Etxebizitza

1 / 30 Hurrengoa
Daniel Scott: ''Aurten ez dugu etxea utziko udan; kontratua ilegala da eta duintasunez borrokatuko dugu''

Daniel Scott: ''Aurten ez dugu etxea utziko udan; kontratua ilegala da eta duintasunez borrokatuko dugu''

Orion alokairuan bizi den familia batek udan etxetik joateko agindua jaso du, jabeek pisu turistiko bezala erabili nahi dutelako etxebizitza, baina ez dira joango. Daniel Scott kaltetuak dio etxebizitzaren sindikatuarekin hitz egin ondoren konturatu zirela kontratua ilegala dela.

Itxaso: ''Eremu tentsionatuetan 6.500 etxebizitza eraiki nahi ditugu datozen 6 urteetan''

Itxaso: ''Eremu tentsionatuetan 6.500 etxebizitza eraiki nahi ditugu datozen 6 urteetan''

Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak nabarmendu duenez, "hiru hiriburuetan eta Irun, Errenteria eta Barakaldoren gisako hiri handietan 6.500 etxebizitza eraikiko dira".

Isabel Rodriguez eta Denis Itxaso bilduko dira gaur, etxebizitzaren arazoa aztertzeko

Isabel Rodriguez eta Denis Itxaso bilduko dira gaur, etxebizitzaren arazoa aztertzeko

Bileraren ostean, 11:30ean, adierazpenak egingo dituzte hedabideen aurrean. Isabel Rodriguez Etxebizitza ministroa Nafarroako, Kataluniako, Asturiaseko eta Kanarietako ordezkariekin ere elkartuko da bilera sorta horren baitan.
Ayuso protagonista izan duen Presidenteen XXVIII. Biltzarra akordio eta jarrera hurbilketarik gabe amaitu da

Ayuso protagonista izan duen Presidenteen XXVIII. Biltzarra akordio eta jarrera hurbilketarik gabe amaitu da

Sanchezek espiritu eraikitzailearekin eztabaidatzeko eta "haserrea kanpoan uzteko" egindako eskariak ez du ezertarako balio izan. PPko 13 presidente autonomikoek Gorteak desegiteko eta hauteskundeak deitzeko eskatu diote berriro.
Sanchezek etxebizitzan inbertsio publikoa hirukoiztea proposatu die erkidegoetako presidenteei

Sanchezek etxebizitzan inbertsio publikoa hirukoiztea proposatu die erkidegoetako presidenteei

Espainiako gobernuburuak gutun bat bidali die erkidegoetako agintariei, gai horren inguruan akordioa eskatzeko. Sanchezek proposatu du inbertsio hori babes publikoko etxebizitzen kalifikazioa blindatzearekin lotzea, eta atari pribatuek duten informazio monopolioarekin amaitzea.

Dozenaka lagunek bikote baten etxegabetzea geldiarazi dute Iruñeko Alde Zaharrean

7:30etik aurrera elkarretaratzea egin dute San Lorentzo kaleko 17. atariaren aurrean, Polizia Nazionalak bikotea etxetik botatzea galarazteko. Ia hiru ordu geroago, eta istilurik izan gabe, Poliziak alde egin du.
Itxaso, babes ofizialeko etxebizitza kopuruaz: ''Bakoitzak jakingo du zer ardura hartzen duen''

Itxaso, babes ofizialeko etxebizitza kopuruaz: ''Bakoitzak jakingo du zer ardura hartzen duen''

Eraikuntza enpresek gorde beharko duten babes ofizialeko etxebizitza kopurua % 75etik % 60ra murriztu ahal izango dute udalek. "Doktrinak alderdi politikotik baldin badatoz, eta horretarako aginduren bat badago, bakoitzak jakingo du zer ardura hartzen duen", esan du Etxebizitza sailburuak.

Dozenaka lagun elkartu dira Iruñeko Alde Zaharrean, etxegabetze bat geldiarazteko

Hainbat lagun elkartu dira goizean Iruñeko San Lorentzo kalean etxegabetzea gelditzeko. Polizia Nazionalaren lau furgoneta bertaratu dira.
EAJk eta PSE-EEk etxebizitza-eraikuntza bizkortzeko lege-proposamena erregistratu dute

EAJk eta PSE-EEk etxebizitza-eraikuntza bizkortzeko lege-proposamena erregistratu dute

Zehazki, sei lege aldatuko dira eskaintza zabaltzeko, lurzoruak mobilizatzeko, prozedura-kopurua murrizteko eta izapideak bizkortzeko. Aitor Esteban (EAJ) eta Eneko Andueza (PSE-EE) Eusko Jaurlaritza osatzen duten bi alderdien buruzagien arabera, "laster ikusiko dira" neurrien ondorioak.
Kortajarena: ''Auskalo zer aurkeztuko duten, baina desadostasunek baldintzatuta egon da''

Kortajarena: ''Auskalo zer aurkeztuko duten, baina desadostasunek baldintzatuta egon da''

Nere Kortajarena EH Bilduren legebiltzarkideak Osasun Itunaz ere berba egin du "Egun On" saioan. Jaurlaritzak horrekin zer nahi duen argi jakin behar dela azpimarratu du. Halaber, Jaurlaritzak iragarpen handiak egiteko premia duela, baina sustantzia askorik gabekoak direla kritkatu du.

Euriborra % 2,081era jaitsi da eta % 2ra eror liteke, adituen iritziz, EBZk interes-tipoak jaitsiz gero

Euriborra % 2,081era jaitsi da eta % 2ra eror liteke, adituen iritziz, EBZk interes-tipoak jaitsiz gero

Merkatuko datuen arabera, laugarren hilabetez egin du behera, eta hamasei urtean izan duen urte arteko jaitsierarik handiena izan da. Horri esker, hipoteka aldakorrak berrikusi behar dituztenei jaitsi egingo zaie hilero ordaindu beharreko kuota.
''Aldi baterako kontratupean dauden etxebizitzak atari digital batean erregistratu beharko dira''

''Aldi baterako kontratupean dauden etxebizitzak atari digital batean erregistratu beharko dira''

Uztailaren 1etik aurrera, aldi baterako alokairuen araudi berria sartuko da indarrean. Aurrerantzean, jabeak egiaztatu egin beharko du benetan aldi baterako alokairua dela, esaterako, ikasleen unibertsitateko matrikularen bidez. Leire Alberdi abokatuak araudi honen inguruko xehetasunak eman dizkigu.

Aldi baterako alokairuen araudi berria, uztailaren 1etik aurrera indarrean

Aldi baterako alokairuen araudi berria, uztailaren 1etik aurrera indarrean

Etxebizitza aldi baterako alokatu nahi duenak egiaztatu egin beharko du benetan aldi baterako alokairua dela, esaterako, ikasleen unibertsitateko matrikularen bidez. Horrez gain, leihatila bakarra egongo da, datu guztiak biltzeko.
Etxebizitza da kezka nagusia EAEn eta Nafarroan

Etxebizitza da kezka nagusia EAEn eta Nafarroan

EITB Focus inkestaren arabera, herritarren % 19,9ren ustez etxebizitza da kezka nagusia, ondoren osasuna (% 19,5) eta herritarren segurtasuna (% 15,7). Lehentasunak nabarmen aldatzen dira hiriburuetako eta herri ertainetako herritarren erantzunak alderatuta.
Eusko Jaurlaritzak 2025-2027 aldirako Etxebizitza Gida Plana onartu du

Eusko Jaurlaritzak 2025-2027 aldirako Etxebizitza Gida Plana onartu du

Etxebizitza eskaintza handitzeko eta eskatzaileak babesteko tresna berriak bilatuko ditu Eusko Jaurlaritzak, udalekin akordioak lortuta. Halaber, legegintzaldi honetan alokairurako 7.000 etxebizitza sustatu nahi ditu, arrazoizko prezioan eskuragarri.
Euskadiko Etxebizitzaren Gida Plana datorren asteartean onartuko dute

Euskadiko Etxebizitzaren Gida Plana datorren asteartean onartuko dute

Etxebizitza Sailak arau-erreforma sustatu nahi du, hirigintza politika udalentzat malguagoa eta errazagoa izan dadin, eta etxebizitza publikoak eraikitzeko funts publiko-pribatua bultzatu nahi du.
Babestutako 1.700 etxebizitza eraikiko dituzte Loiolako kuartelen eremuan

Babestutako 1.700 etxebizitza eraikiko dituzte Loiolako kuartelen eremuan

Nekane Arzallus Hirigintza, Plangintza eta Etxebizitzako zinegotziak egin du iragarpena, EH Bilduk bultzatuta, Udalak gaur egin duen udalbatzaren ostean, eta Donostiako bizilagunek soilik izango dute bertan etxebizitza bat erosteko aukera.
PSOEk pisu turistikoen BEZa igotzeko eta etxe hutsak gehiago zergapetzeko Lege-proposamena erregistratu du

PSOEk pisu turistikoen BEZa igotzeko eta etxe hutsak gehiago zergapetzeko Lege-proposamena erregistratu du

Etxebizitzak arrazoizko prezioetan alokatzeko neurri sorta bat aurkeztu dute sozialistek, besteak beste etxebizitza turistikoak mugatzea, ez-egoiliarrek etxeak erostea zaildu eta alokairu-prezioak jaistea sustatzeko neurriak barne hartzen dituena.
Etxebizitzen salerosketak % 65 hazi dira EAEn martxoan

Etxebizitzen salerosketak % 65 hazi dira EAEn martxoan

INE Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, interes tasen jaitsierak eta horrek hipoteketan ekarri duen merkatzeak eragin du jaitsiera. Nafarroan, aldiz, jaitsi egin dira salerosketak, ia % 8.
Donostia, merkatu tentsionatuko gune izendatutako lehen euskal hiriburua

Donostia, merkatu tentsionatuko gune izendatutako lehen euskal hiriburua

Izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean sartuko da indarrean; uztailerako egitea espero dute. Orduan argitaratuko baitu Espainiako Gobernuak erreferentziako alokairu-prezioen indizea ere.
EH Bilduk ''turismo kontrolatua'' izatearen alde egin du

EH Bilduk ''turismo kontrolatua'' izatearen alde egin du

Nerea Kortajarena EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen aburuz, turismoak etxebizitzen prezioak igoarazten ditu. Hori dela eta, herritarren beharrak lehenetsiko dituen beste kudeaketa bat eskatu du.

Itxaso: ''Katalunian ikusi da eremu tentsionatu deklaratzeak prezioak malgutu, moderatu eta jaitsi dituela''

Itxaso: ''Katalunian ikusi da eremu tentsionatu deklaratzeak prezioak malgutu, moderatu eta jaitsi dituela''

Etxebizitza sailburuak aitortu du iruzurra ere atzematen ari direla han, ohiko etxebizitzarako alokairuak behin-behinekoetara bideratzen ari direlako batzuk.

De Andresek ''gehiegizko erregulazioari'' egotzi dio etxebizitzaren prezioa

De Andresek ''gehiegizko erregulazioari'' egotzi dio etxebizitzaren prezioa

Gainera, Euskadiko etxebizitza politiken "hondamendia" egotzi die Euskadiko PPko presidenteak EAJ, PSE-EE eta EH Bilduri, etxebizitzaren inguruan PPk antolatutako jardunaldi baten itxiera-ekitaldian.

Eusko Jaurlaritzak aldatu egingo ditu merkataritza-lokalak etxebizitza bihurtzeko baldintzak

Eusko Jaurlaritzak aldatu egingo ditu merkataritza-lokalak etxebizitza bihurtzeko baldintzak

Denis Itxaso sailburuak azaldu duenez, Etxebizitza Sailaren kalkuluen arabera, etxe bihurtzeko baldintza teknikoak betetzen dituzten 7.500 lonja baino gehiago daude Euskal Autonomia Erkidegoan.
Etxebizitza preziorik garestieneko autonomia erkidegoetan hirugarrena da Euskadi, apirilean % 7 igo ondoren

Etxebizitza preziorik garestieneko autonomia erkidegoetan hirugarrena da Euskadi, apirilean % 7 igo ondoren

Donostia da Estatuko prezio altuena duen hiriburua, batez beste 5.953 euro metro karratuko, eta Gipuzkoa da hirugarren probintzia garestiena, 3.781 euro metro karratuko.
Eremu tentsionatuak izan daitezkeen 32 udalerri gehiago identifikatu ditu Eusko Jaurlaritzak

Eremu tentsionatuak izan daitezkeen 32 udalerri gehiago identifikatu ditu Eusko Jaurlaritzak

Etxebizitza Sailak gune tentsionatu deklaratu daitezkeen EAEko udalerrien zerrenda eguneratu du, Etxebizitzaren Estatuko Legearen irizpideen arabera, eta informazio-kanpaina eta web kanpaina bat aurkeztu ditu, herritarrak arlo horietan dituzten eskubide eta betebeharren berri emateko.

Eremu tentsionatuak izan daitezkeen 32 udalerri gehiago identifikatu ditu Eusko Jaurlaritzak

Eremu tentsionatuak izan daitezkeen 32 udalerri gehiago identifikatu ditu Eusko Jaurlaritzak

Etxebizitza Sailak gune tentsionatu deklaratu daitezkeen EAEko udalerrien zerrenda eguneratu du, Etxebizitzaren Estatuko Legearen irizpideen arabera, eta informazio-kanpaina eta web kanpaina bat aurkeztu du, herritarrak arlo horietan dituzten eskubide eta betebeharren berri emateko.
Euskal gazteek nahiago dute etxea erosi alokairuan bizi baino

Euskal gazteek nahiago dute etxea erosi alokairuan bizi baino

EITB Dataren azken ikerketaren arabera, alokairuan bizi diren gazte gehienak "ezin dutelako erosi" bizi dira modu horretara. Bien bitartean, etxe bat erosi dutenen artean, normalean, bigarren eskuko etxe bat erosi du merkatu librean.
10 gaztetik 6 bikotearekin emantzipatzen dira

10 gaztetik 6 bikotearekin emantzipatzen dira

EITB Data ikerketaren arabera, gurasoen etxea utzi duten 18 eta 34 urte arteko gazteen % 16,1 bakarrik bizi dira, % 7,7 lagunekin eta % 15,4ak beste elkarbizitza modu bat aukeratu du.
Hego Euskal Herriko gaztedia Europakoa baino 4 urte geroago emantzipatzen da batez beste

Hego Euskal Herriko gaztedia Europakoa baino 4 urte geroago emantzipatzen da batez beste

EITB Dataren azken ikerketaren arabera, 30 urteren bueltan dago hemen gurasoengandik burujabetza lortzeko batez besteko adina. Azken hamarkadan igo egin da, apur bat bada ere. Hala, 18 eta 34 urte arteko gazteen % 30 bizi da gurasoen etxetik kanpora, Europako batez bestekoa baino % 20 gutxiago.
Urtebeteko euriborrak azken 15 urteetako jaitsierarik handiena izan du apirilean eta % 2,143an kokatu da

Urtebeteko euriborrak azken 15 urteetako jaitsierarik handiena izan du apirilean eta % 2,143an kokatu da

Jaitsiera horri esker 2022ko abuztutik izandako baxuena da. Gauzak horrela, interes aldakorreko hipoteka dutenek batez beste 1.600 euro gutxiago ordainduko dute urtean.
Etxebizitzen salerosketa % 11,1 hazi da Euskadin otsailean; Nafarroan % 26,7 jaitsi da

Etxebizitzen salerosketa % 11,1 hazi da Euskadin otsailean; Nafarroan % 26,7 jaitsi da

Guztira, otsailean 3.659 etxebizitza-eskualdaketa egin ziren Euskadin, eta 2.179 salerosketez gain, 877 herentzia, 54 dohaintza eta truke bidezko bat izan ziren.
Okupatutako pisu gehienetan lehengo jabeak bizi dira, eta funts putreen edo bankuen esku daude

Okupatutako pisu gehienetan lehengo jabeak bizi dira, eta funts putreen edo bankuen esku daude

"Pisu zomorrodunak" deitzen diete, baina okupatutako etxeak salgai dauden iragarkien atzean errealitate ezezagun eta gogorra ezkutatzen da: zorrak edo hipoteka ordaindu ezin izan duten pertsonak bizi dira. Etxegabetzeen aurkako plataformek salatzen dute praktika erabat espekulatzailea dela.

Irun tentsio handiko eremu izendatu berri dute

Irun tentsio handiko eremu izendatu berri dute

Izendapenak hainbat neurri ezartzea ahalbidetuko du, besteak beste, alokatzeko babes ofizialeko 420 etxebizitza eraikitzea. Lanak 2025ean hasiko dira eta etxebizitza guztiak San Miguel-Anaka inguruan eraikiko dira.
Okupak dituen etxebizitza bat erostea, etxe-agentzien azken negozioa: funtzionamendua du eta arriskuak

Okupak dituen etxebizitza bat erostea, etxe-agentzien azken negozioa: funtzionamendua du eta arriskuak

Higiezinen agentzien web-atariek gero eta pisu gehiago iragartzen dituzte "legez kanpoko okupatzaileekin" salgai, eta negozio hori Euskal Herrira ere iritsi da. Idealistaren arabera, Espainiako Estatuan okupatutako 20.000 etxebizitza daude salgai; 150 EAEn, eta 68, Nafarroan.

Dohaintzak, oinordetza-itunak eta maileguak: seme-alabei ekonomikoki laguntzeko hiru erreminta

Dohaintzak, oinordetza-itunak eta maileguak: seme-alabei ekonomikoki laguntzeko hiru erreminta

Etxebizitza erostea erronka itzela bihurtu da gazteentzat. Horrenbestez, gero eta guraso gehiagok erabakitzen dute beren aurrezkiak edo jaso duten herentzia bat erabiltzea seme-alabei diruz laguntzeko. Zein da horretarako formularik egokiena?
Maria Longarte: ''Zergei dagokienez alde handiak daude formula batetik bestera''

Maria Longarte: ''Zergei dagokienez alde handiak daude formula batetik bestera''

Gurasoek seme-alabei diruz laguntzeko dauden formulak azaldu ditu Bergarako notarioak: dohaintzak, oinordetza-itunak eta maileguak. Familia bakoitzari, bere egoeraren arabera, egokien dagokiona egitea gomendatzen diote notariotzetan.

Bilbok hiri osoa zona tentsionatu izendatzea eskatuko du

Bilbok hiri osoa zona tentsionatu izendatzea eskatuko du

Udalak uste du hiri osoan betetzen direla alokairu-merkatua arautzeko neurriak aplikatzea eskatzeko betekizunak.
Itxaso: ''Pisuek aldi baterako alokairura ihes egitea iruzur moduko bat da''

Itxaso: ''Pisuek aldi baterako alokairura ihes egitea iruzur moduko bat da''

Eusko Jaurlaritzako sailburuak nabarmendu duenez, "iruzur horri aurre egiteko lehen neurriak jartzen ari dira dagoeneko". Prentsaurrekoan eskainitako hitzak, gaztelaniaz.

Barakaldo, zona tentsionatu izendatutako Bizkaiko lehen udalerria

Barakaldo, zona tentsionatu izendatutako Bizkaiko lehen udalerria

Neurri horrekin, udalerriak alokairuaren prezioa mugatuko du datozen hiru urteetan. Tentsionatutako eremu izendatu duten lehen euskal hiri handia da.
1 / 30 Hurrengoa