak eta Kongresurako PSE-EEren Arabako zerrendaburuak Javier Maroto (PP) kritikatu du, dieselaren inguruko "gezurrengatik". Arabako hiriburuko Mercedesen fabrikan enplegua mantentzeko zailtasunak egongo direla esateak "ustekabean harrapatu du " enpresa bera, furgoneta elektrikoen inguruko eskaera garrantzitsu bat jaso duelako eta ez duelako "inolako kaleratzerik" planteatzen.

Cela eta Trantsizio Ekologiko ministro Teresa Ribera oso kiritiko agertu dira Marotoren mezuarekin. PSE-EEren hautagaiarentzat laguntza sozialekin "obsesionatuta" dago popularra.

Celaak Marotori aurpegiratu dio gizarte laguntzekin obsesionatuta egotea
Celaak Marotori aurpegiratu dio gizarte laguntzekin obsesionatuta egotea
Celaak Marotori aurpegiratu dio gizarte laguntzekin obsesionatuta egotea

0:50

Garazi Dorronsoro Senaturako EH Bilduren Arabako hautagaiak herritarren botoa eskatu du "Euskal Herriarekin eta Kataluniarekin gupidagabea den" Espainiar estatuari aurre egiteko.

Amurrion (Araba) egindako ekitaldi batean, koalizioa Gorte Orokorretan egotea herritarrak Espainiar estatuaren "erasoetatik" babesteko "funtsezkoa" dela esan du Dorronsorok. "Altsasun taberna bateko liskar batengatik, Amurrion udaletxearen balkoira kartoizko panpin bat ateratzeagatik edo errotuladore batekin marrazki bat egiteagatik gazteak espetxeratzen dituen Estatu baten injustiziaren aurrean, funtsezkoa da norbaitek ahotsa altxatzea, baita Kongresuan eta Senatuan ere", esan du.

Barakaldon (Bizkaia), Oskar Matute Kongresurako EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburuak esan du bere koalizioa dela "euskal agenda soziala Madrilen egoteko berme bakarra, eta euskal herritar guztien interesak eta beharrak defendatuko direnaren bermea".

Matuteren arabera, telebistako eztabaidek baieztatu dute "mendetasun espainiarreko alderdiek ez dute Euskal Herrirako proposamen seriorik, euskal errealitatea ez dutelako ezagutzen eta ez zaielako interesatzen".

Estatuko alderdiek Euskal Herrirako ez dutela proposamenik salatu du EH Bilduk
Estatuko alderdiek Euskal Herrirako ez dutela proposamenik salatu du EH Bilduk
Estatuko alderdiek Euskal Herrirako ez dutela proposamenik salatu du EH Bilduk

0:57

Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidenteka PSOEko Pedro Sanchezi exijitu dio "Bildurekin" edo Arnaldo Otegirekin "ez itauntzea ezta negoziatzea ere", ETAk egindako hilketak gaitzesten ez dituzten bitartean.

Irunen (Gipuzkoa) egindako ekitaldi batean, PPko buruzagi Pablo Casadok bigarren lauko debatea irabazi duela esan du Alonsok. Bere ustez, "oso ondo egon zen". Hautagai "serioena eta orekatuena" dela eta "igandearen ostean nazioaren patua gidatzeko sinesgarritasun irudia" eman zuela esan du.

Gasteizen, 650 bat adindunen aurrean egindako ekitaldi batean, Javier Maroto PPren Antolakuntza idazkariordeak, Kanpaina zuzendariak eta Arabako zerrendaburuak hurrengo konpromisoa hartu du: "pentsioak KPIren gainetik eguneratzea, ekonomia kudeatzen dakien eta pentsioen etorkizunerako berme bakarra den PPren gobernu batekin".

Hitzaldian, Marotok PP "pentsiodunen alderdia" dela esan du, "adinduen duintasuna inportatzen zaiolako". Pentsioa ez zaiela "ematen" esan du, "lanaren eta esfortzuaren bidez irabazi egin dutelako, egunez egun, zailtasunak igaroz".

Elkartasuna bidezkoa izateko kontrola egon behar dela dio Javier Marotok
Elkartasuna bidezkoa izateko kontrola egon behar dela dio Javier Marotok
Elkartasuna bidezkoa izateko kontrola egon behar dela dio Javier Marotok

0:44
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSOE PP Europako hauteskundeak Hauteskunde orokorrak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Hauteskunde Orokorrak Emaitzak