Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Araba eta Bizkaia ere eremu horira igaro dira

Hala, EAEko hiru lurraldeak hori margotuta ageri dira. Gainera, Berango, Getxo, Gorliz eta Leioa gorritik irten dira.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

A. S. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Araba eta Bizkaia eremu laranjatik irten dira azken orduetan, eta hortaz, EAEko hiru lurraldeak daude momentuz, eremu horian, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Gorritik irtetea lortu dute, bestalde, Berangok, Getxok, Gorlizek eta Leioak, baina Balmaseda eremu latzenera itzuli da datuak okerrera egin eta gero.

Euskal Autonomia Erkidegoa, beraz, eremu laranjatik horira igaro da, eta transmisio "handiko" agertokitik "tentsio handiko" agertokira igaro da. Azken orduetan 397 kutsatze berri atzeman dituzte.

Arabak (288 kasu 100.000 biztanleko) eremu laranjatik horira igarotzea lortu du azken orduetan. Gasteizek eta Amurriok laranjari eutsi diote eta, Agurainek eta Laudiok, berriz, horiari. Ez dago, hortaz, udalerririk ez eremu gorrian ezta berdean ere.

Bizkaiak ere laranja atzean uztea lortu du (298 kasu 100.000 biztanleko) eta sei udalerrik jarraitzen dute une honetan eremu gorrian: Bermeok, Gernika-Lumok,  Lekeitiok, Sopelak, Zallak eta Balmasedak, egoerak okerrera egin baitu azken orduetan.

Laranjan daude Gueñes, Mungia, Santurtzi, Sestao, Zornotza eta gaurtik baita Berango, Getxo, Gorliz eta Leioa ere. Lau udalerri horietan intzidentzia jaitsi egin da. Ermuan, ordea, gora egin du eta horitik laranjara igaro da.

Horian, bestalde, Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Markina-Xemein, Muskiz, Ortuella, Portugalete eta Trapaga; gaurtik baita Ondarroa ere, atzean utzi baitu eremu laranja.

Ez dago herri bakar bat ere berdean.

Gipuzkoak (283 kasu 100.000 biztanleko) eremu horiari eutsi dio. Bost dira eremu gorrian dauden Gipuzkoako udalerriak: Deba, Lazkao, Lezo, Mutriku eta Usurbil. 

Laranja kolorez, berriz, Aretxabaleta, Elgoibar, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi eta Oiartzun daude. Gaurtik baita Eibar ere. 

Horian dauden herriak Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Donostia, Errenteria, Hondarribia, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa,  Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga dira. Bergara gehitu zaie, egoerak hobera egin ostean.

Ez dago udalerririk eremu berdean.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa