Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Laudio eta Zumarraga eremu gorritik irten eta Lasarte-Oria bertan sartu da

Usurbilek, bere aldetik, okerrera egin du, eta laranja kolorez margotu da semaforoa; Astigarragan eta Beasainen datuek hobera egin dute, eta horiak dira gaurtik aurrera.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

Ane Santesteban | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Laudiok eta Zumarragak eremu gorria atzean uztea lortu dute azken orduetan, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Dena dela, Lasarte-Orian egoerak okerrera egin du, eta gorri jarri da semaforoa bertan.

Covid-19aren intzidentzia-tasa metatuak behera egiten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan, baina azken orduetan kasu larriek gora egin dute berriro, eta 73 dira zainketa intentsiboak behar dituzten gaixoak.

Arabak (524 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian jarraitzen du, baita Gasteiz hiriburuak eta Amurriok ere.

Laudio gorritik irten da eta Agurainekin batera, eremu laranjan dago. Horrenbestez, ez dago udalerri handirik Araban ez eremu horian ezta berdean ere.

Bizkaia ere (549 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita Bilbo eta lurraldeko udalerri ia guztiak ere, nahiz eta egoerak, pixkanaka, hobera egin. 

Bost herri daude egoera latzenetik at. Elorrio eta Trapagaran laranjan, eta Abadiño, Ermua eta Zalla, horian.

Ez dago herri bakar bat ere berdean.

Gipuzkoa (437 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita hiriburua, Donostia, Aretxabaleta, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Hondarribia, Irun, Lazkao, Mutriku, Oiartzun, Ordizia, Pasaia, Urnieta, Villabona, Zarautz eta Zumaia ere. Azken orduan, gainera, Lasarte-Oria gehitu zaie.

Laranjaz margotuta ageri dira Andoain, Azkoitia, Errenteria, Legazpi, Lezo, Oñati, Tolosa eta Urretxu, eta gaurtik aurrera, baita Zumarraga ere.

Arrasatek, Bergarak, Elgoibarrek, Hernanik eta Oriok horiari eutsi diote, eta Beasain eta Astigarraga ere zerrendara gehitu zaie.

Ez dago udalerririk eremu berdean.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa