2025eko Bermeo-Urdaibai Arraun Elkartea, Eusko Label Ligako 'Bou Bizkaia' ontziaren sailkapena - EITB

Bermeok sei segundoko desabantailarekin ekingo dio Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiari. Bizkaiko ontziak azken hiru urteetako edizioak irabazi ditu, eta arraunlariek sentsazio onak dituzte igandera begira.
Eusko Label Ligak kolore horia hartu zuen ia hasieratik, eta denboraldia biribiltzeko Kontxa eta azken bi estropadak falta direla, Oriok Liga eskuratu du matematikoki, Aresko Bandera bereganatuta. Iker Zabalaren kuadrillak Urdaibairen errekorra berdindu du.
Urdaibaiko entrenatzailea, Jon Salsamendi, ez dago gustura egindako denboraldiarekin, ez emaitzekin, egunerokoan bizi duenarekin baizik. Kontatu digunez, daukaten onena ateratzea lortu ez izanaren sentsazioa du taldeak.
Urdaibain arraun egiteaz gain, bizikletan jauziak egitea gustuko du Manu Bernardezek. Bideo honetan erakustaldi txiki bat egin du.
Mikel Calleja arraunlariari arrauna puskatu zaio Eusko Label Ligan, Orio Kanpina Banderako bigarren txandan.
Urdaibai bigarren izan da Eusko Label Ligako Fabrika Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Urdaibai hirugarren postuan gelditu da Eusko Label Ligako Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Estropada denboraldia hastear dela, aurten indarrean sartuko den kupoen araudiak gutxienez harrobiko lau arraunlari izatera behartuko ditu klubak. Harrobiko arraunlari gutxi dituzten taldeei galdetu diegu horren inguruan.
Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibaiko entrenatzailea elkarrizketatu du Ana Ramosek Kirolen tartean. Eusko Label Ligako egungo txapeldunak sasoi berrirako dituen helburuez hitz egin du besteak beste.
Hondarribia, Getaria, San Juan, Lekeitio, Ondarroa, Kaiku, Cabo eta Ares ibiliko dira, iragarpenen arabera ohorezko txandarako izango diren Urdaibai, Donostiarra, Orio eta Zierbena faboritoekin batera, Eusko Label Ligan. Guztien aukerak aztertu ditugu.
Ibon Gaztañazpi adituak 2025eko Eusko Label Ligan faboritoak diren lau kluben aukerak izan ditu hizpide, Liga hasteko bost egun gelditzen direla.
Lehen txandan, Orio eta Urdaibai izan dira azkarrenak, baina urdinek horiek baino 16 segundo gehiago behar izan dituzte. Bigarren txandan, Zierbena nagusitu da, eta Donostiarra bi segundora sartu da.
Emakumezkoetan, Ondarroa gailendu da, eta Kaiku, Portugalete eta Deustu ere sailkatu dira Euskadiko Txapelketarako; gizonezkoetan, Zierbenak lortu du garaipena, eta Bermeo, Santurtzi eta Lekittarra ere sailkatu dira.
Euskadiko Batel Txapelketa jokatu da Legution. Emakumezkoetan, Hibaika izan da nagusi, eta gizonezkoetan, Bermeo gailendu da.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 |
22:10 - 00:30 |
PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 06 |
16:15 - 17:30 |
HERRI KIROLAK | Kirol Herri | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 06 |
17:15 - 20:00 |
PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
00:12 - 01:20 |
AREA TXIKIA | Alaves-Reala euskal derbiari buruzko saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
08:10 - 11:30 |
ATLETISMOA | Valentziako Maratoia | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
11:30 - 12:00 |
''HELMUGA'' saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
12:00 - 14:00 |
PILOTA | EMAKUME MASTER CUP: 4 t'erdiko finalaurrekoak | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
17:05 - 20:00 |
PILOTA | Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 08 |
16:15 - 17:30 |
HERRI KIROLAK | Kirol Herri | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 08 |
17:05 - 20:00 |
PILOTA | Jaka-Iztueta vs Artola-Imaz | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 08 |
22:15 - 23:45 |
ZESTA PUNTA | Winter Series: Goitia-Lekerika vs Laduche-Zabala | /eu/kirolak/zuzenean/ |
|
Ez dago zuzenekorik |
|
Ez dago zuzenekorik |
|
Ez dago zuzenekorik |
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.

