Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Sopela, Usurbil, Mutriku eta Lezo eremu gorritik atera dira; Elgoibar bertan sartu da

Gainera, EAEko 14 udalerrik eremu laranjatik horira igarotzea lortu dute; bik Araban, zazpik Bizkaian eta bostek Gipuzkoan.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

A. S. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Sopelak, Usurbilek, Mutrikuk eta Lezok eremu gorria atzean utzi dute, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Elgoibarren, berriz, intzidentziak gora egin du eta gune latzenera itzuli da.

Bestela, EAEko 14 udalerri eremu laranjatik horira igaro dira. Hauek dira: Amorebieta-Etxano, Berango, Getxo, Gueñes, Mungia, Santurtzi eta Sestao, Bizkaian; Eibar, Hernani, Irun, Legazpi eta Oiartzun, Gipuzkoan; eta Gasteiz eta Amurrio, Araban.

Covid-19aren intzidentzia-tasa metatuak behera egiten jarraitzen du Euskadin, azken orduetan 209 positibo berri atzeman ondoren. Hala ere, ospitaleetako presioa ez da arintzen. Azken orduetan, 35 pertsona ospitaleratu dituzte, eta, ondorioz, 71 gaixo daude zainketa intentsiboetako unitateetan eta 193 daude gela arruntetan.

Arabak (223 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, eta Gasteizek eta Amurriok laranjatik horira igarotzea lortu dute, Agurainekin eta Laudiorekin batera. Ez dago, hortaz, udalerririk ez eremu gorrian ez naranjan ezta berdean ere.

Bizkaiak ere horiari eutsi dio (251 kasu 100.000 biztanleko). Soilik bost udalerri daude eremu gorrian: Balmaseda, Bermeo, Gernika-Lumo, Lekeitio eta Zalla.

Laranjan daude Ermua, Gorliz, Leioa eta Sopela, azken hau gorritik irten ostean.

Horian, bestalde, Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Markina-Xemein, Muskiz, Ortuella, Ondarroa, Portugalete eta Trapaga. Azken orduetan, gainera, Berango, Getxo, Gueñes, Mungia, Santurtzi, Sestao eta Zornotza gehitu zaikie, laranja atzean utzi baitute denek.

Ez dago herri bakar bat ere berdean.

Gipuzkoak (249 kasu 100.000 biztanleko) eremu horiari eutsi dio. Debak eta Lazkaok ez dute gune gorritik irtetea lortu, eta azken orduetan Elgoibar batu da.

Laranja kolorez, berriz, Aretxabaletak eta Lasarte-Oriak jarraitzen dute, baita egoerak hobera egin eta gorria atzean utzita, Lezok, Mutrikuk eta Usurbilek ere. Ordiziaren kasua bestelakoa da; izan ere, ezin izan dio horiari eutsi eta zerrenda honetara gehitu da, datuak okerrera egin ostean.

Horian dauden herriak Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Errenteria, Hondarribia, Oñati, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga dira. Semaforoa hori jarri da baita ere, Eibarren, Hernanin, Irunen, Legazpin y Oiartzunen.

EAEko udalerri bakarrak jarraitzen du eremu berdean: Oriok.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa