Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Villabona eremu berdera igaro da
Gainerakoan, ez da aldaketarik izan semaforoan. Udalerri bakarra dago gorrian, bost, laranjan eta hori berdean.
A. S. | EITB Media
Villabonan egoerak hobera egin du eta eremu berdera igaro da, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Gainerakoan, ez da aldaketarik izan semaforoan. Lekeitiok eremu gorrian jarraitzen du, Zallak, Aretxabaletak, Elgoibarrek, Mutrikuk eta Urnietak laranjan, eta Laudiok, Ortuellak eta orain Villabonak ere berdean.
Atzo 195 positibo berri atzeman ziren Euskadin, aurreko egunean baino 23 gutxiago. Hala ere, 36 pertsona hil dira azken astean koronabirusaren ondorioz, maiatzeko lehen astetik hildako kopuru altuena.
Arabak (127 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Gasteizek, Amurriok eta Agurainek ere. Laudiok berdeari eutsi dio eta ez dago udalerririk ez eremu gorrian eztan naranjan ere.
Bizkaian ere hori jarraitzen du semaforoak (152 kasu 100.000 biztanleko), eta Lekeitio da gorri dagoen udalerri bakarra.
Laranjan, berriz, Zalla dago.
Horian, bestalde, Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz Gueñes, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga eta Zornotza daude.
Ortuellak berdeari eutsi dio.
Gipuzkoa (162kasu 100.000 biztanleko) ere hori dago eta ez dago udalerririk eremu gorrian.
Aretxabaletan, Elgoibarren, Mutrikun eta Urnietan laranjan dago semaforoa.
Horian, berriz, hauek daude: Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte- Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Villabona, berriz, eremu berdera igaro da, egoerak hobera egin ostean.
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.