Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

5.000 biztanletik gorako lau udalerri baino ez daude eremu gorritik kanpo EAE osoan

Derio, Etxebarri, Aretxabaleta, Azpeitia, Bergara eta Errenteria zerrenda gorrira pasa dira. EAEko 72 herri handietatik 68 daude zerrenda horretan. EAEko intzidentzia metatua 682 kasukoa da.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

Olatz Prat | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

5.000 biztanletik gorako lau udalerri baino ez daude eremu gorritik kanpo EAE osoan, Ermua Bizkaian, eta Lazkao, Legazpi eta Usurbil Gipuzkoan. EAEn azken hamalau eguneko intzidentzia metatua 682 kasukoa da 100.000 biztanleko, eta beraz, erkidegoa bera gorrian dago. Gaur kolore gorriko zerrendan sartu dira Derio, Etxebarri, Aretxabaleta, Azpeitia, Bergara eta Errenteria covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.

Arabak (533 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian mantentzen da, baita Gasteiz  hiriburua ere. Era berean, 5.000 biztanletik gora dituzte Arabako beste hiru herriak ere gorrian daude: Agurain, Amurrio eta Laudio.

Horrenbestez, ez dago udalerri handirik eremu laranjan, horian edo berdean Araban.

Bizkaia ere (648 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita Bilbok ere. Gaur bi herri batu dira gorriz margotutako herrien zerrendara: Derio eta Etxebarri. Beraz semaforoa gorri dago Abadiño, Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbao, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Güeñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zallan; bestela esanda,  gorri dago 5.000 biztanletik gorako herri guztietan, Ermua izan ezik, kolore horiari eusten diona.

Ez dago udalerririk eremu laranjan edo berdean.

Gipuzkoa (736 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, eta gaurtik baita Aretxableta, Azpeitia, Bergara eta Errenteria ere. 

Eremu latzenean jarraitzen dute Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Deba, Donostia, Eibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarragak. 

Lazkaok laranjari eusten dio eta horiari, berriz, Legazpik eta Usurbilek.

Horrenbestez, ez dago udalerririk eremu berdean.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian?